Landare Ehunak eta Proteinen Bidaia: Biologiaren Gakoak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,09 KB

Landare Ehunak: Egitura eta Funtzioak

Landare helduen ehunetako zelulak zelulosa-pareta batez estalita daude. Pareta horrek plasmodesmo deritzen poroak ditu, substantzia-trukea ahalbidetzeko.

Ehun Motak

  • Ehun Meristematikoa

    Landarearen hazkuntzaz arduratzen da.

    • Apikala: Landarearen muturretan luzatzeaz arduratzen da.
    • Sekundarioa: Landarearen loditzeaz arduratzen da. Bi mota ditu:
      • Kanbiuma: Xilema sortzen du.
      • Felogenoa: Parenkima sortzen du.
  • Ehun Parenkimatikoa

    Landare guztietan aurkitzen da. Adierazgarriena parenkima klorofilikoa da, haren zelulek kloroplastoak dituztelako, landareari kolore berdea ematen diotenak. Zurtoinean dago eta bi mota nagusi ditu:

    • Oholesi parenkima: Hostoren goiko aldean dago.
    • Sinu parenkima: Hostoren barnealdean eta beheko aldean dago.
  • Ehun Babeslea

    Landareen kanpoaldea estaltzen du. Bi mota ditu:

    • Epidermikoa: Kutikula batez estalita dago (substantzia iragazgaitza). Estomak ditu, eta haien artean ostioloa dago (gas-trukea erregulatzeko ireki edo ixten den zuloa).
    • Suberosoa: Zelula hilez osatuta dago, pareta lodiak eta suberina izeneko substantzia iragazgaitza dituztenak.
  • Euskarri Ehuna

    Haren funtzioa landarea zutik mantentzea da. Bi mota ditu:

    • Kolenkima: Zelula biziz osatuta dago eta sendotasuna ematen du.
    • Esklerenkima: Zelula hilez osatuta dago, pareta lodi eta lignifikatuak dituena. Honek erresistentzia ematen die garatuta dauden landareei.
  • Ehun Eroalea

    Izerdia garraiatzen du. Bi mota ditu:

    • Xilema: Izerdi gordina garraiatzen du.
    • Floema: Izerdi landua garraiatzen du.
  • Ehun Jariatzailea

    Iraizte-substantziak biltegiratzen dituzten zelulez osatuta dago. Bi mota ditu:

    • Latex jariatzaileak: Esne itxurako likidoa, latexa, jariatzen dute.
    • Erretxina jariatzaileak: Erretxina metatzen duten barne-kanalak dira. Erretxinaren funtzioa landarearen azaleko zauriak ixtea da.

Proteinen Bidaia: Sintesiaren Urratsak

ADN molekula bat dugu, eta proteina bat sortu nahi dugu, adibidez, intsulina.

  1. 1. Transkripzioa

    RNA polimerasak intsulinaren genearen mezua hartzen du eta kate bat sortuz helize batean jartzen du.

  2. 2. Itzulpena

    Sortutako ARNa nukleoaren poroetatik zitoplasmara ateratzen da. ARNr-ak erribosomak osatzen ditu eta proteinei lotzen zaie. Gero, ARNt-ak erribosomei (nukleoloak sortzen ditu, eta nukleo-poroetatik ateratzen dira) proteinaren lehenengo aminoazidoak zeintzuk diren esaten die. Ondoren, erribosomei aminoazidoak gehitzen joaten zaizkie, eta azkenik, proteinaren egitura primarioa sortzen da, geroago tolestu eta funtzionala izan dadin.