Euskal Literatura XX. Mendean
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,61 KB
XX. Mendea
hiru zatitan banatzen da, 36ko gerra aurrekoa, diktadura sasoia eta ondorengoa. Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi eta hazi zen poliki-poliki. Menderik emankorrenetakoa izan zen; horren lekuko dira 1936. urtera arte argitaratu ziren 300 liburuak. Literaturaren inguruan festa, azoka, lehiaketa ugari egin ziren Euskal Herrian zehar.
Politika
XIX. mendearen azken hamarkadan euskal politikagintzan eragin handia izango zuen planteamendua agertu zen: euskal nazionalismoa, mugimendu foralistaren lekukoa hartuko zuena. 1893an Sabino Arana Goirik (1865-1903) aldarrikatu zuen, “Euzkotarren aberria Euzkadi da”.
Hortik aurrera euskarazko literaturaren helburu nagusia Euskal Nazioaren oinarriak ezartzea eta sustatzea izango zen. Nazionalismoaren planteamenduetan eragin handia izan zuten XX. mende hasieran jazotako aldaketek eta gertaerek: industrializazioak –Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere– populazioaren hazkundeak, Partido Socialista Obrero Español-aren agerpenak Bilbon (1879).
Alde batetik, industrializazio azkarrak eragindako ekonomiaren egoera ezin hobeak eragin baikorra izan euskal kulturaren hainbat arlotan, hala nola euskal filologian (R. M. de Azkuek eta Julio de Urquijok rol garrantzitsua jokatu zuten; Urquijok Revista Internacional de Estudios Vascos, R.I.E.V. sortu zuen 1907an), musikan, arkeologian zein etnografian (Telesforo de Aranzadi, J. M. Barandiaran).
1900-1930. Euskal letren etxea eraikitzen
XX. mendearen lehen herenean euskal letren etxeak, euskal literaturaren sistema literarioak, hainbat ahuldade agertzen ditu.
Liburua ez da sistemaren gunea, eta literatura aldizkarietan agertzen da maiz. Dena dela, mendearen lehen urteetan gaur arte iraun duten zenbait erakunde nagusi agertu ziren eta erakunde horiek eman zioten bultzada euskal literaturaren esparruari.
EUSKO IKASKUNTZA 1918 EUSKALTZAINDIA 1919 EUSKALTZALEAK 1927
Aldizkariek egin zuten harreman bide oparoa. XIX. mendearen bukaeratik zetorren bultzada baten eraginez, aurrera egin zuten euskal literatura indartze:
•Donostiako Euskal Erria (1880-1918) aldizkaria,
•Baionako Eskualduna (1887-1944)
•Donostiako Euskal Esnalea (1908-1931), Gure Herria (1921...) eta Euskal erriaren alde (1911-1931).
•Guztien gainetik ospe handia lortu zuen Julio Urkixok fundatu eta mantendu zuen RevistaIntenacional de EstudiosVascos (1907). Euskal klasikoak berreskuratu zituen, ahal zela edizio fakzimilarrak eskainiz. Baina tokia egin zion era berean literaturari.