Metodo Filosofikoak eta Jakintza: Gida eta Azterketa

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,22 KB

Metodo Filosofikoak

Metodo Enpiriko-Arrazionala

Bi ezagutza mota bereizten ditu: zentzumenak eta adimena. Horren ondorioz, errealitateak bi maila ditu:

  • 1. maila sentikorra: Zentzumenek ematen dizkigute datuak.
  • 2. maila ulergarria: Gauzak zer diren eta zerk eragiten duen direna izatea aztertzen du.

Adimenak kategoria bidez azaltzen du hori; kategoria garrantzitsuena substantzia da (gauza konkretu bakoitzaren funtsezko oinarria). Izaki guztien artean komuna, unibertsala eta beharrezkoa den ezagutza du helburu: izakia izaki den aldetik.

Metodo Enpirista

Bi ezagutza iturri ditu: esperientzia eta arrazoimena. Ezagutzaren jatorria eta balioa zentzumen-esperientziatik datorrela uste du eta, horren ondorioz, ikerketarako indukzio-bidezko metodoa baliatzen du. Pentsalari nagusiak: J. Locke, G. Berkeley eta D. Hume.

Metodo Arrazionalista

Arrazoimena nagusitzen da bi arrazoi nagusiengatik: 1. Gauzak ez dira kanpotik datozen sentipenak, adimena bera baizik. 2. Ideia argienak arrazoimenetik datoz. Ezagutza-iturri eta ezagutza-irizpidea arrazoimena da. Bi mota bereizten dira:

  • Klasikoak: Intuizioa eta dedukzioa konbinatzen dituzte (R. Descartes, B. Spinoza eta G.W. Leibniz).
  • Arrazionalismo kritikoa: Proba kritikoa erabiltzen dute (Karl Popper eta Hans Albert).

Hizkuntza Azterketaren Metodoa

XX. mendean sortu zen. Arazo filosofikoak "hitz filosofiko zehaztugabeak eta ilunak direlako eta nahastea sortzen dutelako" sortzen direla dio. Filosofiaren zeregina hizkuntza aztertzea eta argitzen saiatzea da. Hizkuntzaren azterketan oinarritzen da. Egile garrantzitsuak: Moore eta Russell-en analisi klasikoa.

Metodo Hermeneutikoa

Hasieran, testuen esanahia interpretatzea eta ulertzea zen helburua. XIX. mendean izaera unibertsala hartu zuen. Gizarte-zientziak ezin dira mugatu ekintza horiek beren kausen bidez azaltzera, gertaera naturalak azaltzen ditugun bezala. Bi helburu ditu:

  1. Zientzia modernoak kausen bidez azaltzea gertaerak.
  2. Nola uler daitekeen aztertzea.

Jakintza Filosofikoa

Logika edozein jakintza mota eskuratzeko propadeutika edo prestatze-ikasketa da.

  • Filosofia teorikoa: Errealitatearen ezagutzaz arduratzen da.
  • Filosofia praktikoa: Ekintzaz arduratzen da.
  • Aldaketa aplikatua: Orientazioak emateko eskatu baitzaio filosofiari hainbat eremutan sortzen diren arrazoi etikoei aurre egiteko.

Zergatik eta Zertarako Filosofatu?

Askoz garrantzitsuagoa da filosofatzea zer gertatzen den jakitea baino. Konprobatu daitezkeen gauzak garrantzitsuak dira. Jakintza filosofikoaren lanak honako hauek dira:

  • 1. Zein helburu hartu.
  • 2. Dimentsio unibertsala lortu.
  • 3. Kritika arrazionala.
  • 4. Hausnarketa.
  • 5. Argudiatu.
  • 6. Argudio sistematikoa.
  • 7. Jakintza bateratzailea.

Bizitza filosofikorik ez izateak nahastea dakar bizitzara.