Euskal Herriko Historia: Industrializazioa eta Fronte Popularra
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,36 KB
XIX. mende amaierako industrializazioa eta langile mugimendua
12. testua: Testuaren aurkezpena. Testu historikoa da, XIX. mendearen amaierako industrializazioak sortutako bizi-baldintzak eta langile mugimendua aztertzen dituena. Formaren aldetik zirkunstantziala da, prentsako berriak izan ohi diren bezala; edukiaren aldetik, berriz, testu politiko eta ideologikoa da. Hartzaileari dagokionez, publikoa da. 1896ko meatzarien gatazkak salatzen ditu, hizkera marxista erabiliz.
Garaia eta testuingurua
Errestaurazioaren garaian kokatzen da, Maria Kristinaren erregeordetzan, hain zuzen ere. Sagastaren gobernupean, 1881ean, langileen mugimendua legeztatu zen eta hainbat sindikatu hedatu ziren; besteak beste, 1888an UGT sortu zen.
Inguru historikoa (1876-1923)
Berrezarkuntza garaian kokatu behar dugu iruzkin hau. Alfontso XIII.a oraindik adinez txikia baitzen gobernatzeko, Cánovasen gobernu-txanda zegoen indarrean. 1876tik mende amaierara bitartean, Bizkaian finkatutako industrializazioak aurrera egin zuen:
- Meatzeen ustiapena eta esportazioa Ingalaterrara.
- Siderurgia berrien sorrera: AHB, La Vizcaya, La Iberia, Mudela, esaterako.
Meatzaritzako jardunetik atera zen siderurgia eta Bizkaiko industria osoa garatzeko behar zen kapitala. Etekin handiek eskulan ugari behar izan zuten; bertako baserritar asko eta inguruko lurraldeetako milaka etorkin heldu ziren (Araba, Nafarroa, Errioxa, Burgos eta urrunagokoak).
Fronte Popularraren programa eta hauteskundeak
14. testua: Testuaren aurkezpena
Fronte Popularraren programa da, hurrengo hilabetean ospatuko diren hauteskundeetarako helburuak adierazten dituena. Aldi berean, errepublikano ezkertiarren (Azañaren alderdia), sozialisten eta komunisten arteko desberdintasun nagusiak azpimarratzen ditu. Testua, formaren aldetik, narratiboa da; edukiaren aldetik, ordea, politikoa eta ekonomikoa. Jendeari zuzenduta dago.
Testu kolektiboa da, Fronte Popularraren programa baita. Berez, alderdi ezkertiarrek osatu zuten, baina sozialistak izan ziren egile nagusiak.
Fronte Popularraren koalizioa
Fronte Popularra koalizio zabal bat izan zen, honako talde hauek osatua:
- Unión Republicana (UR)
- PSOE
- PCE
- UGT
- Izquierda Republicana (IR)