Independentzia Gerra: Historia, Bilakaera eta Ondorioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,07 KB
Independentzia Gerraren Hasiera eta Testuingurua
Independentzia Gerra Frantziako armadak Iberiar Penintsula osoa hartu zuenean hasi zen. Herritarrak gero eta haserreago zeuden Napoleonen armadarekin eta Godoyren ekimenekin; haserre hura kleroak eta aristokraziak sustatu zuten.
Aranjuezko Matxinada eta Baionako Abdikazioak
Lehen herri matxinada Madrilen izan zen 1808an: Aranjuezko matxinada delakoa. Ondorioz, Godoy epaitu eta Karlos IV.ak abdikatu egin zuen, bere seme Fernando VII.aren alde. Napoleonek egoera hau aprobetxatu zuen eta Baionan Karlos eta Fernando batu zituen. Napoleonen presioaren ondorioz, koroaren botere guztiak eman zizkioten Napoleoni, eta honek bere anaia Jose I.a izendatu zuen errege.
Frantziarren Aurkako Altxamenduak
Frantziako herri matxinadak 1808an hasi ziren, baina Napoleonen armadak gogor zapaldu zituen. Frantsesen aurkako gero eta altxamendu gehiago hasi ziren, eta Napoleonek zuzenean esku hartu zuen.
Gerrillen Gerra eta Euskal Herriko Egoera
Napoleonen armadak Madril berreskuratu zuen eta ia Iberiar Penintsula osoa konkistatu zuten, Cadiz izan ezik, Britainia Handiak babesten baitzuen. Garai honetan, gerrillen gerra sortu zen eta, honen ondorioz, frantsesak etengabe zeuden gerran.
Euskal Herrian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa frantsesen eskuetan zeuden; hiriburuak ere beraien mende zeuden, baina Bilbo tarteka matxinatuen eskuetan izan zen. Euskal Herriko hegoaldearen kokalekuaren ondorioz, hau izan zen Napoleonek konkistatutako lehen lurraldea eta baita azken gatazkak eman ziren eszenatokia ere.
Napoleonen Gainbehera eta Valençayko Ituna
1812tik aurrera, Napoleon ahultzen hasi zen Espainiako gerrillak eta Errusiako kanpaina zela eta; Britainia Handiak ere zerikusi handia izan zuen prozesu honetan. Azkenean, Napoleonen tropek Pirinioetaraino atzera egitea eta Fernando VII.ari tronua itzultzea lortu zen, Valençayko Itunaren bidez (1813).
Gerraren Ondorioak eta Jose I.aren Erregealdia
Independentzia Gerrak ondorio larriak izan zituen: herria lur jota geratu zen eta naziotasunaren gorespen aberkoia ekarri zuen.
Jose I.ak Frantziako Iraultzako hainbat lorpen Espainiara zabaltzeko ahalegina egin zuen Baionako Konstituzioaren bidez, baina ez zuten emaitzarik izan. Hala ere, Erregimen Zaharra suntsitzeko urrats bat izan zen. Josek laguntzaile talde txiki bat izan zuen, frantsestuak deiturikoak, herriak traidoretzat zituenak.
Erreformak eta Foruen Kendura
Jose I.ak hainbat erreforma martxan jarri zituen:
- Inkisizioa bertan behera utzi zuen.
- Ikastetxe publikoak sortzea sustatu zuen.
- Euskal lurraldeetan, Foru-sistemak eta haren pribilegioak kendu zituen.
Horrez gain, Napoleonek Bizkaiko eta Nafarroako gobernuak ezarri zituen; haien agintean ez zegoen Jose, Napoleonek izendatutako militar frantsesak baizik.