Ahozko Literatura eta Bertsolaritza Euskal Herrian
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,19 KB
Ahozko Literaturaren Ezaugarriak
Literatura Unibertsala
Gizakiak memoria erabili du ideiak, sinesmenak, ohiturak eta gertaerak gordetzeko. Kontalariak garrantzi handia izan zuen, bera baitzen igorlea. Literatura mota horrek bere estilo propioa du. Ezaugarri nabarmenak:
- Kultura-testuinguru jakin batekoak.
- Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.
- Gai eta teknika zaharrekin egina da.
- Anonimoa da.
- Testu beraren aldaera ugari daude, ahoz aho igortzen delako.
- Herri-memoriaren giltzarria da, gertaerak, ohiturak eta sinesmenak gordetzeko balio duelako.
- Toki publikoetan, lanean eta etxean esan edo kantatzen ziren.
Genero ugari ditugu:
- Poesian: baladak, sehaska-kantak, igarkizunak...
- Narratiban: ipuinak, kondairak, txisteak...
Jaso eta Eman
Homero eta Hesiodo izan ziren beren herriko ahozko literatura eta esaera zaharrak jaso eta bertsotan idatzi zituzten lehen europarrak. Bertso haietan, eguneroko bizitzarako behar ziren arau, lege eta ohiturak zeuden. Bertsoak ikastea musika-alorrean sartzen zen, eta liburuetan murgiltzen zen.
Erdi Aroan oso gustukoak ziren ipuinak. Apaizek sermoietan sartzen zituzten eta liburuetan biltzen ziren. Mila eta Bat Gau ipuin bilduma da garai hartako garrantzitsuena. XIX. mendean, erromantizismoaren etorrerarekin, folklorea edo herritarren jakintza aztertzeari ekin zioten jakintsuek. Grimm anaiak, alemaniarrak, beren herriko ahozko ipuinak bildu zituzten.
Euskal Literatura
Euskal Ahozko Literatura
Euskal ahozko literatura oroimenean oinarritzen den eta ahoz aho transmititzen den euskal literatura mota da. Euskal literatura oso errotua egon izan da gizartean. Ahozko transmisio horretan garrantzi handia izan dute errimek, erritmoek, kantuek eta gorputz-espresioek. Ahozko euskal literatura duela urte asko biltzen eta paperean jartzen hasi baziren ere, herriak memorian gorde ditu ipuinak eta kantak. Ahulduz joan da ahozkatasuna mendebaldeko herrietan bezala.
Gure Ahozko Literaturaren Biltzaileak
Ahozko literatura belaunaldiz belaunaldi igaro da mendeetan zehar. Hala ere, kultura idatziak memoriaren beharra gutxitu egin du, paperean jasoa dagoenez ez delako jadanik buruan gorde behar. Hainbat jakintsu izan dira historian zehar, ahozko literatura galbidean zegoela ustean, jakintza horren zati bat paperean bildu nahi izan dutenak.
Euskal Herrian, lehen esaera zaharren bilduma XVI. mendekoa dugu, biltzaile ezezaguna izan zena. Ondoren, Garibai eta Oihenarten bildumak etorri ziren. XIX. mendean erabakigarria izan zen Euskal Herrian ahozko altxorra gordetzen hasteko:
- Agosti Xahok herri-kantaz osatutako kantutegia osatu zuen.
- Atzerritik folklorista eta ipuin-bildumagileak etorri ziren: Vinson, Webster...
XX. mendean, Resurreccion Maria Azkuek lan handia egin zuen era guztietako ahozko adierazpenak biltzen; Manuel Lekuonak mugarria ezarri zuen bere Literatura Oral Vasca lanarekin; Jose Migel Barandiaran antropologoak Euskal Mitologiari buruzko lana egin zuen.
Bertsolaritza
Literatura Unibertsala
Inprobisatzaileak: Ahozko kulturan, ia gehienetan izan dira errezitatzaile edo inprobisatzaileak. Inprobisatzaileak ezaugarri eta trebetasun bereziak dituzten pertsonak dira. Beren inguruarekin oso lotuta daude, eta inguruneko nahikari, kezka eta usteak bereganatzen dituzte. Herriaren ahozko tradizioa moldeatu eta eraldatzen dute, eta tradizio zaharrari beren ahots propioa ezartzen diote. Beren galbahetik pasatzen dute, hitz joko eta forma berriak eman eta herriari itzultzen diote. Ezer idatzia ez dagoenez, errepikapenaren bidez lortzen da ahozko kulturan jakintza belaunaldi batetik bestera igarotzea. Homero greziarra dugu ahozko tradizio horren eredu nagusia.
Erromantizismoa eta Ahozkotasuna
XIX. mendean, Europan, erromantizismo izeneko joera piztu zen. Ezaugarriak:
- Indibidualismoa: Artea eta literatura ni-tasunaren eta sentimenduen adierazle bihurtzen dira.
- Irrazionalismoa: Arrazionalismo ilustratuaren aurka eginez, Erromantizismoak arrazionala ez den guztia indartzen du, hala nola emozioak, ametsak, fantasiak…
- Askatasuna: Politikan, moralean eta artean.
- Idealismoa: Erromantikoek helburu lortezinen atzetik joko dute, batez ere maitasunaren atzetik.
- Abertzaltasuna: Erromantikoak beren herriko ezaugarri berezien defendatzaileak dira. Historia eta ohiturak berreskuratu nahi dituzte.
Erromantizismoak eragin handia izan zuen ahozko literaturan. Ordura arte, ahozko kultura adierazpenak ez ziren ikergai. Erabateko garrantzia eman zioten herriaren ahotsari. Hala, folklorea aztertzeari ekin zioten.
Euskal Literatura
Bertsolaritza, Herriaren Mezulari
Bertsolaritza oso garrantzitsua izan da eta ahozko literaturaren altxor bilakatu zen. XIX. mendetik aurrera hasi zen idatziz jasotzen. Gipuzkoako eskualde batzuek eman zituzten bertsolari ezagunenak. Kanta-paperen bidez zabaldutako bertsoak modan egon ziren. XIX. mendeko gerra eta gatazka ugariek eman zuten bertsorako gaia. Oso garai gogorra izan zen XIX. mendea. Foruen galtzea, gerra, herrimina eta amodioa izan ziren garai hartako bertsogintzaren gai nagusiak. Bertsolaritzaren gotorlekuak tabernak ziren. Bertsolariak baserritarrak ziren gehienak, eskolatu gabeak.
Bat-batean Idatziz
XIX. mendeko bertsolari zaharren artean, Xenpelar Errenteriakoa dugu ospetsuena. Jose Maria Iparragirreren eta Bilintxen bertsoak dira aipagarrienak bat-bateko bertsolari moduan. Azpimarratzekoak dira, halaber, Iparraldeko koplariak ere, hala nola Zuberoko Piarres Topet Etxahun Barkoxekoa eta Nafarroa Behereko Joanes Oxalde Bidarraikoa.
XIX. mendean aurrera joan ahala, bertsolari asko azaldu ziren Gipuzkoa aldean, Asteasu-Zizurkil eta Donostiatik Oiartzunera bitartean bereziki; famatuenak Udarregi, Pello Errota, Pedro Mari Otaño, Txirrita… Pedro Mari Otañok ez zuen plazarik plaza ibiltzerik izan, ahots gutxitxo zuelako. Hala, paperean ipini zituen bere lan asko, eta bertsoek zabalkunde handiagoa izan zuten.