Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika eta Balore Berrien Sorkuntza

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,24 KB

Marx eta Nietzscheren Erlijioaren eta Ohiko Baloreen Kritika

Marx: Erlijioa, Alienazioaren Iturria

Marxek erlijioa kritikatzen du, gezurrezko oinarri batean (Jainkoaren existentzia) eraikita egoteaz gain, alienazioa sortzen duelako. Hau da, erlijioaren eraginez, gure benetako izaera galtzen dugu eta inorenduta bizi gara.

Marxen ustez, gizakiak sortzen du Jainkoa, eta ez alderantziz. Jainkoari atxikitzen dizkiogu gure ezaugarri desiragarrienak, eta horrek gizakion balioak gutxiesten ditu. Erlijioak, justizia eta zoriontasuna lortzeko arazoak konpondu beharrean, ezkutatu egiten ditu.

Ondorioz, erlijioak gure espiritu iraultzailea lokartzen du; Marxen hitzetan, "erlijioa herriaren opioa da". Gainera, historikoki, erlijioak injustiziak justifikatu ditu. Horregatik, Marxek erlijioa desagertu behar dela defendatzen du.

Nietzsche: Erlijioa, Beldurraren eta Dekadentziaren Iturri

Nietzschek ere erlijio guztiak kritikatzen ditu, haien jatorria beldurrean dagoelako. Elementu transzendentalak asmatuz, errealitatea gutxiesten da. Bereziki, kristautasuna kritikatu zuen, balio dekadenteak proposatzen dituelako, bizi-irriken aurkakoak.

Nietzscheren iritziz, irtenbidea Jainkoa hiltzea da, gizakiok gure bizitzaz arduratu eta balio berriak sortu ahal izateko. Hala ere, nihilismoan erortzeko arriskua dago, ohiko balioak desagertzean. Hori ekiditeko, moral berri bat behar dugu.

Supergizakiaren Jaiotza

Jainkoa hil behar da, gizakiok supergizaki bilakatu eta moral berria sortu ahal izateko. Eraldaketa hori hiru urratsetan ematen da, metafora bidez:

  • Gamelua: erlijioaren menpe bizi den gizakia, bizitza neketsua daramana (basamortuaren metafora).
  • Lehoia: errebelatzen den gizakia, bere egoeraz askatzen dena baina ezer berririk sortzeko gai ez dena.
  • Haurra (supergizakia): sormena eta askatasuna dituena, balio berriak sortu eta bizitza disfrutatzeko.

Ondorioa: Askatasuna eta Moral Berria

Marxen eta Nietzscheren arabera, gizakiok Jainkoarengandik urrundu behar gara, gure askatasuna eta sormenarekin bateraezina delako. Horrela bakarrik lortuko dugu moral berri bat sortzea.