Aristotelesen Filosofia: Zoriona, Bertutea eta Politika

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,73 KB

Aristotelesen Teoria: Zoriontasuna eta Arima

Testu honetan, Aristotelesek zorionari buruz hitz egiten du; zehazki, zoriona perfekzioa dela dio, eta gizakiek berezko lana ongi eginez lortuko dutela. Beraz, gizakiari bakarrik dagokion eginkizuna zein den jakin behar dugu.

Arima Mailak

Hiru arima maila daude, baina bakarrik azkena dagokio gizakiari:

  • Lehenengoa: Izaki bizidun guztiei dagokigu, baina landareek duten arima maila da eta bizitzea da bere eginkizuna.
  • Bigarrena: Animalia guztiek dugun arima maila da, eta bere eginkizunak hautematea eta mugikortasuna dira.
  • Hirugarrena (Arima arrazoiduna): Bakarrik arima arrazoiduna da gizakion eginkizuna; beraz, honetan ongia lortu behar dugu eta bertuteak jarraitasunez praktikatu behar ditugu zoriona lortzeko.

Aristotelesen Filosofia Praktikoa

Zoriontasunaren ideian, gizakiaren jokabidearen helburua ongi gorena da: zoriontasuna lortzea. Aristotelesen ustez, arima bakoitzak bere eginkizuna edo funtzioa ongi betez lortzen da ongi gorena. Beraz, jarduera intelektualaren bidez zoriontsuak izan gaitezke.

Jarrera hau Platonena bezalakoa da: intelektualismo morala; hau da, jakituriaren bidez lortuko dugu ongia ulertzea eta, beraz, egitea.

Bertuteen Teoria

Bertuteen bidez ongia lortzen da, zuzentasuna eta, ondorioz, zoriontasuna. Aristotelesek bi bertute mota bereizten ditu:

  • Bertute etikoak edo moralak: Gizakiaren bikaintasunak dira, gizakia on egiten dutenak. Aristotelesek horrela definitu zuen bertutea: bi bizioen arteko erdibidea.
  • Bertute dianoetikoak: Bertute edo bikaintasun intelektualak dira, adimenaren ezaugarriak. Hiru mota daude: eginkizun emankorraren bertuteak, eginkizun praktikoa eta eginkizun begieslea.

Aristotelesen ustez, bertute horiek guztiak praktikatu eta indartu behar dira.

Politika: Gizakia Animalia Politiko gisa

Gizakia animalia politiko bat da: gizartean ezinbestez bizi da eta elkarbizitza ahalik eta hoberen antolatzea da bere eginkizuna. Gizartea gizakiaren ahuleziari laguntzeko sortu zen, gizabanakoak ezin duelako bere kabuz biziraun eta babestu. Antolaketa politiko perfektuena eta garatuena polisa da.

Gobernu Motak

Gobernu motei dagokienez, Aristotelesen ustez gobernu onena aristokrazia litzateke, non jakintsuak dauden boterean. Hala ere, demokrazia ez da gobernu txarra (Platonek esan zuenaren kontra). Demokrazian posible da gobernu ona izatea, baldin eta hiritarrak ongi heziak badaude eta, horren ondorioz, agintariak egokiak badira.