Zelula-organuluak eta haien funtzioak: laburpena

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,93 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek zelula-organulu nagusiak eta haien funtzioak azaltzen ditu, hala nola erretikulu endoplasmatiko pikortsua eta leuna, Golgi aparatua, lisosomak, peroxisomak, mitokondrioak, kloroplastoak eta mintz plasmatikoa. Ikaslea organulu bakoitzaren eginkizun nagusiak ikasiko ditu.

Puntos clave

  • Erretikulu endoplasmatiko pikortsuak proteinen sintesia eta glukosilazioa egiten ditu.
  • Erretikulu endoplasmatiko leunak lipidoen sintesia, detoxifikazioa eta glukogenoaren hidrolisia egiten ditu.
  • Golgi aparatuak jariatze produktuak enbalatzen ditu eta mintzen biogenesian parte hartzen du.
  • Lisosomek digestio zelularra egiten dute eta bakuoloek substantziak gordetzen dituzte.
  • Mitokondrioek arnasketa bidez ATP lortzen dute, eta kloroplastoek fotosintesia egiten dute.
  • Mintz plasmatikoak iragazkortasun selektiboa du, seinaleak transferitzen ditu eta zelulen arteko komunikazioa errazten du.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Zelula Organulu nagusiak eta haien Funtzioak

Erretikulu Endoplasmatiko Pikortsua (EEP)

  • Proteinen sintesia:
    • Jariatze proteinak (zelula kanpoaldera doazenak).
    • Beste organuluentzako proteinak.
    • Mintzeko proteinak (EEko mintzean gelditzen direnak).
    • Mintz plasmatikoko proteinak.
    • Mintzez mugatutako beste edozein organuluko mintzak.
  • Proteinen glukosilazioa: Proteinak glukoproteinak bihurtzeko.

Erretikulu Endoplasmatiko Leuna (EEL)

  • Lipidoen sintesia:
    • Mintzeko fosfolipidoak.
    • Mintzeko kolesterola.
    • Gantz-azidoen luzapenean eta asegabetzean parte hartu.
  • Detoxifikazioa: Mintzean dauden entzima detoxifikatzaileei esker.
  • Proteina eta lipido fabrikatu berriak garraiatzeko besikulak ekoiztu, Golgi aparaturantz bidaltzeko.
  • Hepatozitoetan glukogenoa glukosa bihurtu.

Golgi Aparatua

  • Jariatze produktuak enbalatzea.
  • Mintzen biogenesia: Mintz plasmatikoa berritu exozitosiaren bidez.
  • Zelula barneko organuluak eratzea.

Lisosomak

  • Digestio zelularra.

Glioxisomak

  • Landareetan, hazietako lipidoak gluzido bihurtu.

Bakuoloak

  • Substantziak gorde.

Peroxisomak

  • Oxidazio erreakzioak.
  • Gantz-azidoen β-oxidazioa.
  • Fotoarnasketa.
  • Biosintesia:
    • Landare-zelulan: kolesterola eta terpenoen biosintesia.
    • Animalia-zelulan: gantz-azido poliasegabeen sintesia.

Zentrioloak

  • Konposizioa eta Egitura: Mikrotubuluz eratutako zilindro barnehutsak (9x3 eredua).
  • Funtzioak:
    • Zilioak eta flageloak eratu.
    • Ardatz mitotikoa eratu (animalia-zelulan).
    • Zitoeskeletoaren mikrotubuluak eratu.

Zilioak eta Flageloak

Egitura (luzetarako sekzioan)

  • Oinaldeko korpuskulua: Mintz plasmatikoaren azpian kokatua, zentrioloen egitura du (9 x 3).
  • Trantsizio zona.
  • Zurtoina.

Mitokondrioa

  • Energia (ATP) lortu arnasketa izeneko prozesu katabolikoen bidez:
    • Glukosatik.
    • Gantz-azidoetatik.

Kloroplastoa

  • Fotosintesia:
    • Argitako fasea.
    • Ilunpetako fasea.

Mintz Plasmatikoaren Funtzioak

  • Iragazkortasun selektiboa du; zelula kanpoaldea eta barnealdea bereizten ditu.
  • Zelularen formari eta itxura iraunkorrari eusten dio.
  • Zelula barnearen eta kanpoaren arteko substantzia trukea erregulatzen du.
  • Seinale transferentzia ahalbideratzen du (adibidez, nerbio bulkada).
  • Zelula identifikatzeko eta bereizteko balio du (Antigenoak).
  • Ondoz ondoko zelulen arteko komunikazioa errazten du.

Preguntas frecuentes

Zer funtzio ditu erretikulu endoplasmatiko pikortsuak?

Proteinen sintesia egiten du, jariatze proteinak, mintzeko proteinak eta beste organuluentzako proteinak barne. Halaber, proteinak glukoproteinak bihurtzeko glukosilazioa egiten du.

Zein da mitokondrioen funtzio nagusia?

Arnasketa izeneko prozesu katabolikoen bidez energia (ATP) lortzea da, glukosatik eta gantz-azidoetatik abiatuta.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein organulu da proteinen sintesiaren arduraduna mintzean erribosomekin?
2. Zein organulutan gertatzen da digestio zelularra?
3. Zer egiten dute mitokondrioek?
4. Zein funtzio du kloroplastoak?
5. Zer funtzio du Golgi aparatuak?
6. Zein funtzio du mintz plasmatikoak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.