Euskal Herriko Nekazaritza: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Geografía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,01 KB

1. Isurialde Atlantikoa

A) Ezaugarri Fisikoak

Uren banalerroaren iparraldean dauden lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoak erliebe malkartsua du, lur lau gutxi eta klima ozeanikoa, prezipitazio ugariekin eta erregularrak urtean zehar.

B) Lurraren Jabetza

Lurraren jabetza baserriaren inguruan antolatzen da, bai bizilekuei dagokienez, bai ustiapenei dagokienez, bi zatitan bananduta, lurraren kalitatearen arabera:

  • Lantzeko lurra: Etxetik hurbil dago, uztak eta belarrak landatzeko erabiltzen da.
  • Basoa: Partzela txikiagoz osatuta dago, urrunago eta altitude eta aldapa handiagoarekin. Basogintzarako erabiltzen da.

C) Lurraren Erabilera

Lurraren erabilera aldatu egin da industrializazioak nekazaritzari eskulana kendu zionean. Gaur egun, biztanle gutxi ari da nekazaritzan:

  • XX. mendearen erdialdean, landutako lurraren zatirik handiena zerealak, patatak, barazkiak eta frutak landatzeko erabiltzen zen.
  • Gaur egun, landutako lurrak oso gutxi dira, baldintza ekonomikoengatik, mekanizazio zaila delako eta lurrak txikiak direlako. Gehienbat bazkarako, belardietarako eta barazki/fruitutarako erabiltzen dira, autokontsumorako eta ordu batzuk lan eginda bertan (polilaborantza). Nekazal produktu asko lantzen dira era estentsiboan.
  • Abeltzaintza: Behiak dira nagusi. 1980ko hamarkadatik aurrera garrantzia hartu zuen, eta baserri askok behiak estentsiboan jarri zituzten, okelarako; esnetarako direnak modu intentsiboan hazten dira. Ardi aziendak ere hazten ari dira.
  • Basogintza: Lurraren % 60a hartzen du. XX. mendearen erdialdean, gehiena landa zen, deforestazioa egon zelako. Gaur egun zabaltzen ari da errentagarritasun handia duelako eta eskulangintza gutxi behar duelako.

2. Isurialde Mediterraneoa

A) Ezaugarri Fisikoak

Uren banalerroaren hegoaldean dauden lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoak topografia leunagoa du, beraz, hobea da lurra lantzeko, eta klima mediterraneoa da nagusi.

B) Lurraren Jabetza

Lurraren jabetzak modu tradizionalak gainditu ditu eta nekazaritza-jardueran biztanleria dezente dabil. Instalazioak modernizatu egin dira, bi zentzutan:

  • Ustiapenen tamaina hazi da.
  • Uztaren espezializazioa gertatu da.

C) Lurraren Erabilera

Gehienbat nekazaritzarako eta basogintzarako erabiltzen da:

  • Openfield-eko lurrak, zerealekin, Arabako eta Nafarroako lautadetan daude.
  • Arabako Errioxa mahatsondoan espezializatu da, ia monokultiboan.
  • Basoen espazioa lurraldearen erdialdean zabaltzen da, batez ere zuhaitzen basoak.

Industria Deslokalizazioa

1980ko hamarkadan hasi zen erabiltzen, birmoldaketa industriala egon zenean siderurgian, oihalgintzan... Zehazki, produkzioa leku batetik bestera eramatea da, multinazionalek egiten duten moduan, beren fabrikak herrialde azpigaratuetara eramaten dituztenean. Globalizazio ekonomikoak sortutako aukera eta arazoa da.