Euskal Literaturaren Mugimenduak: Erromantizismotik Abangoardiara

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,66 KB

Erromantizismoa

1- Politika: 1876an, bigarren karlistaldiaren ondorioz foruak galdu ziren. Horrek foru eta autonomiaren aldeko joera indartu zuen.

2- Ezaugarriak: Gizakiaren nagusitasunean eta berezitasunean sinesten zuten, "NI"a ardatzat hartuz. Herri bakoitzaren nortasuna eta balioak azpimarratzen ziren, baita abertzaletasuna, kristautasuna eta Erdi Aroaren zaletasuna ere. Izadia idazlearen sentimenduen ispilutzat hartzen zen, eta iragana miresten zen. Sentimenduak, gai dramatikoak eta negar eragileak landu ziren, bertsolaritzaren mugan.

3- Egileak: Etxahun, Bilintx, Jean Baptiste Elizenburu.

Sinbolismoa

1- Testuinguru historikoa: 1931n Errepublika ezarri zen Espainian eta 1936an Gerra Zibila hasi zen, urte berean Eusko Jaurlaritza sortu zelarik. XX. mendearen hasieran, Euskal Herriko industria motorra bilakatu zen. Euskaltzaleek euskararen batasunerako ahalegin handiak egin zituzten, eta 1968an Euskara Batua sortu zen, Euskaltzaindiaren eskutik.

2- Ezaugarriak: Zeharkako adierazpidea nagusitu zen, sinboloak eta metaforak erabiliz. Heriotzarekiko kezka agertzen da, eta musikaren eta literaturaren arteko jokoa nabarmentzen da. Erromantizismoaren gainetik, abertzaletasuna ere presente dute.

3- Egileak: Lauaxeta, Lizardi.

Poesia Soziala

1- Testuinguru historikoa: Gerra Zibila galdu ondoren, frankismoak euskara debekatu zuen. Frankoren diktadurari aurre egiteko taldeak sortu ziren. Gerra Zibila Hegoaldean eta Bigarren Mundu Gerra Iparraldean gertatzeak, euskarazko literatur produkzioa ia erabat galarazi zuten.

2- Ezaugarriak: Aberastasunaren eta banaketa desorekak sorturiko egoera bidegabeen salaketa nabarmentzen da. Bizitza eta laneko egoera gogorren agerpena, marjinazio soziala eta egoera horietatik irteteko ezintasuna lantzen dira. Gudaren oroimena, bakardadea eta etsipena ere gai ohikoak dira.

3- Egileak: Gabriel Aresti, Daniel Landart, Xabier Lete.

Abangoardia

1- Ezaugarriak: Gizartearen molde estetikoak aldatu nahi izan zituen.

Surrealismoa

1- Ezaugarriak: Abangoardiako idazle askok surrealismora jo zuten. Sentimenduek ez zuten garrantzirik, eta ametsen transkripzioa eta lotura ez logikoak nagusitu ziren. Idazkera automatikoa (pentsatu gabe idaztea) eta lotura logikorik gabeko gaiak landu ziren, gizakiaren askatasuna gai ohikoena izanik.

2- Egileak: Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga.