Gurdi Hegalduaren Mitoa eta Hautezpen Naturala

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,56 KB

GURDI HEGALDUNAREN MITOA

Platonek azaltzen du giza arimak jainkozko zati bat duela, arima arrazionala; aurigak irudikatzen du zati hori, eta beste bi zatiak, zaldiak, gidatu behar lituzke hark. Zaldiak gorputzari berezkoak zaizkion izaera materialaren eta grinatsuaren irudikapena dira: zaldi zintzoak adorea eta indarra inudikatzen ditu, baina, arrazoimenaren zerbitzura ez badago, indar hori suntsitzalea da. Zaldi gaiztoak desioa irudikatzen du, eta arrazoimenaren aurka dago, arrazoimenak gidatu egin behar du, kaltegariak diren kontrolik gabeko grinek arima galbidera eraman ez dezaten.

HAUTEZPEN NATURALA

existentziaren aldeko borrokak mugatzen du ongien egokituriko nor banakoen iraupena; ingurumenera egokitzeko ezaugari onenak dituzten norbanakoek aurrera egingo dute bizitzan, besteak, ordea, desagertuko dira. Horiek ondorengoei utziko dizkiete beren aparteko ezaugarriak. Horrela, biziaren aldeko borrokan abantailatsuak diren aldaketa txikien baturak, denbora luzez gaur ezagutzen ditugun espezien sorrera ekarri zuen.

Darwinen teoriak eboluzionismoa Lamarcken ideiek baino hobetu azaldu zuen arren, zenbait auzi azaldu gabe utzi zituen, adibidez, nola transmititzen diren aldaketa horiek guztiak. Arazo hori azal zezakeen teoria Gregor Mendel-ek (1822- 1884) proposatu zuen eta galdera hori argitzeko lehen urratsak eman zituen.

FILOSOFIAREN HISTORIOA

Garai kosmologikoa: greziar kolonietan k.a.VI mendean

fenomeno naturalen azalpen arrazionala. Arjearen bila

AURRESOKRATIKOAK

Garai antropologikoa: Atenasen k.a.V mendean

Gizakiari buruzko hausnarketa

SOKRATES eta SOFISTAK

Sistema handiak: Atenasen k.a.IV mendean

Lehen aldiz sistema filosofikoa osoak: metafisika, ezagutza, antropologia, etika, politika

PLATON eta ARISTOTELES

Garai etikoa HELENISMOA

Jokaera zuzena eta zoriontasunaren bilaketa

Epikureismo eta estoizismo, zinismoa...

KULTURA

Terminoa letineko colere hitzetik dator, eta “lurra lantzea” esan nahi du; natura hitzak berriz, nacere aditzean du jatorria, eta latinez “jaio” esan nahi du.

1871. urtean E. B. Tylor antropologoak emandako definizioaren arabera, kultura “multzo konplexu bat da: jakintzak, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea eta usadioak barne hartzen ditu, bai eta gizakiak, gizarte bateko kide den aldetik, bereganatu dituen beste gaitasun edo ohitura batzuk ere”