Mintz Plasmatikoa: Egitura, Funtzioak eta Zitoplasma

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,62 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek mintz plasmatikoaren egitura eta funtzioak azaltzen ditu, mosaiko jariakorraren ereduaren arabera. Glukokalix-aren eta mintzaren funtzioak aztertzen ditu, garraio pasiboa, aktiboa eta besikulen bidezkoa barne. Gainera, zitoplasma eta mintz bakunak deskribatzen ditu: erretikulu endoplasmatikoa, Golgi-ren aparatua eta bakuolak. Ikasleak organuluen egitura eta lana ulertuko du.

Puntos clave

  • Mintz plasmatikoa mosaiko jariakorraren ereduari jarraitzen dio, eta lipidoz, proteina globularrez eta gluzidoz osatuta dago.
  • Glukokalix-a gluzidoek osatzen dute, eta babesa, berezagutza zelularra eta propietate inmunitarioak ematen ditu.
  • Garraio pasiboak ez du energia gastatzen eta gradientearen alde egiten da; garraio aktiboak energia gastatzen du eta gradientearen aurka egiten da.
  • Besikulen bidezko garraioan endositozia, fagozitosia, pinositosia eta exozitosia gertatzen dira, molekula handiak mugitzeko.
  • Erretikulu endoplasmatiko pikortsuak erribosomak ditu eta proteinen sintesia egiten du; erretikulu leunak lipidoak sintetizatzen ditu eta detoxifikatzen du.
  • Golgi-ren aparatuak jariatze produktuak enbalatzen ditu, glukosilazioa egiten du eta zelula barneko organuluak eratzen ditu.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Mintz Plasmatikoa

Mintz plasmatikoa

Mosaiko jariakorraren eredua jarraitzen du:
  • Lipidoz (fosfolipidoak, kolesterola, glukolipidoak), proteina globularrez (integralak lipido geruza bikoitzean eta periferikoak mintzaren gainazalean) eta gluzidoz (glukolipidoak, glukoproteinak) osotuta.
  • Gluzidoak zelularen azala edo glukokalix-a eratzen dute.
  • Molekula guztiak mugitzen dira: errotazioz, aldeetako difusioz eta flip-flop.

Funtzioak

Glukokalix-aren funtzioak:

  • Babesa
  • Zelulaz kanpoko matrizarekin erlazioa.
  • Azalera zelularren biskositatea erregulatu.
  • Propietate inmunitarioak (antigenoak)
  • Berezagutza zelularra.
  • Substantzia batzuen berezagutzea eta ainguraleku.

Mintzaren funtzioak:

  • Seinale transferentzia: kanpo estimuluei erantzun mintzeko proteinei esker (errezeptoreak dira).
  • Substantzien trukea edo garraioa
    1. Garraio pasiboa:
      • Pisu molekular baxuko molekulen garraioa.
      • Ez dago energia gasturik.
      • Gradiantearen alde egiten da.
      • Difusio sinplez (molekulak beraien kabuz fosfolipidoetatik mugitu O2, CO2...) edo difusio erraztuz.
    2. Garraio aktiboa:
      • Pisu molekular baxuko molekulak.
      • Energia gastua dago.
      • Gradiantearen aurka gertatzen da.
      • "Ponpa" proteinak parte hartu, adibidez, Na+/K+ ponpa.
    3. Besikulen bidezko garraioa (liseriketa intrazelularra):
      • Pisu molekular handiko molekulak.
      • Endositozia = partikula sartu
        • Fagozitosia: partikula solido handiak
        • Pinositosia: likidoak eta disolbatutako partikulak
        • Errezeptore bidezkoa: makromolekulak errezeptore bereziei lotu. Selektiboa da.
      • Exozitosia = partikulak irten
  • Ondoz ondoko zelulen arteko komunikazioa ⇒ ehunak, organoak eratu.
  • Zelula kanpoko matrizeak baimendu

    Funtzioak:

    • Zelulak elkartuta mantentzen ditu ehunak sortuz eta, hauek lotuta mantenduz, organoak.
    • Substantzien barreiadura (difusioa) baimentzen du.
    • Organoen hiru dimentsiotako eraketan parte hartzen du.
    • Ehunei trinkotasuna, elastikotasuna eta erresistentzia ematen dizkie.

Zitoplasma

Zitoplasma eta hialoplasma Nukleoa eta mintz plasmatikoaren arteko gunea.

Zitosol edo hialoplasma substantzia semilikidoz osotua.

Hialoplasmak:

  • Metabolismo zelularraren erreakzio asko gertatzen dira.
  • Zitoplasmaren biskositatea eta loditasuna erregulatu.
  • Disoluzio indargetzaile gisa jokatu.
  • Zelula barneko lekualdaketeetan parte hartu.

Mintz Bakunak

Erretikulu Endoplasmatikoa

  • Elkarrekin komunikatutako mintz sare konplexu batez osotuta.
  • Zitoplasma guztitik zabaltzen da.
  • Forma desberdinetako barrunbez osotuta eta elkarrekin komunikatuta: zaku zapalak, tubuluak, besikulak…
Erretikulu endoplasmatiko pikortsua (EEP):
  • Kanpoko nukleo mintzarekin komunikatzen diren zaku zapalez edo zisternaz eta besikulaz osotuta (Nukleo mintzaren jarraian kokatzen da).
  • Erribosomak ditu

Funtzioa:

  • Proteinen sintesia eta proteinen banaketa (erabili zelulan edo jariatu kanpora).
  • Proteinen glukosilasioa. Proteinak entzimen bidez glukoproteinak bihurtzea.
Erretikulu endoplasmatiko leuna (EEL):

Elkarrekin lotutako gainazal leuneko tubuluz osotuta

Funtzioa:

  • Lipidoen sintesia mintzetako lipidoak eta gantz azidoen luzapena eta asegabetzea.
  • Detoxifikazioa egin zelula hauetan: gibelean, giltzurrunetan, hestean, biriketan eta larruazalean.
  • Kaltzioaren kontzentrazioa erregulatu (muskulu uzkurdura)
  • Garraio besikula ekoiztu: fabrikatutako lipido eta proteinentzat.

Golgi-ren Aparatua

Diktiosoma = zisterna multzoa (zaku zapalak) egituraz osotuta.

Diktiosoma = eratze aldea (nukleorantz orientatuta) + heltze aldea (zelularen gainazalerantz orientatuta)

Funtzioak

  • Jaraitze produktuak enbalatzea (EE-an sortutakoak).
  • Glukosilazioa: glukoproteinak eta glukolipidoak sortu.
  • Mintzen biogenesia
  • Zelula barneko organuluak eratu (adibidez, lisosomak).

Bakuolak

Urez betetako eta tamaina desberdineko besikulak dira.

Tonoplasto izeneko mintz bakun batez inguratuta daude.

  • Zelulen turgentzia mantendu.
  • Liseriketa zelularrean parte hartu.
  • Substantzia kantitate handiak metatu: Erreserbakoak, Hondakinak eta beste batzuk, adibidez, pigmentuak.

Preguntas frecuentes

Zer da mosaiko jariakorraren eredua?

Mintz plasmatikoaren egitura azaltzen duen eredua da. Mintza lipidoz, proteina globularrez eta gluzidoz osatuta dago, eta molekula guztiak mugi daitezke.

Zein da garraio pasiboaren eta aktiboaren arteko aldea?

Garraio pasiboak ez du energia gastatzen eta gradientearen alde egiten da. Garraio aktiboak energia gastatzen du, gradientearen aurka egiten da eta 'ponpa' proteinek parte hartzen dute.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da mintz plasmatikoaren egituraren ereduaren izena?
2. Zein garraio mota gertatzen da gradiantearen alde eta energia gastatu gabe?
3. Zein da Na+/K+ ponpa?
4. Zein erretikulu endoplasmatiko motak ditu erribosomak?
5. Zein da Golgi-ren aparatuaren funtzio bat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.