Erantzun immunitario espezifikoa: B eta T linfozitoen funtzioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3 KB
Eider-Onin 3. Definitu erantzun immunitarioa. Azaldu erantzun immunitario espezifiko motak: zein da B eta T linfozitoen funtzioa?
Erantzun immunitarioa sistema immunitarioak antigenoren bat sartzen denean duen erreakzioa da.
Sistema immunitarioa
Sistema immunitarioa izaki bizidunok defendatzeko eta barruan sartzen diren kanpoko substantziak, antigenoak, ukatzeko ditugun mekanismoen multzoa da. Jarduteko modu berezia du: lehenik kanpoko defentsak aktibatzen dira eta ondoren barrukoak. Barruko erantzunetan bi motatakoak bereizten dira: erantzun ez-espezifikoa eta erantzun espezifikoa.
Erantzun espezifikoa: hirugarren defentsa-lerroa
Erantzun espezifikoa hirugarren defentsa-lerroa da eta hainbat ezaugarri ditu:
- Erantzuna eragin duen antigenoaren aurka bakarrik doa; beraz, inguruko zelulak ez ditu kaltetuko.
- Autotolerantzia du: berea eta ez dena bereizten ditu sistemak, eta horrela bere osagaiak ez ditu kaltetzen.
- Oroimen immunologikoa dauka: antigenoak gogoratzeko gaitasuna duenez, antigeno berdinarekin berriro kontaktuan jarraitzean erantzuna azkarragoa eta eraginkorragoa izango da.
Erantzun espezifikoan parte hartzen duten zelulak
Erantzun espezifikoan hauek hartzen dute parte:
B linfozitoak (immunitate humoralaren arduradunak)
Hezur-muinean sortzen dira eta immunitate erantzun espezifiko humoralaren arduradunak dira. Bi mota nagusi daude:
Zelula plasmatikoak: Immunoglobulinak (antigorputzak, Ig) sortzen dituzte; hauek patogenoetara joan eta inaktibatu edo neutralizatzen dituzte.
Oroimen zelulak: Antigenoa gogoratzen dute; gorputzean mantenduko dira eta antigeno berdinarekin kontaktuan jartzean aktibatuko dira.
T linfozitoak (immunitate zelularraren arduradunak)
Hezur-muinean sortzen dira, baina timoan bereizi eta heltzen dira. Immunitate erantzun espezifiko zelularraren arduradunak dira. Bi mota nagusi daude:
T linfozito zitotoxikoak edo T8: Patogenoek, zelula tumoralek edo bestelako arrotzek infektatutako gorputzeko zelulak suntsitzen dituzte.
T linfozito laguntzaileak edo T4: Zitozinak jariatzen dituzte eta horiek beste zelula batzuen erantzuna eragiten dute.
NK zelulak (natural killer)
NK zelulak bi funtzio nagusi dituzte:
- Ekintza zitotoxikoa: Patogenoekin eta zelula tumoralekin infektatutako zelulen apoptosia eragiten dute.
- Erregulazio-ekintza: B eta T linfozitoen erantzuna errazten edo erregulatzen duten zitozinak askatu ditzakete.