Fedea eta arrazoia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB

               Fedea ETA ARRAZOIA: EZAGUTZEKO SINETSI

Agustinek Proposatzen duena bada feda eta arrazoia elkarrekin aritu behar direla, bi Ideietan oinarrituta:

1)Arrazoimenak egia bilatzen du, gizakiak Zoriontasuna lortzeko asmoa duelako segurtasun osoz. Horretarako Agustinek egia Ezagutzeko bidea azaltzen du, bilaketa hori ez delako soilik ezagutzaren Metodoa, baizik eta erromesaldi bat: ibilbide espirituala. Bilaketak ez Dakar Ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere bai. Zoriontasuna ziurtatzeko ezin Da zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean ere oinarritu behar delako, hortaz Biek bat egin behar dute.

2)Kristaua saiatu behar da sinesten duena Ulertzen. Fedeak ez du arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak ez du fedea Kanporatu behar. Fedearen eta arrazoiaren arteko formula zuzena hauxe izango Litzateke: sinesten dut ulertzeko, ulertzen dut sinesteko “ Credo ut Intelliganm, Intelligo ut credam”.

Agustinen Arabera, fedearen eta arrazoiaren artean ezin dira mugak jarri, hauek biak Kristau-egia argitzea dutelako helburu.

Eskolastika Kristautasunaren erlijio errebelatua ulertzeko greziar-erromatar filosofía Erabili zuen mugimendu teologiko eta filosofikoa da. XI mendetik XV. Mendearen Erdialdera arte iraun zuen. Jarratzaile ezagunenak; San Anselmo, Tomas Akionokoa eta Ockam dira.

a)San Anselmo; batez ere fedeari ematen dio garrantzia, arrazoiak fedearen zerbitzuan Dago. Ezagutza eskuratzeko errebelazioa hartzen du abiapuntutzat.

b) Tomas Akinokoa; arrazoia eta fedea desberdintzen ditu ( edukia, método, Irizpideetan). Edukiei dagokionez mundo naturaleko objektuak arrazoiarenak dira Eta fedearenak mundo naturalaz gaindikoak. Fedearen metodoa errebelazioa izanik Eta arrazoiarena abstrakzioa.

c) Ockam; beren kritika filosofikoa era berria da, fedea eta arrazoia desberdinak Dira, ezagutza-iturriaren aldetik eta edukiaren aldetik arrazoiak ezin duelako Jainkoaren existentzia frogatu.

Entradas relacionadas: