1876ko Konstituzioa Euskal Herrian

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,97 KB

KOKAPENA

Testu juridiko bat da, euskal probintzien eta Espainiako estatuaren arteko harremanak arautzen zituena, 1876ko konstituzioak eta urte hartako martxoan amaitutako Hirugarren Karlistaldiak Euskadin izandako emaitzak markatutako bideari jarraituz. Euskal erakundeentzat eta herritarrentzat idatzi zen. Testuan Alfontso XII.aren izena ageri den arren, izenpeetu zuena izan zen egilea eta bultzatzailea, hau da, gobernuko presidente eta Alderdi kontsebadoreko buruzagi gorena, Antonio Cánovas del Castillo.

AZTERKETA

Testuan, hiru funtsezko ideia daude: lehenik eta behin, legeak betebehartzat ezartzen zuen armadan zerbitzatzea, Espainiako gainerako probintziek egiten zuten moduan; eta hirugarrenik, gobernuari baimena ematen zion euskal foru sistema erreformatzeko, baina ez zuen indargabetzen. Lege horrek, dena den, ezabatu egiten zituen euskal probintziek beren foruei esker aspalditik zituzten salbuespen eta pribilegioak, eta erresumako gainerakoekin berdintzen saiatzen zen, Canovasek xede zuen batasun konstituzionalaren mesedetan.

TESTUINGURUA

1868ko irailaren 30eko altxamenduaren ondoren, goberno berriak zenbait lege laizista eta antiklerikal egin zituen, talka egin zutenak euskal herritarren erlijiositate sakonarekin.
1869ko konstituzioa promulgatu ondoren, euskal karlismoa erradikalizatu egin zen lberalen aurka, liberalek Euskadin behin eta berriro lortutako hauteskunde-arrakastek akuilatuta, hauteskunde-arrakasta horiek zokoratu egin baitzuten foruzaletasuna. Zenbait ekinaldi zapuzturen ostean, 1872ko abenduan, altxamendu karlista orokor bat gertatu zen, ets 1873ko otsailetik aurrera Euskadi osoan zabaldu zen.
Lizarra hartu, Karlos VII.ak Frantziara ihes egin eta Alfontso XII.ak 1876ko martxoaren 3an Somorrostron aldarria egin ondoren, gerra amitu zen. Gerraren eraginez, Espainian foruen aurkako iritzi egoera bat sortu zen. Foruak defendatzeko ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Canovas del Castillok, alderdi kontserbadorearen buruak, 1839ko legeaz geroztik planteatutako foru-konponketari heltzea erabaki zuen, 1876ko konstituzio berriaren barruan. 1876ko apirilean, Euskadiko ordezkariei deitu zien, Ogasunari eta Espainiako armadari beren ekarpena egin ziezaiotela eskatzeko. Euskal senatariek foruak defendatu arren, uztailaren 21eko legea pnartu zen, eta lege horreko zergak ordaintzera eta soldadutza egitera behartu zituen euskal herritarrak.

GARRANTZIA

Uztailaren 21eko legeak ez zituen modu esplizituan indargabetzen euskal foruak, eta gobernuaren esku uzten zuen egokia irudituz gero foruak erreformatzeko aukera. Euskadin, baina, foruak abolitzeko legetzat interpretatu ze, nahiz eta berez salbuespen eta pribilegio fiskal eta militarrak soilik indargabetu. Dena den, legeak foruzaletasunaren metxa piztu zuen, harik eta kolpea arintzea lortu zen arte, 1878ko otsailaren 28ko dekretuaren bidez onarutako lehen kontzertu ekonomikoari esker. 1876ko legearekin amaitu zen foruzaletasun klasikoaren zikloa.