Seroterapia eta Txertoak: Immunizazio Pasiboa eta Aktiboa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,3 KB

Seroterapia

Immunizazio Pasiboa

Seroterapia immunizazio pasiboa lortzeko metodo bat da. Sendatzeko balio du, eta lehendik eratutako antigorputzak (IgG) dauzkan seruma ematean datza. Premia larrikoa denean soilik erabili behar da tratamendu hau, besteren seruma hartzen duen gaixoarengan erantzun immunitarioak sor baitaitezke.

Lehendik eratutako antigorputzak dauzkan seruma beste animalia batena bada, hala nola zaldiarena, gerta daiteke hartzaileak IgE espezifikoak eratzea gaixotasuna sendatzeko balio izatea nahiko genukeen antigorputzen kontra. Zaldiaren serumeko IgE-antigorputz konplexuek bitartekari kimikoak askatzea eragin dezakete, adibidez histamina, eta, hala, erreakzio anafilaktiko bat sortu: sentikortasun gehiegiko erreakzio bat.

Alde horretatik, giza IgG-a injektatzeak hipersentikortasun-erreakzioak sortzeko arrisku txikiagoa du. Serum batzuk erabiltzen dira, adibidez, animalien ziztadengatik edo hozkadengatik toxinak dauzkaten edo gaixo daudenen berehalako immunizazioa lortzeko.

Txertoak

Immunizazio Aktiboa

Txertoak jartzea metodo prebentiboa da, eta helburu du organismoak berak zuzentzea mikroorganismo patogenoen kontrako erantzun immunitarioa, eta haiekiko memoria immunologikoa sortzea. Immunizazio aktiboko metodo bat da.

Txertoak jartzen direla eta, drastikoki gutxitu da gaixotasun infekziosoen intzidentzia giza populazioetan, batik bat haurretan, jaiotzen direnetik txertoak jartzen baitzaizkie, aldizka, txertaketa-egutegi bati jarraituz.

Gaur egungo txertoak hiru modutara eginda daude:

  • Mikroorganismo ematuekin: Ahalmen immunogeniko handia dute, eta dosi bakarrean ematen dira. Birulento bihurtzeko arriskua dute. Adibidez, tuberkulosiaren eta elgorriaren kontrako txertoa.
  • Hildako mikroorganismoekin: Bero bidez, substantzia kimikoen bidez edo gamma izpien bidez hiltzen dira, baina ahalmen antigenikoa dute. Ez dira birulento bihurtzen. Zenbait dosi eman behar da, ondoriorik izango badute. Adibidez, kolera eta amorruaren kontrako txertoak.
  • Mikroorganismoen makromolekula antigenikoekin: Arazo bat dute txerto hauek: zaila da osagai araztuaren nahikoa kantitate lortzea. Adibidez, meningitis, difteria eta tetanosaren kontrako txertoak.