Agustin Hiponakoa eta Tomas Akinokoa: Filosofia eta Teologia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,73 KB
Agustin Hiponakoa: Historiari buruzko gogoeta
- 1) Zein gertakarik eragin zuen Agustin Hiponakoaren historiari buruzko gogoeta? Kristo ondorengo 410. urtean Alarikoren bisigodoek Erroma hiria hankaz gora jarri zuten.
- 2) Agustin Hiponakoa zergatik sentitu zen “behartuta” gai horretaz hausnartzera? Jentilek kristauei gertatutakoaren errua leporatzea izan zen.
- 3) Zein liburutan biltzen da Agustin Hiponakoaren historiari buruzko gogoeta? "Jainkoaren Hiria" lanean jasotzen da.
- 4) "Jainkoaren Hiria" liburuan zeri aurkitu nahi zaio zentzua? Giza historiari eta gizateriari eragiten dieten minari eta sufrimenduari zentzua aurkitu nahi die.
- 5) Zer dio Agustinek Erromatar Inperioaren balizko amaiera bati buruz? Erromatar Inperioaren gainbeherak eta bukaerak ez duela munduaren azkena inplikatzen, azken horretarako bidean dagoen etapa baten amaiera baizik.
- 6) Agustinek zeri leporatzen dio Erromaren gainbehera? Erromaren gainbehera bere herritarren ustelkeria moral eta espiritualari leporatzen dio, baita benetako Jainkoarenganako fede ezari ere.
- 7) Agustinen arabera, zerk eragiten du historia? Lurreko Hiriaren eta Zeruko Hiriaren arteko borrokak.
- 8) Agustinek gizakiak bi hiritan banatuta aurkitzen ditu. Zeintzuk dira? Jainkoaren Hiria (Jainkoaren borondatearen arabera bizi direnak) eta Lurreko Hiria (beren interes propioa bilatzen dutenak eta Jainkoarengandik urruntzen direnak).
- 9) Non daude Agustinek aipatzen dituen hiriak? Ez dute kokapen geografikorik, bi errealitate espiritual ordezkatzen dituztelako.
- 10) Nola bereiz dezakegu nongo herritarra den pertsona bakoitza? Guk ezin ditugu bereizi. Jainkoak bakarrik daki nongo herritarra den pertsona bakoitza (pertsonen itxurak engainagarriak izan daitezke).
- 11) Kristaua ez den pertsona bat Jainkoaren Hiriko partaidea izan daiteke? Bertutetsu bizi eta egia bilatzen badu bakarrik.
- 12) Zer esan nahi du historiak zentzu “eskatologikoa” duela Agustin Hiponakoarentzat? Gertatzen den guztia amaierako denbora batera zuzenduta dagoela pentsatzen du, salbazioaren denborara, esaterako.
Platonen filosofiaren eragina Agustin Hiponakoarengan
- 13) Platonen eragina oso nabaria da Agustin Hiponakoaren pentsamenduan. Errebelazio kristauak eragin handia izan zuen Agustinengan, Platonez gain.
- 14) Zeinen bitartez jaso zuen Agustinek Platonen eragina? Gehienbat neoplatonismoaren bidez jaso zuen Agustinek Platonen eragina.
- 15) Antropologiaren alorrean zer hartu zuen Agustinek Platonengandik? Dualismo antropologikoa hartu zuen; honek gizakia gorputz hilkorrez eta arima hilezkorrez osatuta dagoela dio.
- 16) Ideien “kokapenari” dagokionez, zertan ezberdintzen da Agustin Platonengandik? Platonen ideien munduaren ordez, Agustinek ideia perfektuak Jainkoaren gogamenean zeudela sinesten zuen.
- 17) Ezagutzari dagokionez, Agustinek ezagutzara iristeko bide bat goresten du, Platonen filosofian aurkitzen ez zena. Zein da? Agustinen ustez, ezagutzara heltzeko beharrezkoa zen Platonek aipatutako arrazoimenaz gain fedea edukitzea; izan ere, argiztapena beharrezkoa da ideia horietara heltzeko, Jainkoak jarri baititu giza ariman.
Agustin Hiponakoa: Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak
- 18) Jainkoaren existentziaren aldeko argudioen artean "consensus gentium" delakoa aipatzen da. Zertan datza? Honen arabera, gizaki gehienek Jainko batean sinesteak haren existentziaren froga bat da, eta hura existituko ez balitz ez litzateke gertatuko.
- 19) Zein da argudio kosmologikoaren funtsa? Honen arabera, kosmosaren ordena eta edertasunak Jainkoaren existentzia frogatzen dute; izan ere, mundua leku aldakorra denez, haren existentzia ezin da azaldu. Horregatik, hura azaltzeko ahalmen infinituko izaki bat beharko litzateke, kasu honetan Jainkoa.
- 20) Zein argudio oinarritzen da ideia eredugarrien ezagutzan? Hau argudio gnoseologikoan oinarritzen da. Honen arabera, giza arima gai da Jainkoa ezagutzeko, baina hori ezinezkoa izango litzaiguke Jainkoa existituko ez balitz.
Tomas Akinokoa: Fedea eta arrazoimena
- 21) Zeri buruzko ezagutzak eskura ditzakegu filosofiaren eta teologiaren bidez? Filosofiaren bidez mundu honetako izaki eta entitateak ezagutzen dira; bestalde, teologiaren bidez naturaz gaindikoari dagokiona (dogmak, misterioak, sinesgaiak).
- 22) Zer inplikatzen du filosofia teologiaren menpe egoteak? Arrazoimenezko egia batek fedearen aurka badoa, ez du baliorik; arrazoimenaren eta fedearen artean fedea nagusituko baita, hura Jainkoak eskaintzen duelako.
Tomas Akinokoa: Jainkoaren existentziaren bost bideak
- 23) Zein da mugimenduaren bidearen konklusioa? Honen arabera, gauza bakoitzak beste gauza batek eragin behar du; baina ziklo hori ezin denez infinitua izan, lehen eragilea Jainkoa izan behar da.
- 24) Zein da kontingentziaren bidearen abiapuntua? Munduko izaki guztiak kontingenteak garela, munduak aurrera egin ahal baitu edozer gauza gabe.
- 25) Kontingentziaren bidearen arabera, nolakoa da Jainkoa? Gauza guztiak ezin direnez kontingenteak izan (ezin baita hutsetik abiatu), izaki beharrezko bakarra Jainkoa da.
- 26) Zein da teleologiaren bidearen abiapuntua? Gauza guztiak, irrazionalak direnak ere, gehien komeni zaiena lortzeko joera dute.