Platon eta Aristoteles: Ikuspegi Filosofikoen Konparaketa
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,53 KB
Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute; hori dela-eta, biek diote errealitatea ezagutu daitekeela. Baina benetako errealitatea azaltzeko bi planteamendu desberdin dituzte.
Errealitatearen Kontzepzioa
Platonek adierazi zuen mundu fisikoa ez dela benetako errealitatea. Aristotelesek, aldiz, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizten ditu. Errealitate substantzialaren barruan, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea sartzen da, baita esentzia unibertsalak ere. Errealitate akzidentala, berriz, gauzaki zehatzetan bakarrik hauteman daitezkeen ezaugarriak dira. Platonen idealismoaren aurrean, errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek.
Aldaketaren Teoria: Hilemorfismoa
Platonen ustez, aldaketak gertatzen dira mundu fisikoa benetakoa ez delako. Aristoteles, berriz, bere teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Lehenik, aldaketa hori zer den azaldu behar da. Hazi bat ez da itsasontzi bat, eta ezta inoiz izango ere; aldaketa hori ezinezkoa da. Baina hazi bat ez da oraindik arrosa bat, baina izan daiteke. Ez-izate hori desberdina da. Aristotelesen arabera, hiru elementu bereizten dira aldaketa-prozesu horretan: orain dena (forma), aldatzen den gaia (subjektua) eta izan daitekeena (potentzialitatea). Beraz, izakiak materiaz eta formaz osatuta daude. Aristotelesen ustez, forma materia bati era banaezinean dago lotuta.
Ezagutzaren Teoria
Errealitatea ulertzeko era horrek eragin zuzena du ezagutzaren teorian; izan ere, Aristotelesen ustez, ezagutza-prozesua esperientziarekin hasten da, nahiz eta ez amaitu.
Gizakiaren Definizioa
Mundu sentikorraren ulerkerari eta teoria hilemorfikoari lotuta dago gizakiaren definizioa. Platonen ustez, gorputza arimaren kartzela da, gizakia arima baino ez delako. Aristotelesen ustez, arima bizi-printzipioa da, gorputzari lotuta dagoena, eta harekin batera hiltzen dena. Gorputzak eta arimak errealitate bakar bat osatzen dute: gizakia.
Zoriontasunaren Kontzepzioa
Zoriontasunari buruzko ulerkera ere desberdina da. Platonek ezagutzarekin lotzen du. Jakintsuek gobernaturiko hirian lortzen da zoriontasuna. Aristotelesen arabera, guztiok nahi dugu zoriontsu izan, eta ondo bizitzea eta ondo jokatzea zoriontsu izatea da. Bien arteko desberdintasuna zera da: Platonen ustez, zoriontasuna berezko gaitasun bati dago lotuta. Aristotelesen ikuspuntutik, denok lortu nahi dugun hori praktikaren bidez lortzen da.