Euskal Ahozko Literatura: Tradizioa eta Bilakaera

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,78 KB

Euskal Ahozko Literatura

Euskal ahozko literatura oroimenean oinarritzen den eta ahoz transmititzen den euskal literatura mota da. Ahozko literatura oso errotua egon izan da gizartean. Euskara berandu heldu zen idazketara eta denbora luzean ez zen oso emankorra izan, beraz, ahozko komunikazioa izan da bizirik irauteko izan duen modua.

Ahozko Literaturaren Adierazpenak

Ahozko euskal literaturan sartzen dira: herri-kantuak, kopla zaharrak, esaera zaharrak, baladak, ipuinak, bertsoak. Ahozko transmisio horretan garrantzi handia izan dute erritmoak, errimak, kantuak eta gorputz espresioak. Mekanismo horiei esker gorde ahal izan du herriak bere memorian mendeetan zehar ahozkoaren altxorra.

Ahozkotasunaren Bilakaera

AEL duela urte asko biltzen, paperan jartzen hasi baziren ere, oraintsura arte, herriak memorian gorde ditu ipuinak eta kantak, batez ere nekazari eta itsas giroko herrietan.

Baina EH ere erabat sartu da memoria hain beharrezkoa ez duen mundu horretan eta, pixkanaka, ahulduz joan da ahozkotasuna, mendebaldeko gainerako herrietan bezala. Bertsolaritza bazter utzi behar dugu, bestelako ahozko adierazpena delako, hura inprobisatua baita, nahiz eta memoriaren mekanismoak ere oso garrantzitsuak diren.

Ahozko Literaturaren Biltzaileak

AL belaunaldiz belaunaldi igaro da mendeetan zehar. Hala ere, kultura idatziak memoriaren beharra gutxitu du, paperean jasoa dagoena ez delako jadanik buruan gorde behar. Horren eraginez, kultura idatzia bere egin zuten gizarteetan, pertsonek ez zuten hain beharrezko memoria. Hainbat jakintsu izan dira historian zehar, ahozko literatura galbidean zegoela ikusita, jakintza horren zati bat paperean bildu nahi izan dutenak. EH, lehen esaera zaharren bilduma XVI. mendekoa dugu, biltzaile ezezagun batek egina. Ondoren etorri ziren, alor horretan, Garibai eta Oihenarten bildumak.

XIX. Mendeko Bildumagileak

XIX mendea erabakigarria izan zen EH ahozko altxorra gordetzen hasteko: besteak beste, Agosti Xahok herri kantaz osatutako kantutegia hasi zuen; atzerritik folklorista eta ipuin bildumagileak etorri ziren: Vinson, Webster, Cerquand.

XX. Mendeko Bildumagileak

XX. mendean Resurreccion Maria Azkuek lan handia egin zuen era guztietako ahozko adierazpenak biltzen; Manuel Lekuonak mugarria ezarri zuen bere Literatura oral vasca lanarekin; Jose Migel Barandiaran antropologoak euskal mitologiari buruzko lana egin zuen. Harrezkero, hainbat izan dira ahozkotasunaren biltzaile eta aztertzaileak: J. M. Lekuona, A. Zabala, G. Garate...