Berrezarkuntza Sistema (1875-1923): Ezaugarriak eta Krisiak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,6 KB

Berrezarkuntza sistema 1875etik 1923ra bitartean egon zen sistema politikoari deitzen diogu. Seiurteko Demokratikoan izandako esperientziaren ondoren, Cánovasek asmatutako sistema honen bidez, Espainiako politikari egonkortasuna eskaini nahi izan zitzaion.

Sistemaren oinarriak eta ezaugarriak

Sistema honen oinarri nagusiak monarkia eta Gorteak ziren. Sistema politiko honen ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Monarkia indartzea (eskumen ugari eta sistemaren gaineko epailearen funtzioarekin);
  • Alderdi-biko txandakatze sistema (Alderdi Dinastikoak: kontserbadoreak eta liberal-fusionistak);
  • Hauteskunde sistema kontrolpean izatea ("pucherazo", zerrenda faltsutzea eta kazikismoaren bidez);
  • Oligarkiaren interesak babestea;
  • Elizaren interesak babestea eta Espainia birkatolizatzea;
  • Armadaren babesarekin kontatzea, baina botere zibilaren menpe egonik (Erregearen kontrolpean).

Adostutako txandakatze sistema hori zela eta, sistema faltsutua eta ustelduta zegoen hasiera-hasieratik. Hauteskundeen manipulazioari esker (iruzurrari esker), bi alderdi nagusiei modu baketsuan gobernuan txandakatzeko eta gehiengo parlamentarioa lortzeko aukera ematen zitzaien (alderdi dinastikoek beti lortzen zuten diputatu guztien %80 baino gehiago), beste talde politikoak joko politiko honetatik kanpo geratuz (errepublikarrak, muturreko katolikoak, nazionalistak eta sozialistak). Demokraziarik gabeko sistema parlamentario baten aurrean gaude. Gainera, talde dinastiko batek gobernuan zegoenean bultzatutako legeak eta neurriak, beste taldeak gobernura iristean errespetatzen zituen.

Gatazka fronteak eta kolonia-galerak

Egonkortasuna lortzeko, ezinbestekoa zen Espainiak irekita zituen bi gatazka fronteekin amaitzea: Hirugarren Karlistada eta Kubako Gerra Luzea.

  • Lehenengo kasuan, 1876an, armada karlista mende hartuta amaitu zen gerra.
  • Bigarren kasuan, Zanjóngo Itunarekin ere etenaldia lortu zen. Itun horretan hartutako hitzarmen batzuk ez ziren bete, eta horrek gerra berriro piztu zuen. Une honetan, AEBk (interes ekonomiko eta estrategikoak zirela eta) Kubako independentisten alde esku hartzea erabaki zuen, eta horrek Espainiak amore eman behar izatea ekarri zuen (Espainiako armada ahulagoa baitzen). Gatazka honekin, Espainiak ez Kubako kolonia soilik, baita Filipinak eta Puerto Rico ere galdu zituen. Pariseko Itunaren bitartez, Espainiak galdu egin zituen, eta hiru lurralde hauek AEBren protektoratu izatera pasa ziren.