Gernu-Aparatuaren Asaldurak eta Gaixotasunak: Sintomak eta Definizioak
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,23 KB
Gernu-Kantitatearen Asaldurak
- Poliuria: Gernu-kantitate handiegia kanporatzea (egunean 3000 mL baino gehiago).
- Oliguria: Gernu-kantitate gutxi kanporatzea (egunean 100-400 mL baino gutxiago).
- Anuria: Gernurik ez kanporatzea (egunean 50-100 mL baino gutxiago).
Gernuaren Konposizioaren Asaldurak
- Hematuria: Gernuan odola (hematiak) agertzea.
- Leukozituria: Leukozito asko agertzea gernuan. Kantitatea minutuko milioi bat baino handiagoa bada, Piuria deritzo.
- Bakteriuria: Bakterioak agertzea gernuan.
- Proteinuria: Proteinak agertzea gernuan.
- Glukosuria: Glukosa agertzea gernuan.
- Koluria: Bilirrubina agertzea gernuan (gernuak koñakaren kolorea hartzen du).
Mikzioaren Asaldurak
- Disuria: Mina izatea txisa egiterakoan.
- Enuresis: Gauean txisa egitea konturatu gabe.
español con un tamaño de 3,55 KB
catalán con un tamaño de 4,78 KB