Mendebaldeko Euskararen Azterketa: Ezaugarriak eta Adibideak

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,15 KB

Mendebaldeko Euskararen Azterketa

Sarrera

Jarraian, mendebaldeko euskararen, bizkaieraren, ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu, adibideekin batera. Aldaketa fonetiko, fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak landuko dira, galdera-erantzun formatuan eta hiztegi txiki batekin osatuta.

Aldaketa Fonetiko eta Fonologikoak

  • Andidxa (Handia): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Hiatoaren artean kontsonantea gehitu da (d) eta honi epentesia deritzo.
  • Ardao (Ardoa): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Hiato txandakatzea: oa > ao.
  • Baltza (Beltza): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. "e" > "a" bokal txandakatzea "l" albokari aurretik.
  • Nausixenetaikua (Nagusienetarikoa): Lau aldaketa agertzen zaizkigu hemen eta guztiak dira fonetiko-fonologikoak: bokal arteko herskariaren galera (g), bokal arteko dardarkariaren galera (r), hiatoen artean kontsonante bat (x) sartzea (epentesia), hiato txandakatzea: oa > ua.
  • Edurra (Elurra): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Zenbait hitzetako "r" dardarkari zaharra, gainerako euskalkietan "l" albokari bilakatu dena, mendebaldekoan "d" herskari bilakatu da.
  • Txarridxe: Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Hiato arteko epentesia (d). Bokal txandakatzea: e > a.
  • Kantziño (Kanta): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. "-ion" amaiera duten erdal maileguetan, "-iño" erabiltzen da.
  • Kotxi (Kotxe): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Bokal txandakatzea: e > i.
  • Etorri sen (Etorri zen): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Txistukariaren neutralizazioa: mendebaldeko euskalkian "z" > "s" ahoskatzen da.
  • Edur (Elur): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. "r" zaharra euskalki gehienetan "l" bihurtzen da, eta mendebaldekoan "d".
  • Tristi (Tristea): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Hiato txandakatzea: ea > i.
  • Irratidxen (Irratian): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Hiatoaren txandakatzea: ia > ie.
  • Ule baltza (Ile beltza): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Bokal txandakatzea: i > u, e > a.

Aldaketa Morfologikoak

  • Txikitxua (Txikitxoa): Aldaketa morfologikoa. Atzizki eratorleetan diminutiboa egiteko –txu erabiltzen da.
  • Lagunagaz (Lagunarekin): Aldaketa morfologikoa. Deklinabidean, soziatibo singularra adierazteko –gaz atzizkia erabiltzen da.
  • Jaurtiten (Jaurtitzera / Jaurtitzea): Aldaketa morfologikoa. Aditz izena egiteko –i amaiera dutenetan –ten atzizkia erabiltzen da.
  • Lagunekaz (Lagunekin): Aldaketa morfologikoa. Soziatiboaren plurala adierazteko "-kaz" atzizkia erabiltzen da.
  • Erorten (Erori): Aldaketa morfologikoa. Aditz nagusiaren aditz izena egiteko "-ten" atzizkia gehitzen zaio, "-ri" amaiera duelako.
  • Maitatu daiteke: Aldaketa morfologikoa. Ahalera adierazteko.
  • Ederto: "-to" atzizki eratorria, adberbioak sortzeko.
  • Aulkitxu: Aldaketa morfologikoa. "-txu" atzizki diminutiboa. Aulkitxu < Aulkitxo.
  • Ikastolaruntz: Aldaketa morfologikoa. Hurbiltze adlatiboan "-runtz" atzizkia.
  • Abestuten: Aldaketa morfologikoa. Aditz izena egiteko "-tuten" atzizkia. Abestuten < Abestu.
  • Eben (Zuten): Aldaketa morfologikoa. Iraganeko 3. pertsonako hasierako "z" morfema galdu du: uten < zuten.
  • Amonagaz (Amonarekin): Aldaketa morfologikoa. Soziatiboa adierazteko "-gaz" atzizki singularra.
  • Txarritxu (Txerritxo): Aldaketa morfologikoa. "-txu" atzizki diminutiboa. Aldaketa fonetiko-fonologikoa: a > e.
  • Ekarten: Aldaketa morfologikoa. Aditz izena egiteko "-ten" atzizkia.
  • Amona ikusten noa: Aldaketa morfologikoa. Aditz izena egiteko "-ten" atzizkia.

Aldaketa Sintaktikoak

  • Otso bi (Bi otso): Aldaketa sintaktikoa. "Bi" zenbatzailea izenaren ondoren kokatzen da.
  • Honi mutilari (Mutil honi): Aldaketa sintaktikoa. Erakuslea izenaren aurretik kokatzen da.
  • Jaurtiten (Jaurtitzera / Jaurtitzea): Aldaketa sintaktikoa. Helburuzko esaldiak egiteko –ten menderagailua erabiltzen da.

Galderak eta Erantzunak

1. Zer gertatzen da mendebaldeko txistukariekin?

Neutralizatu egiten dira: "z"-ren ordez "s" ahoskatzen da, eta "ts"-ren ordez "tz".

2. Non hitz egiten da mendebaldeko euskalkia?

Bizkaia osoan, Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako Aramaio ibarrean.

3. Nork jarri zion bizkaiera berriari "hiperbizkaiera" izena?

Koldo Mitxelenak.

4. Nork ekarri zuen bizkaiera literarioaren sorrera?

Joan Antonio Mogelek.

5. Zenbat azpieuskalki ditu mendebaldeko euskalkiak?

Bi.

6. Ahalera, subjuntibo eta aginteran, zer erabiltzen da?

Aditz partizipioa.

7. Moduzko aditzondoak sortzeko, zer ipintzen zaie amaieran?

"-lan".

8. "J" fonemak zenbat ebakera ditu? Zeintzuk dira?

Hiru ebakera ditu: "j", "y", "dx".

9. Aditz laguntzaileetan, pluraleko 2. eta 3. pertsonek zer dute berezia?

Ez dute "-te" hartzen, "-e" baizik.

10. Zein da iragana adierazteko morfema?

"z", eta aditzaren hasieran dagoenez, kendu egiten da.

Hiztegia

  • Bere/be: ere
  • Barik: gabe
  • Bako: gabeko
  • Halandaze: beraz
  • Osteen: ondoren
  • Ahausi: zaunka
  • Aldats: aldapa
  • Ardi: arkakuso
  • Aratoste: inauteri
  • Arerio: etsai
  • Artez: zuzen
  • Arineketan: korrika, lasterka
  • Atondu: prestatu
  • Behar: lan
  • Behargin: langile
  • Behatz/atzamar: oinetakoak/eskukoak
  • Beilegi: hori
  • Berakatz: baratxuri
  • Bertan/berton: urruntasuna eta hurbiltasuna bereizteko
  • Bits: apar
  • Ei: omen
  • Elai: enara
  • Eragin: arazi
  • Es(ka)ratz: sukalde
  • Garaun: burmuin
  • Gatzatu: mami
  • Gorpu/gorputz: hildakoa/bizia
  • Itaun: galdera
  • Jaramon egin: kasu egin
  • Lain: adina, beste
  • Lantzean behin: noizean behin
  • Lar/larregi: gehiegi
  • Legez: bezala
  • Lei: izotz
  • Odoloste: odolki
  • Okaran: basaran
  • Otu: bururatu
  • Sats: simaur, ongarri
  • Zelan: nola