Euskal Herriko Klima Transiziozko eta Mediterraneoko Ezaugarriak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,66 KB

Klima Transiziozkoa

Non: Uren banalerroaren hegoaldean, Araba ia osoa eta Nafarroako erdialdea hartzen ditu barne. Klima ozeanikoaren antzeko ezaugarriak ditu, baina prezipitazio gutxiagorekin. Bi azpi-eremu bereizten dira horren barruan:

A. Azpi-Ozeanikoa

  • Non: Arabako lautadan eta Nafarroako erdiko sakonuneetan.
  • Prezipitazioak: Normalean 700 mm baino gehiago jasotzen dira, urteko maximoak udazkenean eta neguan izanik.
  • Tenperaturak: Urteko batez bestekoa 10 °C eta 12,5 °C bitartean dago. Neguak hotzak izaten dira, 6 hilabete 10 °C azpitik daudela eta urtarrilean 5 °C azpitik. Udak freskoak izaten dira.

B. Azpi-Mediterraneoa

  • Non: Trebiñuko arroa, Irunberriko arroa eta Lizarraldea.
  • Prezipitazioak: Normalean, 450 mm baino gehiago jasotzen dira; neguak luzeak dira eta udak lehorrak eta beroagoak.

Landaredia

Haranetako antzinako haritzak urriak dira gaur egun, astigar, lizar eta urkiekin nahasita. Ameztia 600-900 m bitarteko altueran dauden lurzoru azidoetan dago. Ezkameztia baldintza eskasagoetara hobeto moldatzen da, kareharrizko lurzoruetan eta beste espezie batzuekin batera ere ageri da.

Klima Mediterraneoa Kontinentalizatua

Non: Ebroren sakonunean, Arabako Errioxan eta Nafarroako hegoaldean zehar hedatzen da. Honako mendi multzo hauek osatzen dute hegoaldean: Toloño, Agurain eta Izki.

Prezipitazioak

Urrriak eta irregularrak izaten dira; udan lehortea dago eta urteko maximoak udaberrian eta udazkenean izaten dira.

Tenperatura

Zabalera termiko handiagoa dago. Neguak luzeak eta hotzak izan ohi dira. Uda lehorrak eta beroak izan ohi dira.

Landaredia

Arabako Errioxan eta Nafarroaren hegoaldean karraskadiak eta sastrakadi mediterraneoa dira nagusi. Makia, garriga eta estepa ageri dira.

Mendiko Klima

Non: Mendi inguruetan dago, 1000 m-tik gora Gipuzkoako ekialdean, Nafarroako iparraldean eta Pirinioetan.

Prezipitazioak

1500 mm-tik gora izaten dira, sarritan elur eran.

Tenperaturak

Urteko batez besteko tenperatura txikia da, 10 °C azpitik. Neguak luzeak eta hotzak izaten dira, udak freskoak eta laburrak izaten dira.

Landaredia

Pagadiak eta pinu gorriak dira nagusi. Pagadiak hezetasun handiko isurialdeetan ageri dira. Pinu gorrien pibudiak Pirinioetan ageri dira. Ohikoak dira era berean pinu beltzen pinudiak.