Humanismoa: Ezaugarriak eta Hedapena

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,73 KB

Humanismoa

Humanismoa kultura-mugimendu bat izan zen. XIV. mendean sortu zen Italian, XV. mendean gorpuztu zen, eta XVI. mendearen lehen erdialdean Europan barna hedatu zen.

Humanismoaren ezaugarriak

  • Antropozentrismoa: Humanistek baztertu egin zuten Erdi Aroko mentalitate teozentrikoa (Jainkoa ardatz zuena), eta gizakia aztertzeko jakin-mina eta kezka agertu zuten. Arrazoia eta askatasuna dituen izaki bakarra izanik, unibertsoaren erdigunetzat hartu zuten gizakia.
  • Antzinaro klasikoarekiko mirespena: Humanistek grezieraz eta latinez idatzitako testuak aztertu zituzten, Platon, Aristoteles eta beste zenbait filosofo klasikoen arrazoian oinarrituta jakintza bilatzeko.
  • Jakin-min zientifikoa: Humanistek interes handia agertu zuten zientziarekiko eta aurrerapen teknologikoekiko, esperientzian eta behaketan oinarrituta. Horrek espiritu zientifiko berria ekarri zuen.

Gizartea pixkanaka sekularizatzen joan zen; erlijioak eragina galtzen hasi zen eguneroko bizimoduan. Hizkuntza modernoak (frantsesa, gaztelania, italiera…) erabiltzen hasi ziren, eta horrek berebiziko eragina izan zuen humanismoa hedatzeko. Biblia hizkuntza horietara itzuli izanak erraztu egin zuen prozesua.

Hedapenerako tresnak

  • Inprenta: Johannes Gutenbergek 1450. urtean hobetu zuen. Inprentari esker, liburu asko argitaratu eta humanismoaren ideiak azkar hedatu ahal izan ziren.
  • Akademiak: Jakintsuz osatutako ikasketa-zentroak ziren; antzinako testuak itzultzen zituzten eta ideiak trukatzen zituzten.
  • Unibertsitateak: Pentsamendu-korronte berriak bereganatu zituzten (Boloniakoak, Florentziakoak, Lovainakoak).

Humanismoaren hedapena

XV. mendearen amaieratik aurrera, ideia humanistak Italiatik ia Europa osora zabaldu ziren:

  • Herbehereak: Erasmo Rotterdamgoa; ideia humanistak eta balio kristauak uztartu zituen bere obraren bidez.
  • Ingalaterra: Henrike VIII.aren gortean Tomas Moro nabarmendu zen. Utopia lanean, bere garaiko gizartea kritikatu zuen Morok, eta gizartea antolatzeko beste eredu bat proposatu zuen.
  • Espainia:
    • Sevilla: Elio Antonio de Nebrija, gaztelaniazko lehen gramatika.
    • Valentzia: Luis Vives, filosofoa eta pedagogoa.
    • Alcalá de Henaresko Unibertsitatea: Cisneros kardinalak sortua.