Materia eta Lege Kimikoen Oinarriak
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Química
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,73 KB
Materia
Materiaren sailkapena
Substantzia puruak
- Konposizio finkoa eta propietate konstante eta bereizgarriak dituzte.
- Ezin dira substantzia bakunagotan banandu prozesu fisikoen bidez.
Motak
- Elementuak: Substantzia puruak dira, eta ezin dira beste substantzia bakunagotan deskonposatu (urrea, sufrea, merkurioa...).
- Konposatuak: Substantzia puruak dira, eta beste substantzia bakunagotan banandu daitezke (ura, sodio kloruroa).
Substantzia puruen nahasteak
- Konposizio eta propietate aldakorrak dituzte.
- Substantzia bakunagotan banandu daitezke, prozesu fisikoen bidez.
Motak
- Nahaste homogeneoak (disoluzioak): Nahasten dira, eta propietate eta konposizio berberak dituzte puntu guztietan (kea, airea, ura gatzarekin...).
- Nahaste heterogeneoak: Nahaste hauen propietateak eta konposizioa aldatu egiten dira puntu batetik bestera (granitoa, hondartzako harea, ura olioarekin).
Lavoisier
Masaren kontserbazioaren legea
Erreakzio kimiko orotan, erreakzionatu duten erreaktiboen masa totala eta erreakzioaren produktuen masa totala berdinak dira. Σmerreaktiboak = Σmproduktua
Proust
Proportzio definituen legea
Konposatu berbera eratzen duten guztietan, elementuak, bi nahiz gehiago izan, beti konbinatzen dira masa proportzio berean, konposatua eratzeko prozedura gorabehera. ma/mb = ktea
Dalton
Proportzio anizkoitzen legea
Bi elementuk konposatu mota bat baino gehiago eratzen badituzte elkarrekin konbinatzean, haien masek zenbaki oso eta bakunen arteko erlazio bat dute beren artean.
Daltonen teoria atomikoa
- Elementuen osagaiak atomoak dira, elkarrengandik bereizita dauden eta suntsiezinak diren partikulak.
- Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira, bai masari dagokionez, bai beste ezaugarriei dagokienez ere.
- Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
- Konposatu bat elementu desberdinen atomoen elkarketa bat da, zenbakizko erlazio bakun bati jarraituz burutua. Konposatu baten molekulak berdinak dira guztiak, bai masaren aldetik, bai propietate guztien aldetik.
Gay-Lussac
Konbinazio bolumenen legea
Erreakzio kimiko batean parte hartzen duten substantzia gaseosoen bolumenak presio eta tenperatura berberetan neurtuz gero, hauen artean zenbaki oso eta bakunen erlazio bat dago.
Avogadroren printzipioa
Gas desberdinen bolumen berdinek, presio eta tenperatura berberetan neurtuz gero, partikula kopuru bera dute.