Giza Gorputza: Sexu-Ezaugarriak, Ernalketa, Gaixotasunak eta Immunitatea
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,06 KB
Aldaketa Fisikoak
Nesken kasuan, umetokia eta bulba dituzte, eta mutilen kasuan, barrabilak eta zakila. Horri karaktere sexual primarioak deitzen zaio.
Bi sexuen arteko desberdintasunak aldaketa fisiko horiei karaktere sexual sekundarioak deitzen zaie.
Obuluak
Tamaina handiko zelula geldiak dira. Nukleoak amaren herentziazko informazioa du eta zitoplasman erreserba gai bat dago, biteloan, enbrioia habiesten duen zelulazko koroa dago.
Ziklo Obarikoa eta Ziklo Menstruala
Folikuluak oso azkar garatzen dira. Folikulua ireki, eta obulua sabelaldeko barrunbean askatzen da. Fallopioren tronpetan igarotzen da. Folikuluaren gainerakoa bihurtu eta endekatzen da, desagertu arte. Odol kapilarrak haustean, menstruazioa gertatzen da, 3 edo 6 egun irauten du. Endometrioa loditu egiten da, umetokira joaten da, eta kabiaratzea esaten zaio horri. Ernalketarik ez badago, mukosaren endometrioa desegin egiten da, eta hilekoa sortzen da.
Espermatozoideak
Oso zelula txikiak dira, aurreko zatiari burua deitzen zaio eta nukleoa dago bertan. Flagelo izeneko filamentu luze bat daukate. Espermatozoideak barrabiletan sortzen dira. Haien paretetan, espermatozoideen zelula amak daude.
Semena
Espermatozoideak oso txikiak dira, eta ingurune egoki bat behar dute igeri egiteko eta bizirik irauteko. Espermatozoideek eta likido horrek semena osatzen dute.
Ernalketa eta Habiaratzea
Gametoak Fallopioren tronpetarantz abiatzen dira. Ernalketa prozesuak 36-60 ordu irauten du. Lehen zatiketa, ernalketaren osteko lehen eta bigarren egunen artean gertatzen da. Enbrioia umetokira iristen da lehen astea igaro ondoren. Habiaratzea ernalketaren osteko 14. egunera arte gerta daiteke.
Erditzearen Faseak
Dilatazio Fasea
Faserik luzeena da. Umetokiko paretaren uzkurdurekin hasten da. Umekia bultzatzen dute, umetoki-lepoa dilatatu egiten da eta zorro amniotikoa urratu egiten da, horri urak botatzea esaten zaio.
Egotze-Fasea
Hogeita hamar minutuko iraupena du. Uzkurdurak gero eta luzeagoak dira. Umea irteten denean, zilbor-hestea moztuko dute.
Plazenta Botatzea
15 minutu pasa eta gero, umetokia uzkurtu egiten da berriz, plazenta botatzeko. Mukosatik askatu eta kanpora botatzen da.
Gaixotasun Motak
Infekziosoak
Agente patogenoek eragindakoak dira, adibidez, gripea. Pertsona batzuetatik besteetara barreiatzen dira patogeno horiek.
Ez-Infekziosoak
Ez dira agente patogenoek eragindakoak, adibidez, traumatismoak. Kausa bat baino gehiago izan ditzakete, adibidez, diabetesak.
Endemia
Populazio jakin batean, gaixotasun bat ohikoa eta neurri handiagoan etengabea denean erabiltzen da.
Epidemia
Denbora-tarte batean, gaixotasun batek populazio jakin bati espero dena baino sarriago erasaten dionean gertatzen da.
Pandemia
Epidemia global bat da, oso pertsona kopuru handi bati eragiten diona.
Agente Infekzioso Motak
Bakteriak
Organismo zelulabakar prokariotoak dira. Gehienak kaltegabeak dira, baina batzuek gaixotasunak eragiten dituzte, adibidez, salmonellosia.
Protozooak
Organismo zelulabakar eukariotoak dira. Zenbaitek gaixotasunak eragiten dituzte, adibidez, malaria.
Onddoak
Organismo zelulabakarrak dira. Zenbaitek gaixotasunak eragiten dituzte, adibidez, kandidiasia.
Birusak
Zelula-parasitoak dira denak, eta gaixotasun infekziosoak eragiten dituzte, adibidez, barizela.
Hanturazko Erantzunaren Seinaleak
Ziztada edo zauri batetik, germenak sar daitezke gorputz barrura. Kaltetutako zelulek substantziak askatzen dituzte, eta zelulak iragazkorragoak bihurtzen dira. Zona hori gorritu egiten da eta mina ematen du. Globulu zuriak kapilarretatik irteten dira eta germenak fagozitatzen dituzte. Zornea sortzen da, fagozitaturiko germenez betetako globulu zurien hondarrak.
Linfozitoak
B Linfozitoak
Antigorputzen sortzaileak dira, eta antigenoa daramate.
T Linfozitoak
Zelula arrotzak suntsitzen dituzte, adibidez, zelula minbizidunak.