Menderakuntzazko Perpaus Elkartuak: Gida eta Sailkapena
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,73 KB
Menderakuntzazko perpaus elkartuak
Menderakuntzazkoetan, juntadurazkoetan bezala, bi perpaus ditugu, baina ez maila berekoak. Bata perpaus nagusia da, eta bestea mendeko perpausa. Mendekoa perpaus nagusian dago txertatuta. Bi sailkapen egin daitezke: esanahiaren edo funtzioaren araberakoa bata, eta formaren araberakoa bestea.
Perpaus konpletiboak
Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio-hizkiak:
- -(e)la, -(e)nik, -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko, balitz, ezetz...
Zehar-galderak
Zer? galderari erantzuten diote. Erlazio-hizkiak:
- -(e)n, -n ala ez.
Erlatibozko perpausak
Erlazio-hizkiak:
- -(e)n, -tako (-dako), -(r)iko.
Denborazko perpausak
Perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten digu, eta mendeko perpausak perpaus nagusia noiz gertatzen den. Erlazio-hitzak:
- Aurrekotasuna: baino lehen(ago), aurretik, orduko...
- Gerokotasuna: ... eta gero, ondoren, ostean, -takoan, -nez gero, -(e)netik...
- Berehalakotasuna: bezain laster, bezain pronto, bezain arin, eta berehala, -(e)neko...
- Aldiberekotasuna: -(e)nean, -(e)n bakoitzean, -(e)n gehienetan, -(e)n guztietan, -(e)n guztian, -(e)n aldiro.
Moduzko perpausak
Ekintza nola edo zelan betetzen den esaten dute. Erlazio-hizkiak:
- -(e)n bezala, -(e)n moduan, -(e)n legez, -(e)n antzera, -(e)n gisan, -(e)n arabera, -(e)n heinean, -(e)nez, ba... bezala...
Konparaziozko perpausak
Bi zati elkarrekin konparatzen dira:
- Berdintasuna: -(en) bezain, adina, bezainbeste.
- Desberdintasuna: baino... -ago, baino gehiago, baino gutxiago.
Helburuzko perpausak
Zertara eta zertarako galderei erantzuten diote. Erlazio-hizkiak:
- -t(z)eko, -t(z)ekotan, -t(z)eagatik, -t(z)earren, -t(z)era.
Kausazko perpausak
Ekintza zergatik gertatzen den esaten dute. Erlazio-hitzak:
- -(e)lako, ... eta, bait-, -(e)la eta, zeren... bait-, -(e)nez gero, -(e)la kausa, -(e)la medio, -t(z)eagatik, -t(z)earren.
Baldintzazko perpausak
Perpaus nagusia betetzeko baldintza esaten dute. Erlazio-hitzak:
- (baldin) ba-, -(e)z gero, -t(z)ekotan...
Perpaus kontzesiboak
Perpaus nagusia betetzeko zein oztopo edo eragozpen gainditzen duten esaten dute. Erlazio-hitzak:
- -(e)n arren, nahiz eta..., -(e)n... ba... ere, arren, -ta ere, -agatik...