Euskal Aditz Jokatugabeak: Sintetikoak eta Perifrastikoak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,65 KB

Badirudi aditz jokatugabeak euskaraz ugariak izan direla beti eta aditz jokatuak aldiz, sail mugatua. Gainera, jokatugabeetatik sortuak izan direla esaten da eta baita, perifrasi guztiak ez direla sintetikoak baino modernoagoak. Sintetikoak aberats izan arren, ez zuten ez moduri, ez aspekturik ez aldirik adierazten.


Aditzen formari bueltatuz, lehen esan bezala sintetikoak aditz jokatugabeen gainean eratutakoak dira eta hori indartzen duten hurrengo arrazoi hauek aurki ditzakegu: bokal harmonia eta erreduplikazioa jokatugabeetan soilik ematen da, azentu eta hasperen aldaketa ez digu sintetikoetan aurkitzen, aldaketa bereziak lehenengo erroan eta ondoren sintetikora igaro, -ki eta -tsi partizipio marken garapena jokatuen kontra.


Gomezek eta Traskek laburki aipatu zuten euskal aditzaren garai inpertsonala ondo datorrela egitura isolatzailearekin; eta ezkerreko pertsona konmuztadurak ez direla eskumakoak baino zaharragoak, Hala nola, modua, aspektua eta denbora markak ez direlako betidanikoak baizik eta MA gramatikalizazio ondorioz eratuak.


Adizki jokatugabeei dagokienez, sistema 3 formek osatzen dute: ad.oin, partizip eta ad.izena. Aditz oina hiruretan zaharrena, AE-tik ekarria da. Ad.oin guztiak ez dira garai berdinekoa. Hala ere, zaharrena dela indartzeko hurrengo arrazoi hauek ditugu: partizipioa+ ad.izena gardenak diren markak, ad.oinak aurrizkiak; ondare zahar ad.; deriba= aurrizkiak zahar.CVC erro = *e+cvc.


Partizipioaren forma zaharra: *e+CVC* -i. Adj. sortzeko modua -i eta aditzetan luze iraun zuen -tu heldu arte. Aldiz, -n-z bukatutakoetan ezin genezake partizipioa aditz oinetik desberdindu; horretarako Lakarrak *nin >(n)i proposatu zuen. -tu marka berria latineko maileguekin batera sartu zen euskaran (-adu gaur egun) Beste partizipio batzuk ere badaude, 0partizipioak: -o -e bukaera dutenak.


Aditz izena alomorfo desberdinen bitartez gauzatzen zen: -te (zahara), tze (txitukari + -n), tzaite (bizk. araba), -keta (ez orokorra baina zaharra), -eta (erronkari).


Bestalde, aditz jokatuei dagokienez. Zerrenda mugatua izan da bet. 60-75tik 12 ra igaro, eta sintetikoak eta perifrastikoak desberdindu ditzakegu. Sintetikoei dagokienez, jokatugabeen gainean eraiki izan dira... bokal harmonia etab. Perifrastikoak aldiz, 6 desberdintzen ditugu:


       ad. oina + *edin/*ezan: perifrasi zaharrena, desagertutako balioak
      partizip. + izan/*edun: lehenari lekua kendu (ateliko, teliko)
      partizip. joan/*eroan: EH osoan
      ad. izena izan/*edun:
     partizip. +-ko/-en: genitibodunak
     ari izan
Perifrasiak trinkoen menpe daude, beraz trinkoak zaharragoak dira. Oihenartek trinkoak, Larramendik perfrastikoak eta Lafonek trinkoak zahar perfrastikoak latinetik.


Ad. erroei dagokienez, kausatibo *e-ra-CVC eta aplikatiboak *e-da-CVC biak batera *e-da-ra-CVC oso arraroa sortu. *iron potentziala. egin mendebaldean eta *erozan nafarroan.


Aditz trinkoen lekukotasunak daude EA, hauek berreraiketa egiteko 3p morfemaren eztabaida izan da kontuan, polimorfismoa. Traskek 3 p marka 0 dela esan eta z-, l-, b-, d- aspektu marka direla. Stanssek Xkin Y egitura eta Schuhardtek -e -o erakusleekin.


Lehen esan bezala, aditz jokatuen multzoa, multzo mugatua zen eta beraz, euskarak multzo aditzak erabiltzen zituen (erro + erro) . Hauen artean simetrikoak (multzoa maila =) eta asimetrikoak (bata bestearen menpe) desberdintzen ziren. Euskan gehienak simetrikoak ziren, da + tor adibidez.