Hormonak: Guruin Endokrinoen Kontrola

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,46 KB

Organo eta ehunetako prozesuak abiarazten edo geldiarazten dituzte, hauek bizkortuz edo motelduz.

Itu Zelulak

Hormona jakin batentzako errezeptore espezifikoak dituzten zelulak dira.

Hormonek kontrolatzen duten prozesua:

  1. Guruin endokrinoek estimuluak hautematen dituzte eta hormonak jariatzen dituzte.
  2. Hormonak odolaren bidez itu-zeluletara garraiatzen dira.
  3. Hormonek errezeptoreekin bat egiten dute (G iltza-sarraila).
  4. Hormona bakoitzak funtzio bat betetzen du. Funtzioa betetakoan hormona desagertzen da.

Hormona jariaketa kontrolatzeko mekanismoa atzeraelikadura negatiboa da. Odoleko hormona kantitatea maila jakin batera iristen denean, seinaleak hormona jariaketa geldiarazten du, hipofisiaren eta hipotalamoaren hormona-jariaketa inhibituz.

Adrenalina

Nerbio-sistema autonomoaren aktibitatea bizkortzen du adrenalinak, estresari aurre egiteko.

Intsulina

Odoleko glukosa kantitatea txikitzen du, glukosa zeluletan sartzea eraginda.

Glukagoia

Odoleko glukosa kantitatea handitzen du, zeluletako glukogenoa glukosa bihurrarazi; gero, odolean sartzen da glukosa.

Testosterona

Espermatozoideak sortzen eta sexu-karakterea sekundario maskulinoak garatzen ditu.

Estrogenoak

Emakumeen sexu karaktere sekundarioak garatzen ditu.

Progesterona

Umetokia haurdunaldirako prestatzen du.

Hazkuntza-hormona

Organismoko ia ehun guztien hazkuntza estimulatzen du; bereziki, eskeletoarena.

Tirotropina (TSH)

Tiroidearen hormonak sortzea estimulatzen du.

Oxitozina

Erditzean, umetokiaren uzkurdurak abiarazten ditu, eta erditzearen ondoren, amaren bularrek esnea ematea estimulatzen du.

Hezur muin gorria eta hezur muin horia hezur batzuen barruan aurkitzen diren bi ehun mota dira. Hezur muin gorria hezur ehun arolak mugatzen dituen hutsuneen barruan egoten da eta odol zelulak sortzeko funtzioa du. Hezur muin horia berriz, hezur luzeetako diafisiko muin-barrunbearen barneko ehun adiposoa da.

Giltzadura, bi hezur elkarrekin lotzen dituen egitura da.

Eskeleto-giharrak zelula uzkurkor batzuez, gihar-zuntzez, osatuta daude. Horiez gain, zer beste osagai dituzte giharrek?

  • Endomisioa: gihar-zuntza inguratzen duen ehun konjuntibozko mintza.
  • Gihar-faszikulua: gihar-zuntzen sorta.
  • Perimisioa: gihar.faszikulua inguratzen duen konjuntibozko mintza.
  • Giharra: gihar-faszikuluen sorta.
  • Epimisioa: gihar osoa inguratzen duen konjuntibozko mintza.

Lokomozio-aparatua eskeleto-sistemak eta gihar-sistemak osatzen dute.

Eskeleto-sistemaren elementuak: Hezurrak, Giltzadurak: bi hezur elkarrekin lotzen dituzten egiturak dira., Lotailuak: hezurrak lotzen dituzten ehun konjuntibozko zuntz gogorrak dira.

Eskeleto-sistemaren funtzioak: Gorputzari forma ematea eta haren pisua eustea, Barne-organoak babestea, Kaltzioa eta fosforo pilatzea, Hezur muinean odol zelulak sortzea.

Gihar-sistemaren elementuak: Eskeleto-giharrak, Tendoiak: giharrak eta hezurrak lotzen dituzten ehun konjuntibozko zuntzak.

Gihar-sistemaren funtzioa: Mugimendua sortzea.