Izaki Bizidunen Sailkapena eta Erreinu Nagusiak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,38 KB
Izaki Bizidunen Sailkapena eta Dibertsitatea
1. Dibertsitatea: Bost Erreinuak
Lurrean bost erreinu nagusi daude:
- Monera erreinua
- Protoktista erreinua
- Fungi edo onddoen erreinua
- Landareen erreinua
- Animalien erreinua
2. Sailkapen Hierarkikoa
Izaki bizidunen sailkapen hierarkikoa honako hau da, maila txikienetik handienera:
Espeziea < Generoa < Familia < Ordena < Klasea < Filuma < Erreinua
3. ADN eta RNA: Egitura eta Funtzioak
Azido nukleikoak dira, informazio genetikoa gordetzen eta transmititzen dutenak. Beren base nitrogenatuak hauek dira: Zitosina (C), Adenina (A), Guanina (G), Timina (T) eta Uraziloa (U).
Berdintasunak
- Biak monosakarido batez, base nitrogenatu batez eta azido fosforiko batez osatuta daude.
- Bioelementu berberak dituzte: Karbonoa (C), Hidrogenoa (H), Oxigenoa (O), Nitrogenoa (N) eta Fosforoa (P).
Desberdintasunak
- ADN (Azido Desoxirribonukleikoa): Nukleoan dago. Nukleotido (A, G, C, T) kopuru handia dauka. Mezu genetikoa gordetzen du eta aminoazidoak eta proteinak sortzeko erabiltzen da.
- RNA (Azido Erribonukleikoa): Nukleotido (A, G, C, U) kopuru txikia dauka. Mezu genetikoa erribosometara bidaltzen du eta proteinen sintesian parte hartzen du.
Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak
1. Monera Erreinua: Bakterioak
Monera erreinuko izakiak zelulabakarrak dira, prokariotoak, eta gehienak bakterioak dira.
Formak
- Baziloak: Makila itxurakoak.
- Espiriloak: Espiral itxurakoak.
- Bibrioak: Koma itxurakoak.
- Kokoak: Esferikoak.
- Diplokokoak: Binaka.
- Estreptokokoak: Katean.
- Estafilokokoak: Mahats-mordo itxuran.
Ugalketa
Bakterioak bizi-baldintza onenetan oso bizkor zatitzen dira (adibidez, 2 egunetan 6x1011 tona bakterio sor daitezke).
Nutrizioa eta Bizimodua
Bakterio Heterotrofoak
Materia organikoa ezin dute sintetizatu, eta beste iturri batzuetatik lortzen dute:
- Saprofitoak: Hildako izaki bizidunen materia organikoaz eta gorotzez elikatzen dira.
- Sinbiotikoak: Beste izaki bizidun batzuekin elkarbizitzan bizi dira (adibidez, heste lodian bizi diren bakterio batzuk).
- Parasitoak: Beste izaki batzuengan bizi dira eta ostalariari kalte egiten diote.
Bakterio Autotrofoak
Materia ez-organikotik materia organikoa sintetizatzen dute, energia erabiliz:
- Fotosintetikoak: Eguzki-energiatik ateratzen dute energia (adibidez, zianobakterioak).
- Kimiosintetikoak: Erreakzio kimikoetatik ateratzen dute energia.
2. Protoktista Erreinua
Protoktista erreinua izaki eukarioto zelulabakarrez eta zelulaniztun sinpleez osatuta dago.
Protozooak
Protozooak planktonaren osagai dira, eta batzuk parasitoak dira. Mugitzeko moduaren arabera sailkatzen dira:
- Flagelatuak: Flagelo baten bidez igeri egiten dute.
- Ziliatuak: Zilio ugariez bultzatuta mugitzen dira.
- Errizopodoak: Pseudopodo izeneko zelula-deformazio batzuen bidez mugitzen dira.
- Esporozooak: Protozoo geldiak dira eta parasito gisa bizi dira zenbait ehunetan.
3. Fungi Erreinua: Onddoak
Onddoak izaki eukarioto heterotrofoak dira. Materia organikoaren gainean bizi dira. Materia organikoa gorputzetik kanpo digeritzen dute eta ondoren xurgatzen dute. Gorputza zelula-harizpiz osaturik dago (hifak deiturikoak). Hifen multzoak mizelioa osatzen du. Mizelioa substratuan barrena hedatzen da, eta mantenugaiak xurgatzen ditu bertatik.
Onddo gehienak saprofitoak dira eta Lurreko ekosistemen deskonposatzaile garrantzitsuak dira. Parasitoak diren onddoak ere badaude, beste izaki bizidunez elikatzen direnak eta haiek kutsatzen dituztenak. Onddoek sinbiosia ere egiten dute, bai beren espeziekoekin, bai beste espezie batzuetako izaki bizidunekin, elkarri laguntza trukea eskainiz.