Euskarazko Testuen Kohesioa, Puntuazioa eta Erreferentzia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,95 KB
Testu-antolatzaileak: Kohesioa eta Ideien Lotura
Testu-antolatzaileak testuen kohesioa eta ideien arteko lotura errazteko erabiltzen dira.
1. Ordenazkoak
Azalpenetan ordena markatzeko edo hasteko:
- Hasteko, jarraian, gero, ondoren.
2. Ideiak Gehitzekoak
Ideiak lotzeko eta edukia batzeko:
- Gainera, halaber, eta, era berean.
3. Adibidezkoak
Esandakoari adibideak jartzeko:
- Adibidez, hala nola, esaterako.
4. Birformulatzekoak
Kontzeptu baten esanahia argitzeko, beste era batera esateko:
- Hau da, hots, bestela esanda, alegia.
5. Kausa-ondoriozkoak
Zerbaiten kausak eta ondorioak erlazionatzeko:
- -lako, -nez gero, -la eta, zeren, -tzagatik, izan ere.
6. Aurkaritzakoak
Ideiak kontrajartzeko:
- Berriz, aldiz, ostera, ordea, baizik.
7. Denborazkoak
Erlazio kronologikoa ezartzeko:
- Aurretik, -tzean, bezain laster, bitartean.
Puntuazio-markak: Ulermena Errazteko Giltza
Puntuazio-markak testuaren zatiak mugatu eta mailakatzeko erabiltzen dira, ulermena errazteko.
Puntua (.)
- Paragrafo zein perpausen bukaera adierazteko.
- Zenbakietan "garren" esanahiarekin (adibidez, 1. = lehenengoa).
- Ez da erabiltzen: izenburuetan, galdera-markekin batera, datetan.
Bi puntuak (:)
- Enumerazioei sarrera emateko.
- Ideia bat azaltzeko.
- Hitzez hitzeko aipuetan.
Letra larria: Hitzez hitzeko aipuetan, lerrokada berrian hasten bada.
Koma (,)
- Elkarren artean doazen maila bereko elementuen artean.
- Testu-antolatzaileak mugatzeko.
- Aposizio ez-murrizgarriak markatzeko.
- Perpaus nagusiaren eta osagarriaren artean.
- Ez da erabiltzen: Subjektuaren eta predikatuaren artean.
- Baina eta baizik eta lokailuen ostean.
Komatxoak (")
- Hitzez hitzeko adierazpenak jasotzeko, hutsunerik gabe.
Anafora eta Erreferentzia Mekanismoak
Anafora testu bateko jarraipen tematikoa egiteko erabiltzen da. Askotan, lehen aipaturiko gai, esaldi edo hitz bati erreferentzia egin behar izaten zaio.
1. Ordezkapen Lexikala
Hitzak edo esamoldeak beste batzuekin ordezkatzea, errepikapenak saihesteko:
- Sinonimia
- Hiperonimia
- Perifrasia
2. Pronominalizazioa
Izenordainak erabiliz erreferentzia egitea:
a) Pertsona-izenordainak
- Ni, hi, hura, etab.
b) Erakusleak
1. Gradukoak (hurbilekoak): hau, hauek
- Funtzio kataforikoa: Jarraian datorrenari erreferentzia egiteko.
- Funtzio anaforikoa: Testuko gaiari erreferentzia egiteko, determinazio funtzioan.
2. Gradukoak (tartekoak)
- Esaldi edo paragrafo bati erreferentzia egiteko.
3. Gradukoak (urrunekoak)
- Izen bati erreferentzia egiteko. (Oharra: 2. gradukoak ere erabil daitezke izen bat ordezkatzeko, baina orduan determinazio funtzioa beteko dute.)
3. Aditzondoak (Adberbioak)
Adberbioak erabiliz erreferentzia egitea:
- Hemen, han, honela, bertan, etab.
Elipsia: Errepikapenak Saihestuz
Elipsia jarraipen tematikoa konstantea denean errepikapenak kentzeko erabiltzen den baliabidea da.
Txosten baten Osagaiak
- Sarrera
- Lagina
- Grafikoak
- Interpretazioa
- Ondorioak