Platonen Pentsamendua: Ideien Teoria

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,58 KB

Platonen Pentsamendua

Ideien Teoria: Dualismo Ontologikoa

Platonen garaian, Atenaseko egoera politiko eta filosofikoa eszeptizismoa eta erlatibismoa nagusi zen sofisten irakaspenen ondorioz. Horren guztiaren ondorioetako bat Sokratesen heriotza izan zen.

Platonek uste zuen munduan diren gauza guztiak materiagabeko eredu baten arabera sortuak direla. Gauza horiek, oro har, hilkorrak diren arren, haiei dagokien forma edo eredu materiagabea, gauzaki bakoitza sorrarazten duen ideia, betierekoa eta aldaezina da. Zerbaiten definizioa ematen dugunean, komunean dituzten ezaugarriak aditzera ematen ditugu kontzeptu jakin bat erabiliz: horretan biltzen den alderdi egonkorra da, izen bera duen gauzaki multzo berari dagokion forma edo ideia. Platonen ideiak eredu aldaezinak, betierekoak eta perfektuak dira: benetako errealitatea. Platonen arabera, edertasun bakarra dago. Zuzena zer den erabakitzeko orduan, argudiatzeko teknikari (erretorikari) erreparatu ordez, benetako errealitateari (ideiari) erreparatu behar zaiola zioen. Horretan datza izatearen teoriaren garrantzia, Platonen ustez.

Ideien Eremua

Platonen arabera, ideia unibertsalak materiazko mundu honetatik kanpo legokeen izate-eremukoak dira. Mundu materiadunaren eta ideien munduaren arteko aldea espaziozko bereizkuntza ere izan daitekeela zioen. Ideiek irauten dute betiko, baina gauza fisikoak mugitu eta eraldatzen dira; mundu sentikorreko gauzek ideien munduan dagozkien unibertsaletik hartzen dute izatea. Platonek argudiatzen zuen Demiurgok mundua eratu zuenean, alde batean materia zuela eta bestean materiari forma emango zion ideien multzoa zuela.

Bestelako Ideien Beharra

Moralaren kontzeptuei buruz gogoeta egitean, ideiak existitu behar direla ondorioztatzen du filosofoak. Beste edozein ideia edo formaren gainetik, Zuzentasuna, Ontasuna eta Edertasuna goraipatzen ditu. Unibertsalak mota askotakoak direnez, ideien multzoak hierarkia batean jartzen ditu: garrantzitsuena Ongia da; haren azpian, matematika eta zientzia daude; eta azkenik, gauza zatarrek duten ideia.

Ideien Ezaugarriak

Betikoak, bakarrak eta aldaezinak izan behar dute. Fedon idazlanean, hiru ezaugarri egozten dizkie ideiei:

  • Arrazoiaren ezagugaiak dira: Sofisten akatsa zentzumenen mende egotea izan zen. Filosofiaren egitekoa izakien benetako adigarria ezagutzea da.
  • Zentzumenez jasotzen ditugun gauzakiek zerbait irizteko erreferentzia-puntuak dira.
  • Ideiak objektu naturalen zergatikoak dira.