Ekosistema, biotipo eta kate trofikoen oinarrizko definizioak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,7 KB
Ekosistemaren oinarrizko kontzeptuak
- Ekosistema: leku batek izaten dituen baldintzak eta han bizi diren izakiak eta haien arteko harremanak.
- Biotopoa: lekua eta haren baldintzak.
- Biozenosia: leku jakin batean bizi diren izaki bizidunen multzoak eta haien harremanak.
- Faktore biotikoak: biotopoan dauden izaki bizidunekin eta haien arteko harremanekin lotutako faktoreak; izaki bizidunek egokitzen dira.
- Faktore abiotikoak: leku horretan izaki bizidunengan eragina duten faktoreak (adibidez, tenperatura, hezetasuna, argia, etab.).
- Tolerantzia mugak: espezie baten jasan ditzakeen baldintzen mugak — gehienezkoak eta gutxienekoak.
- Eremu optimoa: espezie baterako baldintza onenak.
- Populazioa: ekosistema bereko eta espezie bereko organismoen taldea, elkarrekin ugaltzen direnak.
- Eurioikoak (generalistak): tolerantzia ekologiko zabala duten espezieak.
- Estenoikoak (espezializtak): tolerantzia ekologiko estua duten espezieak.
- Habitata: espezie jakin bat bizi den lekua, inguruneko baldintzak dituena.
- Txoko ekologikoa: espezie bakoitzak ekosisteman betetzen duen zeregin jakina.
Egitura trofikoa
Egitura trofikoa:
- Ekoizleak: espezie autotrofoak; materia inorganikoaz elikatzen dira eta argitik energia lortzen dute fotosintesiaren bidez. Adibidez: landareak, algak eta bakterio fotosintetikoak.
- Kontsumitzaileak: beste izaki bizidun batzuek elikatzen diren espezie heterotrofoak. Gehienak animaliak dira, baina badaude protozoo batzuk ere. Azpitaldeetan banatzen dira, jaten dutenaren arabera:
- Lehen mailako kontsumitzaileak (A): fitofagoak dira.
- Bigarren mailako kontsumitzaileak (B): lehen mailako kontsumitzaileez elikatzen dira.
- Hirugarren, laugarren… mailako kontsumitzaileak (C): aurreko mailetatik elikatzen direnak.
- Detritujaleak eta deskonposatzaileak: beste espezie batzuen hondakinez elikatzen dira. Materia organikoa materia inorganikoa bihurtzen badute, deskonposatzaileak dira.
Kate eta sare trofikoak
Elikagaiak organismo batetik bestera joaten dira; horrela sortzen dira kate trofikoak.
Ekosistema batean ez dago kate trofiko bakar bat soilik. Sortzen diren harreman egitura konplexuak dira sare trofikoak, eta haien barruan kate trofiko linealak identifika ditzakegu.