1839ko Urriaren 25eko Legea

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,63 KB

Aurrean dugun testua lehen mailako iturri historiko eta politiko-juridikoa da; hain zuzen,1839ko urriko legearen zati bat, Euskal lurraldeen eta Nafarroako foruen murrizketari buruzko legea. Egilea kolektiboa da, Gorteek egin eta estatuko buruak, aria Kristina erregeordeak sinatua. Publikoa da eta herriari zuzenduta dago.

Testuaren helburu nagusia Euskal lurralde eta Nafarroako foruak berrestea zen 1837ko konstituzio progresista errespetatuz. Testua Hirurteko moderatuan (1837-40) kokatzen da, hots, Maria Kristinaren agintaldiaren azken garaian. Lehen karlistadaren bukaeraren eta Maroto eta Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren arteko oondorioa da. Esparterok foruei eusteko konpromisoa hartzen zuen, baina foruen izaera lege honen bidez aldatu egin zuen.

ANALISIA:

Testua nahiko laburra dela esan daiteke, sarrera bat eta bi artikulu besterik ez baitira agertzen. Idazlan honen lehenengo paragrafoan, Maria Kristinak bere alabaren izenean, Gorteek eginiko 1839ko Urriaren 25eko Legea berretsi duela jakinarazten du.

Lehenengo artikuluan, gobern moderatuak foruak mantenduko dituela adierazten da, baina aldi berean argi eta garbi uzten da 1837ko konstituzioak lehentasuna izango duela, Espainiako batasun konstituzionala baita garrantzitsuena. Beraz, foruek eta konstituzioarren arteak kontraesanak edo desadostasunak dauden guztietan, konstituzioa nagusituko da.

Bigarren artikuluan, aditzera ematen da foruak ahalik eta azkarren aldatu egin behar direla, eta hau gauzatzeko gobernuak Gorteei aldaketak proposatuko dizkiela ahal bezain laster. Honen arabera, Euskal probitzietako eta Naffarroako iritziak entzn eta kontun izango dituzten arren, erabakia gobernuuaren esku geratuko da eta Gorteen aprobazioa lortzeko saiatuko dira. Laburbildun, esan daiteke, foruak mantendu arren, nazioaren eta kostituzioaren interesetara egokituko direla.

IRUZKINA:

→ Testuko ideiak ondo ulertzeko ezinbestekoa da bere testuinguru historiako kokatzea. Testua Lehen Gerra Karlista amaitu ondoren idatzi zen. Gerra, ondorengotza arazoa zela eta piztu zen 1833. urtean, Espainiako errege zen Fernando VII.a hil zenean. Espainian bi bando sortu ziren: batetik liberalak Isabel II.aren alde agertu zirenak eta liberalismoa sistema politiko bezala ezarri nahi zutenak. Besstetik, karlistak, absolutismoarekin jarraitu nahi zutenak eta Karlos Maria Isidroren alde aaldu zirenak. Hala, ondorengotza arazoa baia gehiago, liberalismoa eta absolutismoaren arteko gatazka izan zen.

Gainera, karlistak euskal foruen alde agertzen iren, liberalak ez bezala. Ondorioz, euskal lurretan karlistak arrakasta handia izan zuten.

Lehen gerra karlistak 1833. urtean hasi eta 1839. urtera arte iraun zuen. Bi ejertzitoak zazpi urteko borrokaren ondoren, akordio baten bidez gerrari bukaera ematea erabaki zuten. Bando karlistan oposizio bortzitza izan bazen ere, azkenean bake negoziatu baten aldekoen iritzia nagusitu zen eta 1839ko abuztuan Maroto jeneral karlistak eta Espartero Liberalak Bergarako hitzarmena sinatu zuten. Bertan, Espartero euskal foruak mantentzera konprometitu zen, baina espainiar gorteen esku geratu zen euskal foruen etorkizuna eta hauek 1839ko urriaren legea, lantzen ari garen testua, egin zuten.

→ Bergarako Hitzarmenean Esparteko euskal foruak mantentzera konprometitu zen arren, foruei buruzko artikulua oso ambigua zen eta ez zuen gobernu liberala ezertara konprometitzen. Gainera, 1837ko konstituzioa zegoen indarrean, eta hau euskal foruek eskaintzen zituzten pribilejion kontrakoa zen. Horregatik, foruak mantendu zituzten arren, hainbat aldaketa egin zituzten:

1. artikuluak dio ‘euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe’. Honek suposatzen zuen euskal foru sistema errealitate konstituzionalera egokitu behar zela eta beraz, konstituzioa foruen gainetik zegoen. Itxuraz ez zegoen arazorik, batasun konstituzionala eta foruen iraupena bateragarritzat jotzen zuten gorteek, baina kotraesan bat zegoen; konstituzioak berdintasuna aldarrikatzen zuen eta foruek berezitasuak bermatzen zituzten.

2. artikuluan ‘nahitaezko aldaketak’ aipatzen dira, konstituzioarekin bateragarri egiteko. Gobernuak proposatuko zizkien Gorteei ‘euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren’.

→ Lege honek hasiera eman zion euskal foruak deuseztatzeko prozesuari. Lege honek utzitako zuzeneko ondorioen artean Nafarroako kasua aipatu behar dugu. Gobernuak ordezkari nafarrekin hitz egin eta Gorteei Nafarroako foruen aldaketak proposatu zizkien. Emaitza 184k1ko ‘Ley Paccionada’ izan zen. non foruak deuseztatzen ziren eta erresuma izatetik probintzia izatera pasatzen zen Hiru probintzietako kasua desberdina da. Ez zuten legea onartu eta dena gelditu egin zen 1841 arte. Esparterok Foru Pasea kendu zuen urte honetan, foruak babes gabe utziz. Gainera, euskal probintziek moderatuek eginiko pronuntziamendua babestu zutene 1841ko Urriarren legearen bitartez soldadutza eta zerga sistema berezia besterik ez zituen mantendu. 1844an berriz, oderatuek boterea hartzean, foruak neurri handi batean berreskuratu zituzten.

BALORAZIOA:Lege honek berebziko garrantzia izan zuen euskal foruen bilakaeran, foruen desagerpenerako prozesuaren hasiera izan baitzen. Azkenik, foruak 1876an deuseztatu ziren betiko, Bigarren Gerra Karlistaren ondoren.