Immunitate-sistema: antigenoak, antigorputzak eta immunitate motak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 11,01 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek immunitate-sistemaren oinarriak azaltzen ditu: antigenoak eta antigorputzak, B eta T linfozitoen funtzioak, immunitate sortzetikoa eta hartua, humorala eta zelularra, eta aktiboa eta pasiboa. Halaber, immunoeskasiak, seruma eta txertoak eta organo transplanteen errefusa aztertzen ditu.

Puntos clave

  • Antigenoak immunitate-erantzuna sortzen duten molekula arrotzak dira, eta antigorputzak (Ig) horiekin lotzen dira.
  • Antigorputzek Y itxura dute eta bi elkargune berdin dituzte antigenoarekin lotzeko; Fab eskualdea aldakorra da eta Fc eskualdea B linfozitoen mintzera lotzen da.
  • B linfozitoek erantzun humoralaren arduradunak dira eta zelula plasmatikoak eta memoriadun B linfozitoak sortzen dituzte.
  • Immunitate zelularra T linfozitoek eta NK zelulek eragiten dute; humorala antigorputzen bidez.
  • Immunitate aktiboak memoria immunologikoa sortzen du, pasiboak ez.
  • Txertoek gaixotasunaren aurkako immunitatea sortzen dute gaixotasuna eragin gabe; serumek berehalako immunitate pasiboa ematen dute.
  • Transplanteen errefusa histokonpatibilitate konplexu nagusiaren (HKN) desberdintasunetik sortzen da, eta sendagai immunosupresoreekin saihesten da.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Antigenoak eta Antigorputzak

Definizioak eta Ezaugarriak

Antigenoak: Gorputzera sartzen diren molekula ezezagunak dira, immunitate-erantzuna sortzen dutenak.

Antigorputzak: Serumean, ehun linfoidetan eta zelula batzuen azalean dauden glukoproteinak dira. Immunoglobulina (Ig) edo gamma-globulinak ere esaten zaie. Antigenoak molekula nahiko handiak dira eta aske egon daitezke edo izaki bizidun bati lotuta. Antigorputzek, berriz, Y-itxura dute eta antigenoarekin lotzeko bi elkargune berdin dituzte.

B Linfozitoen Funtzioa

B linfozitoak lipidoen, proteinen eta gluzidoen antigenoak ezagutzeko gai dira, eta erantzun humoralaren arduradunak dira. Antigeno bat dagoenean, antigorputzak sortzen dituzte. Antigeno espezifikoarekin lotzen badira, ugaldu eta azpipopulazioak sortzen dituzte:

  • Zelula plasmatikoak
  • Memoriadun B linfozitoak

Antigorputzen Egitura eta Lotura

Y-aren goiko aldean bi elkargune desberdin daude antigenoarekin lotzeko (bibalenteak). Hauek dira antigenoarekin lotzen diren eskualde aldakorrak (Fab). B zelulek antigorputzak sortzen dituzte, eta horiek birusak edo bakterio inbaditzaileak batu eta suntsitu egiten dituzte.

Antigorputzaren antigenoarekin lotzen den zatiari epitopo deritzo. Alde iraunkorra (Fc) B linfozitoen mintzera lotzen da, eta horregatik ezin da antigenoarekin lotu.

Antigorputz Motak

Antigorputz mota nagusiak hauek dira: IgM, IgG, IgA, IgE, IgD.

Antigorputz Poliklonalak eta Monoklonalak

Antigorputz poliklonalak hainbat immunitate-zelula erabiliz sortzen dira. Antigeno berarekiko kidetasuna izango dute, baina epitopo ezberdinak ezagutuko dituzte. Erantzun immunitario bat sortzeko erabiltzen dira. Animalia horrengandik odol-lagin bat hartzen da eta lagin honetatik seruma lortzen da, azkenean purifikatzen dena intereseko antigorputz poliklonalen barietatea lortzeko.

Antigorputz monoklonalak, berriz, guraso-zelula espezifiko baten klon diren immunitate-zelula berdin-berdinak erabiliz fabrikatzen dira. Minbizi mota batzuk tratatzeko erabiltzen dira, bakarrik edo sendagaiak, toxinak edo material erradioaktiboak zuzenean minbizi-zeluletaraino garraiatzeko.

Immunitate Motak

Sortzetikoa eta Hartua

  • Sortzetikoa edo ez-espezifikoa: Organismoaren bigarren babes-lerroa da. Organismoan sartzen diren substantzia edo eragile arrotz guztien aurka egiten du, besteak beste, fagozitoek, NK zelulek eta zitokinek.
  • Hartua edo espezifikoa: Organismoaren hirugarren babes-lerroa da eta eragin duen antigenoaren aurka baino ez du esku hartzen, linfozitoen, antigorputzen eta zitokinen bidez.

Aktiboa eta Pasiboa

  • Aktiboa: Banakoak berak sortzen ditu erresistentzia ematen dioten antigorputzak.
  • Pasiboa: Banakoak beste organismo batek sorturiko antigorputzak jasotzen ditu.

Humorala eta Zelularra

  • Humorala: Antigenoaren aurkako immunoglobulinak (Ig) edo antigorputz espezifikoak sortuz erantzuten du immunitate-sistemak.
  • Zelularra: Immunitate-sistemaren erantzuna zelula espezializatuak sortzea da. Zelula horiek antigenoak edo infektatutako zelulak suntsitu edo beste zenbait molekula askatzen dituzte, antigenoa suntsitzeko. Helburuak, besteak beste, hauek dira: zelula barneko hazkunde- eta garapen-mikroorganismoak (bakterioak, birusak), organismoarentzat arrotzak diren zelulak eta norberaren zelula tumoralak.

Erantzun Zelularraren Zelulak eta Funtzioak

Erantzun zelularrean parte hartzen duten zelulak:

  • T linfozitoak
  • Ez-B ez-T linfozitoak (zelula hiltzaileak eta NK zelulak)

Funtzioak:

  • Ez-B ez-T linfozitoak: Ez dute antigenoa ezagutzen, ekintza inespezifikoa dute:
    • Zelula hiltzaileak: Perforinak jariatzen dituzte.
    • NK zelulak: Ekintza zitotoxikoa (germenek infektatutako norberaren zelulen eta zelula tumoralen apoptosia) eta erregulazio-ekintza (B eta T linfozitoak erregulatzen dituzten zitokinak askatu).
  • T linfozitoak: Timoan bereizten eta heltzen dira. Zelula arrotzen aurka eta aldatutako norberaren zelulen aurka aritzen dira. Bi mota daude:
    • T linfozito zitotoxikoak edo T8 linfozitoak: Hauek germenek infektatutako norberaren zelulak, zelula tumoralak eta zelula arrotzak suntsitzen dituzte. Infektatutako zelulekin lotzerakoan, perforinak jariatzen dituzte, itu-zelularen mintzean zuloak eginez eta zelula hilez.
    • T laguntzaileak: Beste zelula batzuen erantzuna estimulatzen duten zitokinak jariatzen dituzte. Erantzun humoralean ere esku hartzen dute.

Immunitate Zelularra eta Humorala: Konparaketa

Antzekotasunak eta Ezberdintasunak

Zelula-immunitatea batez ere zelula barruko patogenoen aurka borrokatzen espezializatuta dago, hala nola fagozitatu diren birusen, parasitoen edo beste patogeno batzuen aurka. Horretarako, makrofagoak edo zelula dendritikoak bezalako zelulen laguntza dute.

Immunitate humoralak, ordea, gehiago eragiten du patogeno estrazelularren aurka, odolean eta mukosen jariakinetan dabiltzan molekulen bidez, hala nola antigorputzen bidez.

Immunitate zelularra odoleko zelulen bidez transferitzen da, eta immunitate humorala, berriz, odoleko plasma edo serumaren bidez. Antzekotasunik garrantzitsuena da biek patogenoa desagerraraztea dutela helburu.

Immunitate Aktiboa eta Pasiboa: Desberdintasunak

Immunitate aktiboaren eta pasiboaren arteko desberdintasun garrantzitsu bat da immunitate aktiboa norberaren gorputzean antigorputzak sortzen direlako garatzen dela; immunitate pasiboa, berriz, kanpoan sortzen diren antigorputzen bidez garatzen da, eta gero gorputzean sartzen dira.

Immunitate aktiboak memoria immunologikoa sortzen du, eta pasiboak, aldiz, ez. Immunitate aktiboak ez du albo-ondorio larririk izaten, eta pasiboak erreakzioak eragin ditzake.

Immunoeskasiak

Zer Dira eta Kausak

Immunoeskasiak immunitate-sistemaren osagaietako bat ez izateak edo horren disfuntzioak eragindako asaldura patologikoak dira. Banako immunoeskasek sentikortasun handiagoa dute infekzio kronikoekiko, baita gaixotasun autoimmuneak eta tumoreak izateko arrisku handiagoa ere. Adibidez: Ataxia-telangiectasia.

Immunoeskasiak kausa ugari izan ditzake, besteak beste: akats genetikoak, desnutrizioa, hezur-muineko gaixotasunak, giltzurrunetako gaixotasunak eta minbizia.

Immunitate Terapia: Seruma eta Txertoak

Seruma: Definizioa eta Erabilera

Serumak prestakin artifizialak dira eta antigorputzak dauzkate. Aktiboki immunizatu diren animalien edo pertsonen odoletik lortzen dira. Erabilgarriak dira immunoeskasiak dituzten pertsonengan. Berehalako immunitatea ematen dute, baina ez du luzaro irauten. Eragin sendagarria dute eta gaixotasun infekzioso larriak tratatzeko erabiltzen dira. Immunitate pasiboa ematen dute.

Txertoak: Definizioa eta Erabilera

Txertoak germenaren antigenoen prestakinak dira; patogenotasuna kendu zaie, baina ez gaitasun immunogenoa. Txertoa ipintzean, banakoak immunitate-erantzun primarioa garatzen du, baina ez du gaixotasuna hartzen. Oroimen-linfozitoak sortzen direnez, banakoa babestuta egongo da.

Maiz, birtxertaketak egiten dira, erantzun sekundarioak eragiteko. Horri esker, oroimen-linfozitoen kopuruak nabarmen egiten du gora. Immunitate aktiboa lortzen da.

Seruma eta Txertoak: Konparaketa

Txertoak aurrea hartzeko dira, ez sendatzeko; serumek, berriz, eragin sendagarria dute. Txertoak germenaren antigenoen prestakinak dira, eta serumak prestakin artifizialak dira.

Txertoen Bidezko Immunitatea

Txertoa da organismoak gaixotasun jakin batekiko immunitatea sortzea helburu duen edozein prestakin, eta antigorputzak sor ditzan estimulatzen du, gero etorkizuneko infekzioetatik babesteko. Txerto mota bakoitzak hainbat modutan jarduten du babesa emateko. Baina, txerto mota guztiekin, organismoak "oroimeneko" T linfozitoak eta B linfozitoak ere bai hartzen ditu, etorkizunean birus horri nola aurre egin gogoratuko dutenak.

Emakume haurdunetan, amak sortutako antigorputzak zilbor-hestearen bidez umeari igarotzen zaizkio, horrela immunitate pasiboa garatzen lagunduz.

Organo Transplanteak eta Errefusa

Errefusa: Zergatia eta Mekanismoa

Transplantatutako pazienteek duten arazo nagusia jasotako organoaren errefusa da. Transplantea genetikoki desberdinak diren banakoen artean egitean, emailearen antigenoek errefus immunologikoko erantzuna eragin diezaiokete hartzaileari. Transplantaturiko organoaren zelulen histokonpatibilitate-antigenoak eta hartzailearenak desberdinak badira, immunitate-sistemak arrotzak direla pentsatu eta aurre egiten die. Errefusa modu naturalean gertatzen da; izan ere, erantzun fisiologiko horrek hartzailearen organismoa organo emaileko antigenoak arrotzat hartzera bultzatzen du, mekanismo zelularren eta humoralen bidez.

Histokonpatibilitate Konplexu Nagusia

Autoantigenoak ornodunen zelula guztietan dauden glukoproteinak dira eta gene multzo batek kodetzen ditu, histokonpatibilitate konplexu nagusia osatuz. Hauek dira hain zuzen errefusa sortzen dutenak, banako bakoitzean desberdinak direlako.

Transplante Motak

Lau transplante mota nagusi daude:

  • Autotransplanteak: Emailea eta hartzailea banako bera dira.
  • Isotransplanteak edo singenikoak: Emailea eta hartzailea genetikoki berdin-berdinak dira (adibidez, biki unibitelinoak). Kasu honetan, ez da errefusarik gertatzen.
  • Alotransplanteak: Emailea eta hartzailea espezie berekoak dira, baina genetikoki desberdinak (adibidez, anai-arreben artean). Errefusa gerta daiteke.
  • Xenotransplanteak edo xenogenikoak: Emailea eta hartzailea ez dira espezie berekoak. Adibidez, bihotzeko balbula-protesi biologikoak dituzten pertsonak, non emailea txerria edo txekorra izan baitaiteke.

Errefusari Aurre Egiteko Neurriak

Erantzun immunitarioaren inhibizioak transplantearen errefusa prebenitu dezake. Horretarako, sendagai immunosupresoreak erabiltzen dira (adibidez, esteroideak, ziklosporina, azatioprina) immunitate-erantzuna inhibitzeko eta errefusa blokeatzeko. Dosia eta medikamentuen aukeraketa pazientearen egoeraren araberakoak dira. Dosia oso altua izan daiteke errefusa gertatzen den bitartean.

Errefus-arazoei aurre egiteko, neurriak hartu behar dira:

  • Transplantea egin aurretik, histokonpatibilitate-probak egiten dira.
  • Transplantearen ostean, sendagai immunosupresoreak erabiltzen dira, immunitate-erantzuna inhibitzeko eta errefusa blokeatzeko.

Preguntas frecuentes

Zer dira antigenoak eta antigorputzak?

Antigenoak gorputzera sartzen diren molekula ezezagunak dira, immunitate-erantzuna sortzen dutenak. Antigorputzak serumean, ehun linfoidetan eta zelula batzuen azalean dauden glukoproteinak dira, Ig edo gamma-globulinak ere deitzen direnak.

Zein da seruma eta txertoaren arteko ezberdintasuna?

Txertoak aurrea hartzeko dira eta germen-antigenoen prestakinak dira, immunitate aktiboa sortuz. Serumak, berriz, antigorputzak dituzten prestakin artifizialak dira, eragin sendagarria dutenak eta immunitate pasiboa ematen dutenak.

Zergatik gertatzen da transplanteen errefusa?

Emailearen eta hartzailearen histokonpatibilitate-antigenoak desberdinak badira, hartzailearen immunitate-sistemak organoa arrotzat hartzen du eta erantzun immunitario bat sortzen du. Sendagai immunosupresoreekin errefusa saihes daiteke.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein eskualde da antigorputzaren antigenoarekin lotzen dena?
2. Zein linfozito mota da erantzun humoralaren arduraduna?
3. Zein da immunitate aktiboaren ezaugarri nagusia?
4. Zein prestakin da txertoa?
5. Zein transplante mota ez da errefusarik izaten?
6. Zein neurri hartzen da transplantea egin aurretik errefusa saihesteko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.