Platonen Filosofia: Ideien Teoria eta Haitzuloaren Mitoaren Azalpena

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 1,82 KB

Platonen Izatearen Teoria

Platonek bere izatearen teorian bi errealitate mota bereizten ditu:

  • Ideien Mundua: errealitate adigarria, materiagabea, betierekoa eta aldaezina, mundu sentikorraren kausa dena.
  • Mundu Sentikorra: bigarren errealitate mota da, aurrekoaren kopia den heinean, azpimailakoa, inperfektua eta materiala.

Dualismo honetan oinarrituta, Platonek bi ezagutza maila bereizi zituen:

  • Episteme: Ideien Munduari dagokion ezagutza da, unibertsala eta beharrezkoa, arrazoimenaren bidez lortzen dena, ezagutza gorena.
  • Doxa: Aldakorra eta anitza da, mundu sentikorrari dagokio eta, beraz, zentzumenen bidez garatzen da. Doxaren bidez ezinezkoa da zientzia eta filosofia eraikitzea, edo guztiontzat baliagarriak izan daitezkeen balio moral eta politikoak ezartzea.

Hau da Platonen arrazoi nagusia bere Ideien Teoria planteatzeko. Testuan Platonek defendatzen duena da dialektikaren bidez, ikaslea betierekoa den errealitaterantz abiatuko dela hausnarketan, barnean egia unibertsalak aurkitu arte.

Sofistek, aldiz, ez dute onartzen sentikorra ez den beste errealitaterik. Hori dela eta, esperientzia dute jakinduriaren iturri. Esperientzia aldakorra denez, ezagutza erlatiboa da, eta egia guztiek balio bera dute. Platon saiatuko da argudio hauek indargabetzen.

Haitzuloaren Mitoaren Esanahia

Gauzen itxura aldakorraren atzean, Platon egonkorra den zerbait aurkitzen saiatzen da, esentziak hain zuzen ere; hori baita egia unibertsalak aurkitzeko bide bakarra. Testuinguru honetan, beraz, Ideien Teoria dago: Platonek bi errealitate daudela defendatzen du (hau da Ideien Teoria planteatzeko arrazoia).

Testuari lotuz, heziketarik jaso ez dutenek Ideien gaineko jakintza ulertezina egingo zaie.