Gantz azidoen metabolismoa: β-oxidazioa eta energia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,46 KB
Actualizado el
Resumen
Testu honek gantz azidoak nola degradatzen diren azaltzen du, mitokondrioaren matrizean gertatzen den β-oxidazio bidearen bidez. Ikasleak erreakzio sekuentzia, azetil-CoAren eta energia ekoizpenaren papera, eta gantz azidoak mitokondriora nola garraiatzen diren ikasiko du.
Puntos clave
- β-oxidazioa matrize mitokondrialean gertatzen den lau erreakzioz osatutako sekuentzia errepikakorra da: deshidrogenazioa, hidratazioa, oxidazioa eta tiolisia.
- Bira bakoitzean azetil-CoA molekula bat askatzen da, Krebsen zikloan sartzen dena.
- Bira kopurua (C kop./2) – 1 formulaz kalkulatzen da.
- Triglizeridoak lipasak glizerol eta gantz azido bihurtzen ditu zitosolean.
- Gantz azidoak azil-CoA sintasak katalizatutako erreakzioan aktibatzen dira, ATP bat kontsumituz.
- Azil-CoA mitokondrioaren matrizera karnitinaren bidez sartzen da.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Gantz Azidoak eta Haien Metabolismoa
Gantz-azidoak matrize mitokondrialean degradatzen dira β-oxidazioa izeneko bide metabolikoaren bidez. Gantz-azido katearen erabateko degradazioa lortu arte errepikatzen diren lau erreakzioen sekuentzia da:
- Deshidrogenazioa
- Hidratazioa
- Oxidazioa
- Tiolisia
Prozesu honetan, bi karbono atomoko unitateak askatzen dira: azetil-CoA molekulak, hain zuzen ere. Azetil-CoA horiek ondoren Krebsen zikloan sartuko dira; eta, erreduzitu diren koentzimak, aldiz, arnas katean oxidatuko dira. Azil-CoA molekula berriak beste β-oxidazio bati ekiten dio, eta berriro bi karbono galtzen ditu. Prozesu horrek gantz-azidoa guztiz degradatu arte jarraitzen du. Horretarako, zenbait β-oxidazio edo helize-bira beharko dira, eta bira horien kopurua kalkulatzeko, hasierako gantz-azidoaren karbono kopuruaren erdiari bat kendu behar zaio: (C kop./2) – 1.
Triglizeridoen degradazioa glizerol eta gantz-azido bihurtzen da lipasa izeneko entzimaren bidez, zitosolean. Ondoren, gantz-azido horiek aktibatu egiten dira mitokondrioen matrizera sartu ahal izateko, bertan β-oxidazioa gerta dadin.
Azetil-CoA eta Energia Ekoizpena
Bira bakoitzean azetil-CoA molekula bat askatzen da, Krebsen zikloan sartuko dena. Krebsen zikloan, azetil-CoA degradatu egingo da, eta ahalmen erreduzitzailea (NADH eta FADH2) eta energia lortuko dira. Molekula erreduzituak arnas katean oxidatu egingo dira, eta elektroien garraioaren ondorioz sortutako gradiente elektrokimikoa erabiliko da ATP sintasaren bidez ATPa sortzeko. Prozesu horri fosforilazio oxidatiboa deritzo.
Gantz Azidoen Aktibazioa eta Garraioa
Gantz-azidoen oxidazioa matrize mitokondrialean gertatzen da, eta horretarako, lehenik eta behin, gantz-azidoak bertara iritsi behar dira. Gantz-azidoak libre egoten dira zitoplasman, eta mitokondrioaren matrizera sartzeko, lehenik eta behin, aktibatu egin behar dira. Aktibazioa mitokondrioaren kanpoko mintzean gertatzen da, A koentzimari lotzen zaizkionean. Erreakzio hori azil-CoA sintasak katalizatzen du, ATP molekula bat kontsumituz. Beraz, CoA-SH gantz-azidoak azil-CoA moduan aktibatzeko erabiltzen da. Hau da, bere funtzioa gantz-azido aktibatuak sortzea da, mitokondrioaren matrizera sar daitezen.
Ondoren, azil-CoA (gantz-azido aktibatua) matrize mitokondrialean sartzeko, mintzarteko eremuan dagoen anezka sistema bat behar du. Sistema hori karnitinak osatzen du.
Preguntas frecuentes
Non gertatzen da gantz azidoen β-oxidazioa?
β-oxidazioa mitokondrioaren matrizean gertatzen da. Horretarako gantz azidoak aurretik aktibatu eta mintzean zehar garraiatu behar dira.
Zenbat helize-bira behar dira gantz azido bat degradatzeko?
Bira kopurua hasierako gantz azidoaren karbono kopuruaren erdiari bat kenduz kalkulatzen da: (C kop./2) – 1.
Zer da fosforilazio oxidatiboa?
Arnas katean molekula erreduzituak oxidatzen dira, eta elektroien garraioaren ondoriozko gradiente elektrokimikoa ATP sintasak ATPa sortzeko erabiltzen du.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.