Nafar-Lapurtar Euskalkia: Fonetika, Morfologia eta Sintaxia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,08 KB
Ezaugarri Fonetiko-Fonologikoak
Bokalak
- Euskarak bere-berea duen bokal-sistema da nagusi: /a, e, i, o, u/ fonema bokalikoak.
- Bokal alternantzia: Ipar Euskal Herri osoan, m, n eta ñ sudurkarien aurrean o > u (Adibidez: hondar > hundar).
- Frantsesez e mutuz eta kontsonantez bukatzen diren hitz askori a eransten zaie Ipar Euskal Herrian.
- Bokal elkarketak (Diptongoak):
- Beheranzko diptongoak dira ohikoenak: ai, ei, oi, au, eu.
- Goranzko diptongoak ere ohikoak dira ekialdean: ja, je, jo, ju, wa, we.
Diptongoetan aldaketak ager daitezke; lehenengo biak dira ekialdeko euskalkietan ohikoenak eta aditzaren itxura aldatzen dute.
Kontsonanteak
- Txistukariak: Hitz hasieran tx- duten lekuan x- agertzen da: xerri, xoko, xirula, ximenea, xori, xanpiñon...
- Neutralizazioa: l, n eta r ondoren z > tz eta s > ts egiteko joera Euskal Herri osoan.
- Y fonema: Nafar-Lapurtarrean y ahoskatzen da: yan, yakin, yoan.
- Hasperena (h): h fonema ahoskatu egiten da Iparraldean, baina atzera egiten ari da.
- Bustidura:
- Automatikoa (ts, n, l, t, ld, lt): Nafar-Lapurtar gehienek ez dute bustidura mota hau garatu, baina bazterreko bi hizkera salbuespen dira: Nafarroa Behereko ekialdea eta Lapurdiko kostaldeko hizkera. Nafar-Lapurtarrean maileguak ere saihestu egiten dira.
- Adierazkorra: Hiztunak nahita egiten duena, esanahi berezia emateko. Euskalki guztietan ematen da, mendebaldean izan ezik: muxu, amoña, polit-politta, bello-bello.
Ezaugarri Morfologikoak
Izenordainak
- Nehor ('inor') eta neun ('inon') bezalako aditzondoak agertzen dira.
- Izenordain indartuak: nihaur, hihaur, guhaur...
Atzizkiak
-ÑO da euskalki honetako atzizki txikigarria.
Deklinabidea
- Noren singularrean: -aren > -ain.
- Norekin: -kilan.
- -endako / -entzat.
- Nondik: -etarik eta -etaik.
Aditza
Aspektuak:
- Burutu gabea: -iten.
- Gertakizun aspektuan: -en edo -eroren.
- Ahalera egiteko: -tzen + ala (Adibidez: ikasten izan ahal dut).
Ezaugarri Sintaktikoak
Kausazko Perpausak
- Ekialdean: -kotz, -elakotz, -tekotz (Adibidez: nahi zuelakotz, zu ikustekotz).
- Aditzen -ki atzizkia erabiltzen da kausa edo azalpena adierazteko.
Denborazko Perpausak
-elarik erabiltzen da ia beti (Adibidez: Gu gazteak ginelarik).