Ilustrazioa, Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Mendebaldeko Pentsamenduaren Oinarriak

Enviado por Bruxes y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 15,08 KB

Ilustrazioaren Ezaugarriak

Ilustrazioan, gizakiak tutoretza tradizional, sozial, politiko eta erlijiosoetatik aldentzea lortzen du:

  1. Baikortasuna arrazoiaren eredu berrian: Ilustraziora arte, arrazoia maila goren baten menpe zegoen. Arrazoi enpirikoa eta analitikoa da: enpirismoaren kritikaren ondoren eta zientziaren garapenari esker, ezagutza zientifikoa esperientziatik abiatzen da.
  2. Natura funtsezko iturri bezala eta gizakiaren jarduera nagusi bezala: Natura abiapuntu eta erreferentzia puntu garrantzitsua da ilustratuentzat.
    1. Natura, kulturaren sekularizazio faktore bezala: kultura erlijiosoaren aurrean gauzak naturalagoak, humanoagoak dira.
    2. Natura, erlijiosoa den ororen faktore deuseztatzaile bezala: Natura fenomenoen portaera arautzen duten legeak dira.
  3. Aurrerapenaren ideia: XVIII. mendeaz geroztik europar zibilizazioaren ezaugarri nagusietariko bat izan da. Antzinako ikuskerak alde batera utziz, historia da gizakien etengabeko perfekziorantz, aurrerapenerantz daraman bidea.
  4. Tolerantzia erlijiosoa: Orain arte erlijioaren defentsa armen bidez egin bazen, garai honetan eredu berri bat agertzen da: Tolerantzia. Bi interpretazio ditu:
    1. Deista: unibertsoaren sortzailea den Jainko batengan sinesten dute.
    2. Teista: Jainkoa sortzailea eta aurreikuslea da, hots, mundua kontrolatu eta gidatzen du, baita bertan bizi diren gizakiak ere.
  5. Askatasuna: Kantek sutsu aldezten du Ilustrazioaren printzipio garrantzitsuenetako den askatasuna.

Arrazionalismoaren Ezaugarri Orokorrak

Arrazionalismoak ezagutza arrazionala hobestu du zentzuek ematen dutenaren kaltetan.

  1. Konfiantza arrazoian: Ezagutza-iturri garrantzitsuena da, esperientzia sentikorra engainagarria da; Baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra.
  2. Arrazoi naturalaren autoaskatasuna:
    • Fede erlijiosoa ez da jada gauzak ulertzeko gaitasun nagusia.
    • Arrazoiaren subiranotasuna finkatzen da.
    • Arrazoiaren ahalmenak ez dira ezeinen menpe egongo.
    • Arrazoia bera da nagusitzen dena egia epaitzeko.
  3. Ezagutza sentikorraren gutxiespena:
    • Sarritan zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte.
    • Ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan.
  4. Metodo zuzenaren kezka: Filosofiak, balioa edukitzeko bai arlo teorikoan bai praktikoan. Arrazionalismoaren helburua: eredu aritmetikoaren koherentzia eta zehaztasuna kopiatzea da.
  5. Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Zientziaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (unibertsalak) eta nahitaezkoa da hori (beharrezkoa).
  6. Errealitatea, subjektibotasunaren partea:
    • Unibertsoa bi mundutan partekaturik dago:
      1. Ekaiak bere lege mekaniko propioak dituen makina baten rola dauka.
      2. Pentsamendua ideien gordelekua da: ideia innatuak eta jatorrizkoak.
    • Bi munduen artean ez dago jarraikortasunik, haustura baizik.
    • Kanpoko munduko errealitatea ezagutzeko arrazoiaren egituratzen logikoa segitu behar dugu.
    • Beraz subjektuaren lehentasuna markatu behar da.
  7. Munduaren arrazionaltasuna.

Enpirismoa

XVII-XVIII. mendeetan Britainia Handian bereziki garatu zen filosofia-korrontea izan zen.

  1. Esperientzia eta ezagutza iturria. Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den “arbel huts” bat da.
  2. Esperientzia bera da adimenaren muga: Giza ezagutza mugatua da.
  3. Metodo esperimentala: zientzia enpirikoak erabiltzen duen metodoa induktiboa da, esperientzian oinarritzen den metodoa.
  4. Esperientzia ezagutza iturri bakarra: ezagutzaren iturria esperientzia da.
  5. Arrazoia arrazoi kritikoa da: bere mugak eta posibilitateak aztertzen ditu eta eduki metafisikoak.

JOHN LOCKE: Enpirismoaren sortzailea izan zen. Ideia guztiak sentipenezko esperientziaren datuei jarraikiz lantzen ditu gogamenak. Lockek bi eratako ideiak bereizten ditu:

  1. Ideia bakunak: ideia bakun batzuk sentipenetik heltzen zaizkio gogamenari.
  2. Ideia konplexuak: gogamenak ideia konplexuak lantzen ditu, ideia bakunak hartuz eta konbinatuz.

DAVID HUME: Humek uste zuen esperientziatik eratorrarazten dituela gogamenak eduki guztiak. Berak gogoamenaren eduki oro izendatzeko “pertzepzioak” hitza erabiltzen du:

  1. Inpresioak: esperientziaren datu arartegabeak, zentzumenen bidezko pertzepzio sentikorrak dira.
  2. Ideiak: adimenean edo arrazoimenean ditugun inpresioen kopiak edo irudi gutxituak dira.

Kant eta Ilustrazioa: Sapere aude

“Ausart zaitez pentsatzera”

Kanten ustez: autonomiak bereizten ditu gizakiak, erabakiak pertsonalak hartzeko gaitasunak bereizten gaitu beste izakietatik. Era autonomoan jarduteak heteronomia atzean uzten dela esan nahi du. Kantek uste du ilustrazio-garaia gizadiaren adingabetasuna atzean uzteko garaia dela - Gizakia bere kabuz pentsatzen hasteko - Ilustrazioa, gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunagatik. - Adingabetasunaren zergatia ez datza adimenik ezean, nor bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasuna eta kuraiarik ezean baizik.

Kant eta Ilustrazioa: Arrazoiaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

Arrazoiaren erabilera publikoak askea izan behar du beti; erabilera pribatua, aldiz, mugatu egin behar da sarritan.

Arrazoimenaren erabilera publikoa: aditu den norbaitek irakurleriaren publikoaren aurrean egiten duena da.

Arrazoimenaren erabilera pribatua, hari dagokion funtzionario-postu edo kargo jakin batean zilegi zaiona.HIRU ADIBIDE: 1. Armadako ofizialak: bete egin behar du beti gainetik datorkion agindua (erabilera pribatua). Baina aditu den aldetik, onuraz bere publikoaren aurrean, azken honek epai dezan (erabilera publikoa) 2. Herrikideak: ezin diezaioke uko egin zergak ordaintzeari (erabilera pribatua) baina aditu bezala zerga horiei buruzko gogoetak argitaratu ahal ditu (erabilera publikoa)3. Apaizak: bete egin behar du zerbitzatzen duen elizak (erabilera pribatua). Dena dela, aditu gisa askatasuna osoa du, arduraz ikertutako eta asmo oneko bere ideiak sinesbide (erabilera publikoa)BERAZ: 1.-arauak edo legeak bete nahi ezean, armada, gizartea edo apaizgoa uztea da duten aukera bakarra.2.-arrazoiaren erabilera pribatuen askatasunik ezak ez du ILUSTRAZIOA galarazten, informazioa emateko. 3.- Arrazoiaren erabilera publikoaren eta pribatuaren  arteko bereizketa kantiarrak kritika asko izan ditu.

5. KANT ETA ILUSTRAZIOA: autonomia morala, caesar non est supra gramaticosARRAZOI PRAKTIKOaren bidez IZAN BEHAR DUENA  ezagutzen dugu.KONTZIENTZIA MORALA: bere existentzia dudaezinezkoa da, gizakiok eredu ideal batzuenarabera bideratzen eta neurtzen ditu ekintzak eta ekintza onak eta gaiztoak izan daitezkeBERAZ: kontzientzia moral honen ardatza lege morala edo eginbeharra daHorregatik ekintzari eta moralitateari buruzko proposizioak agindu moduan ematen zaizkigu:INPERATIBOAK deitzen die.A priorizko, zer forma bete behar du inperatiboak unibertsala izateko? Eginbehar unibertsala adierazten duen inperatiboak HIRU ezaugarri bete behar ditu:1.-Apriorizkoa, ez enpirikoa: orokorra eta gizaki guztientzat beharrezkoa izatekotan, eduki enpirikorik gabe izan behar du2.-Kategorikoa, ez hipotetikoa: inperatibo hipotetikoek helburu bat lortzeko bideak ezartzen dituzte.3.-Autonomoa, ez heteronomoa: Subjektuak berak ezartzen dio agindua bere buruari.Zer da moral autonomoa izatea?Subjektuak berak bideratu behar du bere ekintza.MORALTASUNA eta LEGETASUNA: lege juridikoak edo ohiturazkoak betetzen ditugunean ez diogu gure nahimenaren baitatik sortzen den aginduari jarraitzen, kanpotik ezartzen zaigunari baizikINPERATIBO KATEGORIKOAk jarrera jakin bat agintzen duten printzipioak edo lege praktikoak dira.Ekintza bat agintzen dute ONA delako, baldintzarik gabekoa.UNIBERTSALTASUNA da lege moralaren bereizgarria.Zeintzuk dira Inperatibo kategorikoaren postulatuak?Jainkoa, arima, askatasuna: baldintza sine qua non dira arrazoi praktikoanBeraz, ideia horiei buruz, ez dago ezagutza posiblerik, baina bai fede arrazionala.ASKATASUNA: moralitatearen aurresuposizio argiena da, gizakiak askatasunik ez badu eta zerbaitek behartzen badu edonola jokatzera.ARIMAREN HILEZKORTASUNA: hil ondorengo bizitzaren itxaropena pizten zaigu.JAINKOA: Jainkoarenganako sinesmena naturako ordena eder eta miragarriaren aurrean sortzen da.

Razionalismo eta Enpirismo Kanten filosofianRAZIONALISMOA:- ezagutza guztiak adimenetik eratortzen dira-ezagutza guztiak jatorrizkoak dira eta ez dira esperientziatik sortzenENPIRISMOA:-ezagutza oro esperientziatik eratortzen da, datu sentigarriei esker-adimena datu sentigarriak eskuratu aurretik tabula rasa baten modukoa da-ezagutza guztiak a posteriori lortzen diraPENTSAMOLDE KANTIARRARazionalismoa eta Enpirismoa gainditzen ditu:1. gure ezagutza guztiek esperientzian dute abiapuntua;2. baina denboran, gure ezagutzak ez dira esperientzaren aurrekoak.Razionalismoaren alde dio: Adimenean izaera unibertsala duen zerbait egon badagoela.Eduki horiek esperientziaren aurrekoak dira: A PRIORIZKOAKEnprirismoaren alde dioApriorizko eduki horiek esperientzian aplikatu behar direla BAINA1.  zientziaren lege unibertsalak ezin dira esperientzren bidez justifikatu;2. fenomenoen arteko lotura kausala ez da gertera segida bat;BERAZEzagutzaren arazoa hauxe da:a)-  ezagutzaren balio unibertsala ezartzea.b)- arrazoia eta esperientzia elkarri lotuz, dogmatismoa eta eszeptizismoa gainditzeaKANTEN EBAZPENA:1.-Enpirismoaren aurka, giza arrazoiak esperientziatik ez datozen ideiak sortzeko gaitasuna du2.-Kategoriak esperientziaren arloan bakarrik erabil daitezke (razionalismoaren aurka)3.-Ezagutza zientifikoa izatekotan, bi motatako baldintzen arteko sintesia eratu behar du.

Kanten Kritizismoa: planteamendu orokorra Filosofia orok hurrengo lau galderak.1. Zer ezagut dezaket?: giza ezagutzaren natura.2. Zer egin behar dut?: giza jarduerari dagokiona.3. Zer itxaron dezaket?: galdera erlijio-auziarekin lot daitekeena;4. Zer da gizakia?: gizakiaren auziari dagokiona.Zer ezagut dezaket?Kanten kezka: arrazoia aztertzea eta epaitzea da, arrazoiaren inguruan egiten diren interpretazio antagonikoak posible diren ala ez ikustekoARIMA, MUNDUA eta JAINKOA.Ideia hauen funtzioa arrazoia lanean jartzea da.ARIMA-Ideia: esaten dio arrazoiari posiblea dela barne-bizipenak MUNDUA-Ideia: esaten dio arrazoiari posiblea dela kanpoko eremuko edukiak ezagutzeaJAINKOA-Ideia: arrazoiari esaten dio posiblea dela bai barne-bizipenei bai kanpoko objektuei dagozkien edukiak ezagutzea.Zer egin behar dut?Kantek arazo etikoa planteatzen du Arrazoi praktikoaren kritika eta Ohituren metafisikaren fundamentazioa idazlanetan.Arau moral orok agindu forma du.-Agindu hipotetikoak helburu bat lortzeko ekintza bat egitera behartzen duen agindua da -> ez dute balio etikoa-Aginduek kategorikoak izan behar dute: nire ekintzak jokabide eredu unibertsaltzat hartuak izateko moduan jokatu behar dut beti eta une oro.Zer itxaron dezaket?Galdera honi erlijioaren bidez erantzuten dio, erlijioa agnostizismotik edo erlijio naturaletik (Deismoa) interpretatuz1. Gizakiaren joera kontraesankorrak:alde batetik ongia egiteko joera du.2. Jesu Kristo, gizaki moralaren eredua.3. Eliza, Estatu etikoa: Eliza Estatu etikoa da.BERAZErlijioa arrazoimenaren erabilera praktikoari esker sortzen da eta honako honetan datza: Jainkoaren aginduak direnez

Errenazimentua eta zientzia-iraultza

Errenazimentua antzinako greziar-erromatar  balioetara itzultzea proposatu zuen kultura-mugimendua izan zen. Italian sortu zen.Ezaugarri orokorrak:-helburua greziar-erromatar arte klasikoaren mailara iristea zen;-Gizakiaren neurrira itzultzen ahalegindu ziren, gizakia unibertsoaren erdigune sentitu (antropozentrismoa);-Unibertsoaren, ikuspegi unitarioa zuten;-Unibertsoan gertatzen zen guztia arrazoitu egin zitekeen;-Mundu-ikuskera berri bat sortu zen, Errenazimentuko artea eta kultura bultzatu zituzten;-Artista anonimoak desagertu ziren eta izen-abizeneko jenioa sortu zen;-Izaera sekularra izan arren, ez zuen kristau-erlijioa albo batera utzi;-Inprentaren sorrerak kultura demokratizatu zuen, herri-hizkuntzak indartu eta liburuak hizkuntza horietan idazten hasi ziren;-Pentsamenduaren arloan, arrazoiaren autonomia aldeztu zen fedearen aurrean.Arrazoiaren autonomiarekin, humanismoa ere agertu zen. Gizakia gogoetan erdigune bilakatu. GIZARTE-ERALDAKETA: X-XVI mendeetan ekonomian, artean eta politikan izan ziren aldaketek Erdi Aroaren amaiera eragin zuten.-Noblezia erregearen mendeko bihurtu zen;-Kapitalismoa geratu zen eta ondorioz burgesia indartu egin zen;-Monarkia autoritarioaren agintea handitu eta aginte guztiak eskuratu zituen;-Nazio-estatuak sortu ziren;-Europako erlijio-batasuna apurtu zen.-Amerikatik elikagai berriak ekarri ziren. Gizakia bere buruaren jabe sentitzen hasi zen, bere bizitza inoren laguntzarik gabe gidatzeko gai: ANTROPOZENTRISMOA garatzen da. Errenazimenduko gai klasikoa den Carpe Diem delakoa goraipatzen da: hots, bizialdia laburra denez, plazerez gozatzea da egokiena. ZIENTZIA IRAULTZA: Filosofia modernoaren sorrera hertsiki lotuta dago zientzia modernoaren garaipenarekin.- Heliozentrismoa: Elizak geozentrismoa aldeztu zuen, Kopernikok, ordea, heliozentrismoaren defendatzailea bihurtu zen. Unibertsoaren neurria: Elizak unibertsoa mugatua zela zioen bitartean, Giordano Brunoren arabera, unibertsoa mugagabea zen. Natura-legeak: Kleperrek lege matematikoak erabili zituen planeten higidurak azaltzeko; Galileok penduluaren lege matematikoa eta inertziaren legea aurkitu zituen. Lege horien arabera, makina betan antzekoa da. Descartesek fisika aztertzeko balio duen Geometria Analitikoa sortu. Aurkikuntza hauek  autoritate-irizpideari uko egiten dion arrazoiaren emaitzak dira. Jakintza zientifiko eta filosofikoaren eredua matematika da.