Filosofia Frieditz Nietzche

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 41,02 KB

4.7.1. Jainkoaren heriotza eta azken gizakiaHonela mintzatu zen Zaratustra liburuaren bigarren atalean «Gizaki zoroa» izeneko pasartea guztiz deigarria da, Jainkoaren heriotzak sortu duen jipoiaren eta nahasmenduaren adierazle gisa. Jainkoaren heriotza ezinbesteko erreferen- tzia puntua da gizaki askeak moralitatearen eral- dakuntzari ekin diezaion.Bere iritzian, Jainkoaren heriotza gertakizun his- torikoa da, une zehatz batean gertatu ez bazen ere. Azken batean, gizon-emakume guztiek era- gin duten heriotza da. Hori antzematen duen lehendabizikoa, hau da, Jainkoaren heriotzak uzten duen hutsuneaz ohartzen den lehendabi- zikoa, pasartean aipatzen den gizaki zoroa da. Zirrara hunkigarri batek jota, bere onetik ate- rata, oihuka hasten da, zertaz konturatu den ezin sinetsirik. Honelaxe ematen du Nietzschek bere iragarpenaren berri aipatutako liburuan.Jainkoaren heriotzaren ostean, gizakia ez da Jainkoengana hitzez zuzenduko, ez ditu Jain- koen izenak aitatuko; gizakia bere moduko gizalagunari mintzatuko zaio, aurrez aurre elka- rri aldarrikatuko diote gizakiaren garapen osoa benetan gertagarria dela. Ondorengo urratsak, Jainkoaren ostekoak, alegia, bi dira: bata arris- kutsua eta bestea txalogarria.Arriskutsua honako hau da, idealismoaren eta transzendentziaren hondamendiarekin gizakia goian zerua eta behean lurra geratzea. Gizakia- ren bizibideari argia eta norabidea ematen zioten zeruko izarrak itzalitakoan, noraezean gera dai- teke gizakia, bere bizi-poza goibeldurik, eta za- kartuta bere jokaera, orduko ateismoak huskeria baino ez liokeelako eskainiko. Bizitza moralaren aztoramendua eta txikikeria Jainkoa hil osteko arriskuak dira. Azken gizakia gu guztiok gara —Honela mintzatu zen Zaratustra-n adierazten duen gisa— igandeetan Jainkoarengan sinesten duena, bizitzaren aspergura ekiditeko aisialdia besteek antola diezaioten uzten duena; azken batean, hil artean besterik gabe bizi den gizakia, ez ^tzera ez aurrera, gizaki nihilista da.Bestetik, txalogarria litzateke supergizakia kon- turatzea, egoera berria^ oharturik, gizon berriak sormena gara dezakeela eta haraindiko mun- duan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela. Bizidun guztiek beren gainetik beste zerbait sortu duten era berean, gizakiak ere bere buruaren gainetik beste gizaki maila bat sortu beharra du, ezereza edo Jainkoa aintzakotzat hartu gabe.4.7.2. Gizakiaren eraldaketa prozesuaJainkoaren heriotzaren ondorioz, giza esentzia eraldatzen doa, gizakiak bere burua pobretua eta bihurritua du hasiera batean, eta gero askatu egi- ten da. Eraldaketa horren urratsak ondorengo irudi horien bidez ematen ditu ezagutzera.Lehendabizi, espiritua gamelu bihurtzen da, on- doren gamelua lehoi eta, azkenik, lehoia haur bihurtuko da. Gameluaren irudia lege moralaren handitasuna adierazteko erabiltzen du; bere itza- lean makurtzen da gizakia, legeari dion lotsaga- tik edo. Bizkar gainean daraman zama arrastaka eta atsekabe handiz eraman behar du hasierako gizakiak, nahiz eta gogo onez daraman.Idealismoaren mende dagoen gizaki^gamelua- ren antzekoa da. Gizaki mota honek ez du bizi- tzan erraztasunik izan nahi, eta arinkeria arbuia- tzen du, bere gogo tinkoaren seinale. Agindu astunak, zorrotzak bete nahi ditu, Jainkoaren esanekoa agertzeko helburuarekin. Esan gabe doa, etsi-etsian bizi nahi duela, eta gogara bizi nahi ere, izan beharra bere bizitzaren goiburu bezala jarririk.Makurrean, munduan zehar garrasika, bizi den gizon-emakumearen bizibidea horren bortitza den asmatzeko, berriro ere Xabier Leteren poe- siara jo daiteke Nietzscheren pentsakizunak iru- dikatzeko.Basamortuan zehar doala, gamelua lehoi bihur- tzen den unean, idealismoa gainbehera dator. Horrek esan nahi du lehoiak bere zama arin- tzea lortzen duela, edo beste era batera esanik, ordura arte estutzen duten larriminak bizkar gainetik kentzen dituela. Bere aurreko ergelke- riaz eta nahigabeaz jabeturik, moral objektiboa- rekin lehian sartzen da, indarrez sartu dioten bizimoduaren aurka. Lehoiak ezetza luzatzen dio gameluari, alegia, bere burua agertu nahi du, betiere aurrekoaren kontrakotasun gisa. Behartuta onartzen zuen lege moral idealista- ren lekuan bere nahia jartzen du lehoiak.Horrek ez du, halere, indar nahikorik balio be- rriak sortzeko. Horrexegatik, lehoia haur bihur- tzen da, haurrak soilik baitu sormen askea balio berriak sortzeko. Haurrak, jolasean aritzen de- nean, joko berriak eta egoera berriak dastatzeko batere oztoporik ez du, eta «bai» erantzun ohi dio ezezagunari. Nietzscheren ustez, joko jarduna nahikoa metafora esanguratsua da, bizitzak izan behar duen aurrerapausoa adierazteko. Bide horretatik jaioko da supergizakia, noiz edo noiz.Oraindik orain, bizirik dirau Jainkoaren herio- tzaren prozesuak. Bere ondorioetako bat super- gizakiaren etorrera da, arestian azaldu bezala; beste ondorioa, berriz, nihilismoa. Jainkoaren heriotza bidean da, etortzear dagoen gertaki- zuna da. Europako nihilismoa kontuan hartuz gero, igarri daiteke Jainkoaren heriotza. Nihilis- moa ere heltzeko zorian dago, horixe iragartzen du Nietzschek. Gaur arteko balio sakratuak mal- dan behera dauden honetan, badirudi bizibi- dearen helmuga edo zergatia ezabatu egiten direla. Jainkoaren aginpidean zeuden balioak, indarrean zeuden eragingarriak itzaltzean, bere jarraibideak zertan segitu ez dago. Hortaz, nola edo hala, zer egin adierazten duten oinarriak galduz doaz. Egoera hau ez da tupustean ager- tuko; aitzitik, moral transzendenteak pertso- nengan sortzen duen nekeak poliki eragindako prozesua izango da.Bere izatez agortuz edo ahulduz doan meta- fisikaren bukaeran dago gizadia, dagoeneko. Nietzschek bizkortu egin nahi du prozesua, eta horren adierazgarri dira Zaratustraren hizketaldi batean agertzen diren hitzak: «Jausten ari denari bultza egin behar zaio».4.8. Botere nahiaArestian aztertu den moduan, Nietzsche irudiz edo metaforaz baliatzen da gizaki berriaren al- dartea nolakoa izan den eta nolakoa izan behar duen hausnartzeko. Erabilitako irudi horien bereizgarritasunei erreparatzen die, haiek giza- kiaren eboluzio fase desberdinekin aldera- tzeko. Hirugarren fasean, gizakia haurrarekin parekatzen du, jatortasunez sortzaile, jolasean aritua eta kemen handiz bizibide berriak asma- tzeko gai dena.Aipaturiko sormen lanaren eragozleak Jainkoa- ren existentzia, Jainkoaren aginduak edo debe- kuak dira. Askatasuna bere horretan onartuz gero, ez da Jainkoarekin bateragarria.Bestetik, gizatasunari buruz aritzean gizabidea erabiltzen da, hitzak modu ezin hobean adie- razten duelako Nietzschek iradokitzen duena, hots, etorkizunean gizatasuna jatorrian gara- tzeko aukera berriak daudela. Izan ere, gizata- suna, lehen esan bezala, historikoa da, batetik askea delako, eta bestetik, nahiak eta gogo era- gingarriak dituelako. Lurretik kanpoko mundu batean gauzatu barik, lur honen gainean gau- zatuko ditu gizakiak bere gogoak.Uneoro bere burua hobetzeko eginahalean da- bil gizabanakoa, gizakien arteko desberdinta- sunen adierazgarri. Zaratustraren hizketaldietan nahikoa argi dago berdintasunaren aurkako bere jarrera. Jainkoaren aurrean gizabanakoak berdi- nak direla dioen doktrina kinka larrian uzten du Nietzschek. Bizinahia zenbat eta kementsuago, indartsuago, orduan eta desberdintasun handia- goa sortuko du gizakien artean. Aitzitik, zenbat eta ahulagoa, orduan eta berdinagoa. Alegia, zenbat eta ahulago, hainbat eta eginahal han- diagoa egingo du guztion berdintasunerako, di- tuen aldeak eta bereizgarritasunak gainerakoe- kin berdintzeko.Nietzschek dioen bezala, gizakiak ez ezik, gai- nerako bizidunek ere badute botere nahia bere barrutian, bizitza maila handiagoa eta hobea lortzeko joera. Alde horretatik, bizitza dorre han- di baten antzekoa da, hazi ahala garaiagoa egi- ten dena. Hazkorra den honetan, lortzen duen maila bakoitzak biziduna berriro ere gorantz bultzatzen du, hurrengo mailak eskuratzeko. Bizidunak bere barruan gordetzen duen indarra kanporatu egin behar du, zernahi delarik ere; eguneroko jardunean burutzen diren ekintza guztietan bizitzak bere botere nahia azaldu nahi du, batzuetan forma garaiagoak lortzeko grinan soilik, eta besteetan, alboko biziduna garaitzeko ere bai.Gizakien jarduera egingarrien artean, ezaguera ere boterea lortzeko baliabidea da. Jakin-mina, jakin-nahia, botere-nahiaren mendean da; horre- la, bizidun batzuek jakintzaren bidez errealitatea menderatu nahi dute, beren zerbitzupean jarri. Hortaz, ezagutza ez da jakin-mina asetzeko edo egia absolutua argitzeko modua, kontrola lor- tzekoa baizik.Bizitza etengabe doa aurrera, gauzak arrapala- dan gertatzen dira, eta gizakiak errealitatearen jario hori ezin menderaturik dabiltza. Hori horrela, beraiei dagokie euri jasa hori bidera ekartzea, edo onera ekartzea, pentsamenduak asmatzen dituen kontzeptu finkoak bereganatuz. Beste era batera esateko, guztiz praktikoak dira, errealitatearen jarioa eskupean jartzearren, gizakia kontzeptuak eta substantziak antzema- tera eramaten duten bultzagarriak.Ildo horretatik, egia absoluturik ez dago, nahiz eta filosofoak, errealitate aldakorrarekin nahigabe- tuta edo, izate finkoa bilatzeko grinan aritzen diren. Era honetara, ezustekorik eta aparteko aldakuntzarik gabeko munduan bizitzea ero- soago zela ikusita, itxurazko kontzeptu batzuk sortu zituen filosofiak, fikzio hutsa ziren arren. Aipaturiko helburura egokitzen zirenak egiaz- kotzat hartzen ziren, eta kaltegarriak zirenak, bestalde, gezurrezkotzat. Mendeetan zehar, gi- zakiak ontzat hartu izan dituen gogoeta batzuk baliteke ezinbestez haren bizimodua arrazoi- bidean sartzeko asmazioak besterik ez izatea, filosofiak egiari ematen dion adiera sakona kon- tuan hartu gabe egindako asmazioak. Gogoe- taldi horiek ez lirateke errealitate objektiboari dagozkionak, komeni diren asmazioak baizik, adibidez, Izaki Absolutua, haraindikoa eta fin- koaren existentzia.Asmazioetako batzuk, bere onuragarritasuna agertu dutenak bereziki, hizkuntzaren barnean sartu eta eztabaidatu ezinak diren egia bihurtu dira, lehen esan bezala, izanaren mugikortasuna gizakiaren aginpidean jarri nahirik.Aurrekoaren argigarri, atomoaren teoriaz min- tzatu zen Nietzsche, eta haren fikziozko sorreraz ohartarazi zuen. Hau da, zientzialariek izadiari, indarrez edo, ezartzen dioten azalpen etekintsua da teoria hau, beren buru argitasunetik harantz proiektatzen duten asmazioa, besteek nola hala sinesten dutena. Zientziaren jokabidean jato- rrizko osagai bezala matematikaz baliatzen den zientzialariak errealitate jarioaren aniztasuna behar du bildu, bateratu eta sailkatu, hain zuzen ere, zenbakien laguntzaz. Asmatu duenaz harain- dian, baina, ez dago objektibotasunaren frogarik.Lehendabiziko harira itzulita, bada, botere na- hiaren adierazgarriak ondorengoak lirateke. Esan daiteke botere nahia ez dela mendekoak edo ahulak mende jartzea, baizik eta nork bere buruan duen uste osoa, bizitzaren ahalbidean sinesteko joera. Horren jakitun egon behar da erronka handiei aurre egiteko. Bere buruaren- ganako sentikizun ziurra, sendoa eta boteretsua duenak nahi izaten du gainerakoek ere beren nahiak eta ekintza esparruak indartzea. Bestela gertatzen da ustez espiritu sendoa duenarekin, bekaiztiekin eta harroputzekin, alegia. Gaine- rakoei botere esparrua galarazten diete, berea- ri eusteko; modu honetara, besteen beldurra eta mesfidantza, beren ahultasunaren adieraz- leak dira.Beraz, inor itzalpean izateko modua, indar fisi- koa eta psikologikoa baino gehiago, botere nahia, norberak duen indarraren jakitun izatea da, dagozkion eskubideak aintzakotzat har dai- tezen, kasu baterako.4.9 Betiereko itzuleraren teoriaZaratustra,supergizakiaren asmatzailea izateaz gainera, betiereko itzuleraren sortzailea ere bada. Honako teoria hau baliteke izatea bizitza aintza- kotzat hartzearen erakusgarri gorena. Halaber, bizitza bere horretan onartzen du supergizakiak, eta hala, bizitza behin eta berriro etengabe erre- pikatuko da xehetasun txikienekin ere.Arrazoi praktikoaren inperatibo kantiarra zen «joka ezazu zure ekintza jokabide unibertsala izango balitz bezala» horrela bihurtzen da Nietzs- chererengan: «maite ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzea desiratzeraino».Esanak esan, itzuleraren teoriaren bidez, Nietzs- cheren asmazioa azaltzen dute ondorengo le- rroek. Behin eta berriro zirkulu baten antzera errepikatzen den errealitatea (dena itzultzen da abiapuntura), honako honi kontrajartzen zaio: errealitatea betiereko segida konstante batean, lerroaren antzera, gertatzen dela uste izanari. Beste era batera esanda, oraingo honetatik atze- rantz, iraganean denbora infinitua bada, ger- tagarri guztiak noizbait gertatuko ziren, jada. Beraz, aurrerantzean gertatzeke den guztia ez da guztiz berria izango, iraganean gertatu behar zuelako. Gerta daitekeen guztia, beraz, dagoe- neko gertatua da. Ondorioz, denbora tarte osoa igaro da. Iraganean denbora tarte osoa gertatu izana eta geroan denbora tarte osoa berriro ger- tatzea kontraesana da, zeren eta denbora tarte bera birritan igaroko litzateke. Honako honeta- tik betiereko itzuleraren burutazioa zetorkion Nietzscheri.Edozein denbora tarteren barruan gertatzen den guztiak inoiz gertatua behar du izan. Hori horrela delarik, lehengoa behin eta berriro erre- pikatzeko bada, ezer berria sortzeko eginaha- lak hutsalak direla dirudi. Horren ondorioz, alferrik da supergizakia gauzatzeko eginaha- lean aritzea. Alegia, etorkizuna aldez aurretik finkatuta egon daiteke, iraganean gertatu eta jokatu zen modu bertsuan arituko delako orain- go honetan ere. Gauzak horrela, supergizakia eta betiereko itzulera aurkako kontzeptuak direla pentsa liteke.Gurpil zoro honetatik ateratzeko, zeharo alda- tuko du ikuspuntua Zaratustrak, supergizakia eta betiereko itzulera bateratzeko. Iraganaren ikus- puntutik egin beharrean, etorkizunaren ikus- puntutik saiatuko da biak bateratzen. Oraingoetorkizunean izango duen çortaera eredua zehazten ari da gizakia. Hortaz, dena egiteke dago, ikuspuntu horri kontuan hartuz gero. Supergizakia itzuleraren teoriara moldatu beha- rra dago. Hala, historiaren azkenaldian sortuko den gizaki berria ez dator bat Nietzschek super- gizakiarekin adierazi nahi duenarekin, uniber- tsoaren ikusmolde teleologikoa litzateke eta.Betiereko itzuleraren teoriak, bestalde, Jainkoa- ren hipotesia ukatu egiten du, gertakizun berriak errepikapenak direla baitio. Bestela balitz, hots, etengabe gauza berriak gertatzen direla uste iza- nez gero, zerbaitetara zuzenduak daudela pen- tsatu beharko litzateke eta, hala izanik, Jainkoak lehentasunezko lekua izango luke historian.Edozelan ere, mundua (betiereko itzuleraren ikuspuntutik) ez dago beste mundura irekia. Mundua bere baitan duena besterik ez da, ez du haraindian inolako ihesbiderik. Nietzschek mundu hau onartzeko deiadarra luzatzen du, bizitzaren hautabide guztiak bertan bila eta buru daitezen. Honako erronka honi, bizitzari, mundu barruan den moduan onartu eta hobe- tze lanari kemenez eta poz handiz heldu behar dio gizakiak (dionisiakoak).Dena den, Nietzscheren idazkietan betiereko itzuleraren gainean eraketa logikorik eta zeha- tzik nekez aurkituko da. Filosofiaren kontzep- tuez baliatuta azaldu ezinean da, arrazoiaren bidean adierazi edo esan daitekeenaren muge- tan dago eta.4.10. Zer da nihilismoa?Dudarik gabe, nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio bat da. Ordura arte zeuden balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen ziotenak, bertan behera daude itota. Gizatasunaren eta animalien arteko desberdintasunaren iturri bi- lakatu zen transzendentzia berez dago gainbe- heran, porrotaren arrazoiak barnean dituelako. Bizitza gordinaren baitan itolarrian bizi direnei bere nahigabean goiari eusteko gomendatzen die kristautasunak. Horregatik, bizitzaren ere- du moduan mantsotasuna jartzen duen hei- nean, bizitzari berari eraso egiten zaio. Ondo- rioz, bizitza tinkoa ukatuz, nihilismoaren lehen aztarnak jartzen dira moraltasun tradizionalaren eskutik.Gorputzaren edo bizitzaren desirei uko egitea inora ez daraman bidea da. Nihilismora dara- maten beste bide batzuk daude, historiari bu- ruzko zenbait ikusmolde kasurako, besteak beste, historiaren urrats guztiek helmuga jakin bat dutela pentsatzea. Historiaren gertakizunek halako helbururik ez dutela ohartzean etsipena sortzen da, ostean sumina eta, azkenik, nihilis- moaren sentikizunak jota, munduak azalpenik ez duela ohartzen da gizakia, eta kale gorrian bezala geratzen da, hots, «goian zerua eta be- hean lurra» dituela.Nondik datorren eta nora doan jakin barik, mun- dura jaurtikia izan den ustea ere gizakia nihilis- morantz bultzatzen duen beste faktore bat izan daiteke. Hori dela bide, gizatasunak munduan duen egitekoa edo funtzioa jakin ezik, jarrera nihilista sor daiteke. Horrez gainera, metafisi- kak mundu honen bestaldean atzematen zuen benetako mundua ezerezean geratu denez gero, aterperik gabe geratu da giza taldea. Mundu transzendentea zen gizakiaren bizitzari zentzua ematen ziona eta, orain, honen hutsuneak itxa- ropena galarazten dio gizaki modernoari.Hori horrela, gizakia uneoro ari da gauzak eta gertakizunak baloratzen, batzuk bizibidearen gidari jarriz eta beste batzuk, errefusatzen dire- nak, ahal den neurrian bazterrean utziz. Nahiz eta ontzat hartzen diren balioak zehazki ez jarraitu, urrutitik edo hurbiletik eragiten dute, eta gure bizitza bizigarri bihurtzen dute. Eta balorazio ereduak guztiz eraldatzen diren hone- tan, badirudi gizakia ezerezean amildu dela. Botere nahiarekin estu-estuan lotuta dago nihi- lismoa, zeren eta berau itzaltzen den moduan nihilismoa areagotu egiten baita. Aurreko kul- turaren idealak desagertzen diren neurrian, nihi- lismoa agertzen joango da (lehenik modu pasi- boan eta gero aktiboan), balorazio zaharkituen hondamendia bizkortu eta areagotzeko, alda- keta horiei aurrea hartzen dien arte.Idealismoak bizitzarekiko sortzen duen itxura- keria faltsua sinesten ez duelarik, gogo biziz eta adore handiz bizitzari baiezkoa eman behar zaio. Bitartean, nihilismo pasiboaren atzaparre- tan harrapatua dagoen gizadia lau une edo egoeratatik igarotzen da. Aurreneko urratsean, metafisikaren, erlijioaren eta moralaren honda- mendiaz ohartzen den unean, eginahal handiak egiten ditu gizakiak balio zaharrei eusteko, desagertzear dagoena indarberritu nahian. Alfe- rreko saio horren ostean, mundu berriaren balioak bereganatzen ditu, balio zaharrekin ezin bateratu daitezkeela ohartuz. Hurrengo batean, gizakiak bere buruari mesprezua dio, baita errukia eta gorrotoa ere. Gizakiak, sumi- naren ondorioz, bere burua suntsitu nahi du, horregatik, gizakiaren erabateko eraldaketa goitik-beherakoa suertatzean, hondamenaren fasea dator, non sinesbide berria nagusituko den, betiereko itzulera, hain zuzen.Nietzschek iragartzen duen historia fase hori etortzeke dago, baina datozen bi gizaldietan zehar iritsiko dela uste sendoa du. Horrekin guztiarekin, ez du bere guraria agertzen. Balio guztien eraldaketaren ostean garailearen mora- la eta erabaki ahalmena nagusituko dira. Une horretan, nork bereari eutsiko dio, guztion gai- netik eta guztion aurka bada ere. Gizaki bakoi- tzak gizabanako bezala jokatuko du eta askata- sun osoz erabakiko du, bere burua inoren mende jarri gabe, balioak ez baitira onak edo txarrak inork agintzen dituelako, ez erlijioak, ez botere politikoak.«Jainkoa hil da» aldarrikatzen duenez gero, giza- kiari dena zilegi zaio, eta egoera berri horretan garailea, setatsua eta indartsua dira balioen egi- leak. Ez dute inongo balio eskalarik proposatzen; norberari bere jokabideak eragindakoak, ino- ren mende ez dagoenean hautatutakoak izan daitezke. Beraz, askatasun osoa, eta indarrean dagoenari muzin egitea dira Nietzscheren pro- posamenak.Nietzscheren Ecce Homo liburuaren azalpena.Ecce Homo Nietzscheren bizitza eta lanak berrikusten dituen autobiografia harroputz eta egozentrikoa da; filosofoaren argialdiko azken urtean idatzia izan bazen ere, euforia patologikoaren ondorioa ez ezik, egilearen filosofia beraren hezurmamitzegarbiena ere bada.Obraren neurrigabeko harrokeriak botere nahia azal- tzen du. Bestalde, bere buruaren goratzea, bizitzareki- ko baieztapenaren eta maitasunaren isla, hots, bizitza bera behin eta berriz itzultzeko desiraren adierazpen bezala har daiteke.Halaber, apaltasun edo damutasun gabezia Nietzs- chek defendatu zuen Jaunen moral antikristauaren seinaletzat interpreta daiteke.Ecce Homo-ren azken atala, «Patua naiz, zergatik?» izenekoa, lan osoaren kakoa da seguruenez. Bertan, Nietzschek, kontzientzia historikoa bereganatuz, Mendebaldeko kulturaren dekadentzia salatzen du eta, bere burua profetatzat hartuz, balioen transmu- tazioa aldarrikatu eta galdatzen dio gizateriari.Nietzscheren ideia garrantzitsuenen sintesia eskain- tzeaz gain, Ecce Homo-k modu berezian irakasten du nola lot daitezkeen filosofia eta gizakiaren jarrera, itzulgarriak egin arte.



2.3 Inperialismoaren garaiaGaraiko poten- tzia industrial handiek —Britainia Handia, Fran- tzia, Alemania eta AEB, nagusiki—, hedakuntza politikari ekin zioten eta kasik mundu osoan zehar zabaldu zuten menderapen politikoa, ekonomikoa, militarra eta kulturala. Inperialismoa ez zen estatuen arteko botere- lehia bakarrik, baita masak kutsatzen zituen espiritu kolektibo antzeko bat ere. Horrela,azaltzeko alderdi ugaritan oinarritu beharra dago.Alderdi demografikoa Populazioa ugaltzeak presio demografiko jasanezina sortu zuen emigrazioa, inperio kolonialak eratu ahal izateko.2.3.2.Alderdi ekonomikoa merkatu nazionalak bete egin ziren eta merkatu berrien beharra sortu zen, kapitalak inbertitzeko eta gainprodukzioari ir- teera emateko. Europar poten- tziek merkatu berriak irekitzeko asmotan, ko- lonizazioari ekin zioten.Alderdi politikoa Politika inperialistaren bidez, poten- tziek beren lurraldea hedatu eta kultura, erli- jioa eta hizkuntza zabaltzen zituzten. botere irrika asetzeaz gain, gehiegi- keria nazionalistak lasaitzea lortu zuen.2.3.4« Alderdi ideologikoa etnozentrismoa eta arraza zuriaren gorespena morrontza eta esklabotzara erlijioa eta kultura arrotzak inposatzen zizkieten bitartean. Darwinista sozialak deituriko pentsalariek goi-mailako arrazek behe-mailakoak menderatu behar zituztela aldarrikatzen zuefr ideia garatu zuten Darwinen teorietatik.2.4. Mugimendu sozialak XIX. mendea gizakiaren autonomia eta askatasunaren aldeko mugimenduak ugaltzearen lekuko izan zen.2.4.1. Liberalismoaburgesiaren ideologiari Antzinako Erre- gimenaren kontra eta kontserbadorea, sufragio zen- tsitarioari eusten ziolako eta burgesiaren interes sozialak defendatzen.Liberalismo ekonomikoa librekanbismoaren alde borrokatu zen, estatuaren parte-hartzearen kontra. Liberalismo politikoak parlamentarismoa zuen helburu, erregeen despotismoaren aurka.2.4.2.  Mugimendu demokratikoa Liberalismoa gainditu egin nahi du, askatasun eta berdintasun printzipioak helburua sufragio unibertsala2.4.3. Sufragismoa emakumezkoen botoa eskatzen zuen2.4.4.Sozialismoa eta anarkismoa Langileriari zegokion. Langileen alderdiak eta sindikatuak, legeztatuz joan ziren. Geroago, kapitalismoaren eta ekonomiaren kri- tikari handia izan zen Marxen ekarpenarekin, prosesu hura aberastu zen, eta hortik aurrera, mugimendua helburu politiko iraultzaileekin hornituz joan zen.Langileen mugimenduak.2.4.5. Nazionalismoa nazioaren balioen eta herriaren espirituaren gorespenean datza. espainiar kolonien independentzia. herri bakoitzaren balioak, albokoaren balioen kontra goratu ziren, oso handia boterea esku- ratzeko potentziek beren artean zuten lehia.herri hizkuntzei bulkada. inperialismoaren ideologia moduan jokatu zuela.2.4.6. Tradizionalismoa Iraultzaren aurreko egoerara buel- tatu nahi du eboluzioa dakarten ideologia guztien aurka ageri da: sozialismoa, liberalismoa, arrazionalismoa, erlijio eta iritzien askatasuna, eta abarren aurka. tradiziozko instituzioei —Elizari eta Monarkia Absolutuari— eusteko helburuarekin. Bere prediku nagusiak aginpidea, ordena eta morala ziren. Karlismoaren bandera ideologikoa izan zen.Nietzscheren testuinguru filosofikoa3.1. XIX. mendea bi korronte: erromantizismoa eta positibismoa. Orduko ideologiek, zientziek, filosofiek, mugimendu estetikoek eta bizimoduek bi korronte honetan aurkitu zuten inspirazio-iturria.3.1.1. Erromantizismoa Ilustrazioaren ondorengoa, Ilustrazioari kontrajartzetik sortu. utopismo eta aurrerapen ideiaren kontra, atze- rako begiradaren eta tradizioaren, arbasoen eta sustraien balorazioa egin zuen. oinarri ideologiko kontserbadorea desberdintasun indibidualen eta konkretuaren gorespena. orotasunaren gurtze horrek, ordea, eragin kontrajarriak izan zituen: batzuk arau oro haustera. Lehenengo jarre- rak kontserbadurismo politikoa eta pentsamendu oro hartzaileak ezaugarritu zituen. Bigarrena, aldiz, artearen munduan eta moralean gailendu zen: muga guz- tiak gainditzea, arrazoiaren aurrean sentimenduaren askatasuna goresten zituen.Arrazoiarekiko aurkakotasuneafrsentimendu, intuizio eta irudimen ezaupideak balioztatu . erromantizismoak, gizaki konkretuez mintzatu nahian, indi- biduoa ingurune sozial eta historikoan sustraitu zuen. mekanizismoaren kontrako naturaren ikuskera dinamikoa. XIX. mendeko zientzietan eta filosofietan, eredu organizistak ordezkatu zuen eredu meka- nikoa. Biologiaren zientzia, Eboluzionismoa (Darwin), Bitalismoa (Nietzsche), Historizismoa (Dilthey) eta Dialektika (Hegel eta Marx) izan daitezke aipatutakoaren adibideak.3.1.2. Positibismoa Erromantizismoarekin batera XIX. mendeko kulturan eragin handiena izan zuen korrontea da. Ilustrazioaren garaian hasi zen, zientzia esperimentala da ezagutzaren baliozko eredu bakarra. Positibismoak metafisika edo esperientziazko gertaka- rien maila gainditzen duten azalpenak arbuiatzen ditu. zientzia positiboak dira giza bilakaeraren goreneko maila, eta metodo zien- tifikoa arlo guztietara hedatzea litzafeke giza- kiaren benetako aurrerabidea.3.2. Garaiko zenbait mugimendu filosofiko3.2.1. Bitalismoa Bitalismoarentzat bizitza da balio nagusia eta baita errealitate funtsezkoena ere. Bizitza ez da ez materia hutsa, ezta zerbait metafisikoa ere. Bitalismoak «intelektua- lismoaren» aurka ziharduen. Bizi-errealitatea hobeki atzematen da balioz eta sentimenduz, arrazoimenaz baino. Ondorioz, pentsamendu mekanizista, arrazionalista eta estatikoa arbuiatu egiten dira. Aldiz, animikoa, bitala, dinamikoa eta irrazionala goretsi egiten dira.3.2.2. Eboluzionismoa Darwinek eboluzioa azaltzen du hautespen naturalaren teoriaren bidez: zorizko aldaketa genetikoek bizirauteko aukera. Nietzschek  botere nahia eta supergizaki kontzeptuek Bion arteko kidetasun, bizitzaren helburutasunik eza eta zoriaren eragina.3.2.3. Marxismoa Marxen materialismo historikoaren teoriaren arabera historiaren funtsezko eragilea ekonomia baita. Azpiegitura ekonomikoak sortzen ditu ekoizpena, bizimoduak, klase sozialak eta politikoak ez ezik, artea eta filosofia ere bai. Marxismoa filosofia praktiko eta iraultzaile bihurtu zen, paradisu komunista lortzeko garaiko langileriaren eta kapitalisten arteko borrokara deitzen baitu.Nietzschek marxismoa gutxietsi eta komunis- moaren berdintasuna arbuiatu zuen: Nietzsche- ren supergizakia nagusia da, ahulen aurrean bere gehiagotasuna agertzen duen goreneko gizakia.4.1. Susmoaren filosofoa gizataldeak bi mila urteotan korritu duen bidea eta horren errua batik bat kristautasunari leporatu zion, bere ustez giza taldearen galbidea eta okerbidea izan delako. Nietzschek zientzia, erlijioa eta filosofiaren alorrean izan diren ereduak, egia, ongia eta abar, gizakiaren okerreko jarraibi- deak diren susmoa edo ustea argudiatu zuen. Nietzschek erabat kritikatu zuen mendeetan zehar hedatuz joan zen Mendebaldeko kulturgin- tza osoa^gizakia eta honen bizibidea pozoitu eta lardaskatu zuelakoanfilosofoak, mundu fisikoarekin gustura ez dagoenez, haraindiko munduaren irudia asmatzen du bere nahiak gauzatzeko.Nietzschek historia osoaren aurkako erasoan etorkizuneko gizarte egoera aurreikusten saiatu zen, hurrengo bi gizaldiak nihilismoaren egonlekuak izango zirela esanez.askok politika esparruan indarkeria- ren aldeko aldarrikari gisa interpretatu izan dituzte haren hitzak, eta nazismoaren ideologotzat ere hartua izan da. Nietzscheren ekarpenak benetan gogoan hartzekoak dira, Europako kulturaren egoera ustela salatzen dutelako, ikuspegi psikologikoa azkeneraino nola eraman irakasten dutelako, eta bizitzaren filosofia sortzen dutelako.4.2. Bitalismoa: bizitza ez da kontzeptuan atzematen funtsezko errealitatea den bizitza, sen, grina eta afektuen multzoa da, beraz zerizan arrazionalik gabeko zerbait. Nietzscheren arabera bizitzaren baitan kontra- koen borroka etengabea eta kontrakoen elkar inplikazioa gertatzen da; ondorioz, ezin da eza- gutu fenomeno bitala kategoria arrazionalen bidez eta adimena baino baliotsuagoak dira intuizioa eta irudimena.Metafisikaren kontzeptuen kritika eta baita arrazionalismoari, zeren eta pentsamenduak, kon- tzeptuetan bildutakoak, errealitatea makurtu edo desitxuratu egiten baitu.Bizitzaren benetako muina jardun estetikoak betetzen du, gizabanakoa, une batean azaltzen den puska besterik ez da.Arrazionalismo arrazionalitatea eta jarrera logikoa jartzen baititu balorazio estetiko-tragikoen gainetik.Nietzschek bizitzari buruz duen ikuspegiaren arabera, hau etengabe eraldatzen ari da. Arra- zionalismo intelektualistarentzat, berriz, bizitza etenean, geldirik dago.4.3. Dionisos eta Apolo, bizitzaren antzeztokian diren antzezleak Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, formak eta ideiak erakusten dituena; Dionisos, aldiz, itxuragabea eta neurrigabearen adierazgarria da, sexu kilikaduren eta gauaren jainkoa. ezin bizi daitezke bata bestea gabe. aipaturiko bi joeren oreka berreskuratzeko aldarrikapen sutsua egin zuen. Joera zientifiko arrazionalista (Apolok erakusten duena) ez da errealitatearen mugi- kortasunaz ohartzen. Hori dela eta, ez dago ez espiriturik, ez arrazoimenik, ezta egiarik ere; horiek guztiak fikziozkoak dira, baliorik eta ete- kinik ez dutenak.4.3.1. Ezagumena eta botere nahia giza eboluzioaren eragile nagusia ez da adimena edo jakiteko grina, botere nahia baizik.Gizakiak mendean hartu nahi duen errealitatearen arabera, ezagutzaren esparrua landuko du.Dionisos jainkoak gizar- te-arauak hautsi eta nahiak edo desirak aska- tzeko deia egiten du, bizitzaz gozatu eta jai gi- roan ospa dadin. Filosofia arrazionalak, aldiz, Sokratesez eta Platonez geroztik, arimaren egitekoak gorputzaren gainetik jartzen ditu.4.4. Metafisikaren kritika Metafisikak, bada, mundu fisikoa, espazioan eta denboran agertzen den mundua arbuiatu egin du, eta irudimenean sorturiko mundua benetakotzat agertu. Beste era batera esateko, metafisika ez da zentzumenekin fio izan, errea- litatearen aldakortasuna erakusten dutelako, horrela, pentsamenduaren arerio bihurtuz. Nietzschek adierazi nahi duenari kontu har- tuta, kontzeptua eta pentsamenduak sorturiko ideiak abiapuntuan jarri beharrean, mundu mugikorra eta zentzumenezkoa jarri beharko lirateke.4.4.2. Transzendentziaren ukapena metafisikak gizakia maku- rrarazi egiten duela; izan ere, egundoko zama bere bizkar gainean jartzen duAitzitik, Nietzschek defenditzen duen bitalis- moaren arabera, gizakiak bere barrutian bilatu behar du bizitzarako helmuga. Jainkoaren eta munduaren artean ere ez dago alderik. Hain zuzen ere, Jain- koari atxikitzen zaizkion indarrak, ustez giza- kiaz haraindi daudenak, egiatan gizakiak berak peto-peto dituen ahalmenak besterik ez dira.Nietzschek gizakia uztarpetik atera nahi du, haraindiko mundu jainkotiarrarengandik askatzeko,Hortaz, izatearen barruan ez dago hierarkiarik, ez dago besterik, honako mundu hau baizik, lurrean, espazioan eta denboran ezagutzen dena. Mundu finkoa, espazioz eta denboraz kanpokoa, aldiz, pentsamenduaren izate modua besterik ez da.4.5. Kristautasunaren kontrako kritika Erlijio oro beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak dituen larrimin eta ezintasun sentimenduetatik. Erlijioak ez du inoiz egia esan eta naturaz gaindiko izaki transzendenteei errealitatea ematean -Jainkoa, haraindia etab.- metafisikak burututako errore berbera gauzatzen du. edozein forma erlijiosoren aurka.. Nietzscherentzat, kristautasuna platonismo herrikoia da, ahulentzat eta esklaboen- tzako filosofia eta moral arrunta. Bestalde, erli- jioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu; artaldearenbalioak edo esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa eta antzekoak, guztiak sen bitalen aurkakoak. Besteak beste, bekatua, errua, damutasuna eta peniten- tzia bezalako kontzeptuekin burutzen ditu erlijioak bizitzaren kontrako atentatuak. Gorputza, bulkadak, senak, balio estetikoak eta grina arbuiatu izana leporatzen dio kristautasunari. Hori dela eta, garaiko gertaerarik garrantzitsue- nak, Jainkoaren heriotza hain zuzen, gizakiaren erabateko garapenaren ateak zabaltzen ditu, bere indar sortzaileak hedatzeko. Kristau-jainkoa, bere debekuak, agindu eta guzti, alde ba- tera gelditzen dira. Era honetara, gizakion begiak ez dira haraindiko mundura zuzenduko, gezu- rrezko mundura jo beharrean, honako mundu honetara joko dute eta.4.5.1. Jainkoaren heriotzaJainko ideiaren sorrera ametsezkoa da guztiz; are gehiago, gizakiak berak har dezake Jainkoak uzten duen lekua, balioen sortzaile moduan eta legegile gisa.Jainkoa desagertutakoan, berari atxikitzen zaiz- kion balio kristauak ere desagertu egingo dira, balio horiei egunean eusten dieten erlijioz kan- poko moralak, sozialismoak eta demokraziak, batik bat, iraun egin duten arren. Lehenago edo geroxeago, Jainkoaren heriotzak balio absolu- tuaren eta lege moral objektiboaren hondamena ekarriko du. Hala dio Nietzschek. Balioei dien arbuioa nihilismoaren ezaugarria da.kristautasunaren ezintasuna Jainkoarenganako sinesmenari eusteko; eta, bere ustez, horrek argi izpiak dakartza Europara. Izan ere, kristautasunaren debekuak eta aginduak alde batera utzita, Jainkoarenganako fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko dituenez gero, gizakiak ez dio mundu honen bestaldekoari helduko, he- mengoari baizik.4.6. Morroien morala eta Jaunen moralaOna = noblea = botereduna = = zoriontsua = Jainkoek bedeinkatua Hau da, kulturaren hastapenetan boteretsua da izenak jartzeko eta definizioak ezartzeko ahalmena duena. Nietzschek dio bizitzarekiko maitasunetik eta bizitzeko pozetik sortutako moral hori dela onar daitekeen bakarra. Horren ara- bera, «ona»-k indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria esan nahi du; aldiz, «gaiztoa» arrunta, umila, gezurtia eta mendekoa da.Jaunarenmoralaren ikuspuntutik ona hau da: bizi- tzaren jatorrizko bertuteak konplitu ahal izateko gizabanakoa hobera daramana. Beraz, ona gudaria da, eta soldaduari datxezkion ezaugarri guz- tiak ere bai. Makala, bestearen lepotik bizi dena, eta inozo samar pentsatzen duena txarra da, jau- naren morala deritzon sailkapenaren barruan.Hori horrela, morroien morala jaunen aurkako amorrazioak sortutako jokaera da. Esklaboen morala ez da bizitzarekiko maitasunetik sortzen, baizik eta ekintza debekatuta dutenen herragune«ona» behartsua da, tolerantea, umila, laguntzeko eta lan egiteko prest dagoena beti, errukiorra, pa- zientea, Jainkoaren bildotsa, bakezalea, beste masaila ematen duena; dohatsuak: sufritzen dutenak, gizajoak, gaixoak Morroiaren morala desberdintasunetan berdintasuna bilatzen du, eta apartekoa, ohiz kanpokoa zorrotz kritikatzen du.«Gaiztoa», aldiz, boteretsua eta beldurgarria da. Nietzscheren ustean ona eta tentela hurbilegi agertzen dira esklaboen moralean eta horrela salatzen du.4.7. GaingizakiaHonela mintzatu zen Zaratustra izeneko libu-rua da Nietzscheren heldutasun aroko filosofia- ren agerpenik lanauena eta ezagunena. Liburu horrekin goren puntura iritsi zen bere filosofia. Orain artekoa biltzen du testuan eta supergiza- kiaren teoriarekin uztartuko du jarraian azalduko den eran. Jainkoaren heriotzaren osteko pausoa da supergizakiaren etorrera. Dagoeneko, ez da supergizakia bere horretan agertu; aldiz, geroago izango delako itxaropena azaltzen du Nietzschek. Idealismo oro galduta, inolako asmorik eta indar sortzailerik gabe dagoen azken gizakiaren aurrean, supergizonaren itxaropenaz arituko da Zaratustra. Edozein proiekturi ekiteko gogoa galduta, gizakiaren pasibitateak nihilismoa ekarriko du, alegia, azken gizakiak «egonean egon» besterik ez du egingo.