Immunologia: Erantzun Immunitarioa eta Defentsa Mekanismoak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,94 KB

Immunologia: Erantzun Immunitarioa eta Defentsa Mekanismoak

Antigeno-Antigorputz Erreakzioa

Antigeno-antigorputz erreakzioa oso espezifikoa da, antigenoaren determinatzaileekin bakarrik lotzen baita.

Erreakzio motak:

  • Neutralizazioa: Antigorputzak antigenoarekin lotzean, inbadituriko organismoan sorturiko efektu negatiboak ezabatzen ditu.
  • Prezipitazioa: Antigeno makromolekula disolbagarriak, hainbat determinatzaile antigenikorekin. Hauek antigorputzekin lotzean, hauspeatzen dira.
  • Aglutinatzioa: Antigorputzak birus, bakterio edo beste zelula batzuen gainazaleko antigenoekin lotzen dira. Zelula horiek erraz sedimentatzen diren agregatuak eratzen dituzte, errazago suntsitzeko.
  • Opsonizazioa: Antigorputzak germenen edo beste partikula antigeniko batzuen gainazaleko determinatzaile antigenikoekin lotzen dira, estali eta hoien fagozitosia suertatuz.

Bakterioen Gene-transferentzia Mekanismoak

  • Transformazioa: Bakterio batek inguruko ADN isolatu bat zuzenean hartzen duenean gertatzen da. Material genetiko hau suntsitutako beste bakterio batetatik etor daiteke, zelulatik kanpo oso desegonkorra den molekula denez gero, arraroa da.
  • Transdukzioa: ADN transferentzia molekula horren garraiorako bitarteko lana egiten duen birus baten bidez egiten da. Birus bakteriofagoek, aldez aurretik bakterio bat infektatu duena, bere barnean ugaldutako material genetiko zati bat eramaten dute eta beste bakterio bat infektatzean bertan sartzen dute.
  • Konjugazioa: Ematen duen zelulak bere zitoplasman F faktorea (plasmidoa) du. Hauek F+ eta F- eraman dezakete.

Bakterioen Egitura

  • Mintz plasmatikoa: Eukariotoen antzekoa. Mintzak barnealderako tolestura sail bat dauka (mesosomak), ADN kromosomikoaren itsaspen puntu gisa, metabolismo aerobikoaren entzimak, fotosintesia egiteko pigmentuak, N2 finkapen entzimak.
  • Pareta: Egitura zurruna eta porotsua. Gram+: geruza bakar lodia eta zurruna, egitura erretikulatua proteina eta olisakridoekin. Gram-: mehea, kanpo mintz moduan proteina molekula konplexuekin.
  • Kapsula: Lehorketaren eta birusen, fagozitoen, antigorputzen eta abarreko erasoren aurkako defentsa funtzioa du. Elikagai trukea erregulatzen du.
  • Kromatoforo: Zaku lautu gisa, tilakoideen antzera, fotosintesiaren pigmentuak ditu.
  • Bikorrak: Erreserbako substantziez osatuak.
  • Nukleoidea: ADN eraztunak zortzi itxurako kiribilak osatu eta mintzaren puntu batera lotuta daude, ez histonekin.

Substantzia Anti-mikrobianoak

  • Sulfamidak: Bakterioek behar baina sintetizatu ezin dituzten molekulak dira. Substantzia honen antza handia dute, ordezkatu baina ezin dute funtzio berdina egin.
  • Antibiotikoak: Bakterio eta onddo batzuk beste zenbait hiltzeko sortutako substantziak dira.
  • Anti-mikotikoak: Onddoek sortutako gaitasunak sendatzen dituzten substantziak dira.
  • Anti-biralak: Toxikoak ostalariarentzat, indibiduaren makinaria metabolikoa eteten dute.

Erantzun Immunitario Espezifikoa

  • Espezifikotasuna: Antigeno bakoitzak mintzean bera identifikatzeko eta berarekin lotzeko moduko errezeptoreak garatu dituen linfozitoak aktibatzen ditu. Klonaltasuna, autotolerantzia, oroimen immunologikoa.
  • Gongoilak: Organo primarioetatik iritsitako B eta T linfozitoak antigenoarekin kontaktuan sartu eta erantzun immunologikoa sortzen dute.
  • Barea: Abdomenaren gainean dagoen organoa. Odola iragazi eta odolaren partikula antigenikoak hartzen ditu.
  • MALT: Ehun linfoidearen eta mukosen arteko loturak osatzen ditu.