Euskal Narratibaren Aro Modernoa: 1969-1976

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,37 KB

Bigarren Aldia (1969-1976)

Aldi honetako hasierako urteetan, frankismoaren kontrako oposizio politikoa etengabe indartzen hasi zen. Testuinguru honetan kokatzen dira ETAren sorrera, errepresioaren areagotzea, ikastolen mugimenduaren hasiera, gau-eskolak, aldizkariak, jaialdiak, Ez Dok Amairu taldearen sorrera, Euskara Batuaren sorrera, eta manifestazio eta kale-istilu sutsuagoak. Giro horretan, euskal narratibaren modernizatze bideak koska bat aurrerago egiten du "Egunero hasten delako" eleberriarekin, Ramon Saizarbitoriaren obra honek urratze-lan garrantzitsua burutu baitzuen.

Eleberrigintzaren ezaugarriak:

  • Auzitan jartzen du pertsonaiaren irudia eta garrantzia.
  • Eleberrigileak desagertu egiten du eleberritik.
  • Narratzaile anonimoa, objektibotasun osoz kontatzen da ikusten dena.
  • Pertsonaiaren analisi psikologikoa baztertu egiten da.
  • Garrantzitsuena eleberriaren forma da, nola dagoen kontatua eta antolatua. Kontatzearen abentura, ez abentura kontatzea.
  • Irakurleari sortzaile izatea eskatzen zaio, esan gabekoak ondorioztatuz.

Ramon Saizarbitoria

Donostian jaioa. Ekonomia- eta soziologia-ikasketak egin zituen Friburgon, Suitzan. Bere lanen artean daude: "Egunero hasten delako", "Ehun metro", "Ene Jesus", "Hamaika pauso", "Bihotz bi", eta "Kandinskyren tradizioa".

Egunero hasten delako (1969)

Gisèle Bergier izeneko neska gazteak Riemmes-era abortatzeko asmoz egiten duen bidaia da eleberriaren gaia. Mediku batetik bestera ibili ondoren, lortzen du helburua. Bakarrizketa bat garatuz lortzen da kontaketa. Pertsonaia berritsu batek darama kontaketaren harietako bat, bestea abortu-bidea; Gisèleren ibileraren kontuak. Biak daude loturik. Ikuskera objektiboa ematen zaio horrela. Estilo arina, saltaria, bizkorra. Elipsiaren erabilera bikaina.

Koldo Izagirre
Bernardo Atxaga
Xabier Amuriza

Hirugarren Aldia (1976tik aurrera)

Euskal narratiba erabat asentaturik dago aldi honetan, edozein gai, edozein motako idazleak... topa ditzakegu aldi honetan.

Idazle aipagarrien artean daude: Joseba Sarrionandia, Arantxa Urretabizkaia, Joan Mari Irigoien, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Pako Aristi, Jon Arretxe, Koldo Izagirre, eta Edorta Jimenez.