Seiurteko Demokratikoa: 1868ko Iraultza eta Behin-behineko Gobernua
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,28 KB
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
1868ko Iraultza Loriatsua eta Behin-behineko Gobernua
1868ko irailaren 18an, “Gora Espainia ohorez” lelopean, soldadu talde batzuk matxinatu ziren Cadizen, Juan B. Topete brigadierraren agintepean, eta Prim nahiz Serrano jeneralen babesa lortu zuten. Irailaren 28an, matxinatuek gobernuak bidalitako tropei aurre egin zieten Alcoleako guduan, eta azken hauek porrot handia izan zuten. Gobernuak dimititu behar izan zuen, eta Isabel II.a (Lekeition zegoen) laguntza gabe gelditu eta Frantziara alde egin behar izan zuen.
Serrano jenerala, Batasun Liberaleko kidea, erregeorde izendatu zuten, eta Prim jenerala, alderdi progresistako kidea, behin-behineko gobernu-buru. Dekretu berriak onartu ziren: biltzeko askatasuna, erlijio-tolerantzia, inprimatze-askatasuna, irakaskuntza-askatasuna eta Gorte Konstituziogileak osatzeko hauteskunde-deialdia egin zen, 25 urtetik gorako gizaseme guztiek (4 milioi) botorako eskubidea zutela.
1868ko irailean “La Gloriosa” izeneko iraultza gertatu zen. Hala ere, ez dago “iraultza” batez hitz egiterik. Loriatsua, XIX. mendean ohikoa denez, pronuntziamendu berri bat baizik ez zen, hori bai, zenbait osagai iraultzailez igurtzia. Baina 1868ko mugimendua osagai iraultzailez hornitu nahi zuten sektore sozial eta politikoak (demokratak, hirietako errepublikanoak, Andaluziako jornalariak) hasierako garapenaren ondoren baztertuak izan ziren. Progresistentzat eta unionistentzat, iraultzak goitik bultzatutako mugimendua izan behar zuen, eta Behin-behineko Gobernuaren asmoa “iraultza” kontrolpean mantentzea izan zen. Pixkanaka, batzorde iraultzaileen disolbatzea lortu zuen.
Sektore erradikalen presioa, ordea, ezinbestekoa bilakatu zen banakakoaren eskubide eta aldarrikapenetarako, eta espero ziren aldaketa sakonak politika mailan burututako aldaketa batzuetara mugatu ziren.
Alderdi Politikoen Mapa
Tradizionalistak: batasun katolikoaren aldekoak ziren. Berehala egin zuten bat Karlos VII.a erregegaiarekin: karlistak.
Moderatuak: Isabel II.aren jarraitzaileak ziren (Cánovas del Castillo). Haren itzulera eskatzen zuten.
Talde monarkiko-demokratikoa: hirietako klase ertainen sostengua zuena zen eta Ostendeko Ituna izenpetu zutenak ordezkatzen zituena, hau da, gobernu-koalizioaren aldeko taldea.
Alderdi Errepublikano Federala, Alderdi Demokrata banatu ondoren sortua izan zen. Pi i Margall izan zen alderdi honen gidari nagusia. Hauteskundeak gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin zituzten, eta aurrerakoiek, unionistek eta demokratek eratutako koalizioak irabazi zuen. Hala ere, oposizioa osatzen zuten errepublikanoek eta karlistek Gorteetako gutxiengo garrantzitsua osatu zuten.