Euskal Literaturaren Giltzarriak: Lore Jokoak eta Idazleak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,28 KB
Lore Jokoak eta Euskal Erakundeak
Lore Jokoak txapelketak Anton Abadiak sustatu zituen, Lapurdin hasi eta Hegoaldera zabalduz. Jose Manterolaren ipuin, saiakera labur eta antzerkiek ez zuten maila literario handirik. Lehiaketan saritutako lanik onenak Donostian argitaratu ziren aldizkarietan.
Idazle ugari nabarmendu ziren, besteak beste: I.P. Elizanburu eta H.E. Arrese Beitia.
Eusko Ikaskuntza
Euskaltzaleek sortu zuten. Elkarte honen kezkarik nagusiena irakaskuntza zen. Gerraren ondorioz, Hegoaldean jarraitzailerik gabe geratu zen.
Euskaltzaindia
Euskararen Akademia 1918an eratu zen. Lehen euskaltzainburua Resurrección M. Azkue abadea izan zen. Akademia 28 euskaltzain osok, 20 ohorezkok eta 100etik gora urgazlek osatzen dute. Xederik garrantzitsuenetako bat euskararen batasuna izan zen, eta 1968an Euskara Batua sortu zen.
Bi lan-arlo nagusi ditu:
- Hizkuntzaren azterketa (IKER)
- Hizkuntza zaintzea (JAGON)
Euskaltzaleak
Primo de Riveraren diktadurapean, lehen Euskararen Eguna ospatu zen. Bazkide gutxi zituen. Olerti eta Antzerti Egunak antolatu zituen. Eleberriak ere bazeuden, baina gerra zela eta bertan behera geratu ziren.
Aitzol eta Olerti Egunak
Aitzolek Euskal Herriko Olerti eta Bertso Egunak sustatu zituen. Parte-hartzaile nagusiak:
- Lauaxeta
- Lizardi
- Loramendi
Euskal Idazle Nagusiak (XX. mende hasiera)
Txomin Agirre (Ondarroakoa)
Hiru nobela nagusi idatzi zituen:
- Auñemendiko lorea (nobela historikoa)
- Kresala (itsas herriko gertaerak eta pasadizuak)
- Garoa (euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria)
Lehenengo biak bizkaieraz idatzi zituen, hirugarrena gipuzkeraz. Liburu moduan argitaratu ziren, eta aldizkarietan zatika agertu. Helburuak euskaltzaletasuna eta kristautasuna ziren. Hizkuntzaren aldetik, urrats nagusiak eman zituen.
Etxeita (Mundakakoa)
Txomin Agirreren garaikidea zen, Mundakakoa eta itsas kapitaina. Bizkaieraz idatzi zuen, estilo erraz samarrean. Bere lanen artean daude Josetxo eta Ameriketako emigrazioa.
Bigarren Errepublikan hiru nobela soilik inprimatu ziren:
- Anabitarte: Usauri eta Donostia
- Barrensoro: Uztaro
Lehenengo biak Euskera aldizkarian agertu ziren.
Kirikiño
Euskaraz irakurtzeko zaletasuna gehitzeko asmoz idatzi zuen, besteak beste, Abarrak.
Iparraldeko Prosa
Euskalduna astekaria euskaraz trebatzeko eskola izan zen.
Jean Barbier
Bere lanen artean daude Supazter xokoan (25 ipuin, poema bat eta 5 komedia) eta Piarres (Bi Tomatan).
Gainera, Légendes du Pays Basque (elezaharren bilduma) ere idatzi zuen.
Jean Etxepare (Argentinakoa)
Argentinakoa zen, eta 6 urtez Lapurdin mediku izan zen. Euskaraz gutxi landutako gaiei buruz idatzi zuen. Bere lanen artean daude Buruxkak (irakaskuntza, sexua) eta Beribilez bidaiak liburua. Idazle zailtxua zen, eta Iparraldean maisutzat hartua izan zen.