Izerdi landua

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,05 KB

-Babestea eta estaltzea: EPIDERMISA landarea estaltzen duen ehuna da, ihartzetik babesten duena. Gehien ihartzen diren guneetan, epidermiseko zelulak argizariari esker iragazkaitz bihurtzen dira.

-Lurzorutik elikagai ez-organikoak xurgatzea: sustraietako EPIDERMISAN dauden zelula espezializatuei esker. 

-Ura eta gatz mineralak (IZERDI GORDINA) sustraietatik hostoetara garraiatzea: HODI ZURKARAK (zelulak pareta gogortuak dituzte, luzangak dira eta hodi eroaleak eratzen dituzte landare osoan zehar)

-Atmosferatik elikagai ez-organikoak (CO2) atzematea: ESTOMEN bitartez, hostoen epidermisaren ezaugarri dira. Haien bitartez soberako oxigenoa askatzen du eta ur lurrina ere bai

-Mantenugai ez-organikoak molekula organiko bihurtzea fotosintesiaren bidez: ehuna PARENKIMA KLOROFILIKOA da, kloroplastoak dituzten zelulez osatua, hostoetan nagusiki

-Elikagai organikoak (IZERDI LANDUA) hostoetako zeluletatik landareko gainerako zeluletara garraiatzea: HODI LIBERIARRAK

-Zenbait substantzia elikagarri biltzea: ERRESERBAKO PARENKIMAN (ura, almidoia.,,)

-Landareari eustea: ehun hauen zelulak oso lodituak eta gogortuak dituzte paretak, hodi eroaleek ere laguntzen diote landareari eusten.

-Hazkundea: MERISTEMOAK etengabe zatitzen diren zelulaz osatuta daude. 

Entradas relacionadas: