Euskal Narratiba: XX. Mendetik Literatura Modernora
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,51 KB
XX. Mendeko Narratiba
Karlisten Bigarren Gerraren ondoren, foruen deuseztapenak euskal kontzientziaren berpizkundea ekarri zuen. Euskararen aldeko elkarte eta aldizkariak sortu ziren, nahiz eta iritzi desberdinak egon (Sabino Arana vs. Azkue, azken hau tradizio zahar eta herrikoiari lotuagoa).
Garai Literarioen Bilakaera
- Ilustrazioa eta Neoklasizismoa: Arrazoia eta enpirismoa ardatz.
- Erromantizismoa: Askatasuna, fantasia, idealismoa eta sentimenduak nagusi.
- Errealismoa: Eguneroko bizitza eta gertaleku arruntak islatzen ditu.
Ohitura Eleberriak
Errealismoa eta erromantizismoa uztartzen dituzte; galtzeko arriskuan dauden ohiturak idealizatzen dituzte (bukolismoa eta anakronismoa).
Ezaugarri Nagusiak
- Geografia tradizionala: Baserri edo itsas herriko bizitza.
- Deskribapena: Pisu handia du ekintzen kaltetan.
- Didaktismoa: Euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristautasuna sustatzen ditu.
- Naratzaile orojakilea: Istorioa kontatzeaz gain, epaitu egiten du.
Txomin Agirre
Ondarroako apaiza. Bere estiloa maisutasuna, edertasuna eta hiztegi landua ditu ezaugarri.
- Kresala: Arrantzaleen ohiturak, gorespen eta laudorioz beterik. Gazteen amodioa ardatz.
- Garoa: Gipuzkeraz idatzia. Baserritarren bizimodua, erromantikoa eta manikeismoz betea (onak eta txarrak).
Literatura Modernoa
Euskal egitura modernoaren sorrera 60ko hamarkadan kokatzen da, hainbat eragileren ondorioz:
- ETAren sorrera eta indartzea.
- Euskararen batasuna eta ikastolen mugimendua.
- Industrializazioa eta gazteriaren politizazioa.
Eleberri Modernoaren Ezaugarriak
- Autorea ezkutuan dago.
- Egitura konplexuak: kontrapuntuaren teknika eta kronologia nahasia.
- Barne bakarrizketak eta joko tipografikoak.
- Testu mota desberdinen txertaketa (txostenak, iragarkiak...).
Lehen aldia: Txillardegi
Leturiaren eginkari ezkutua (1957). Bere nobela garrantzitsuena:
- Lehen pertsonan: Barne-mundua, zalantzak eta etsipenak.
- Protagonista gatazkatua: Joxeba eta Mirenen arteko maitasun harremanak.
- Existentzialismoa: Protagonista eta munduaren arteko distantzia murriztua, giro hiritarretan kokatua.