Euskal Literatura eta Kultura XX. Mendean: Lauaxeta, Bide Barrijak, Euzko Gogoa eta Bertsolaritza

Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,75 KB

Izotz Eguzkia eta Lauaxetaren Literatura

Izotz Eguzkia metafora eder bat da, itxaropenez betetako paisaia bat irudikatzen duena. Nahiz eta dena izoztuta eta ilun egon, goian eguzkia dago, bizia ematen. Irudia Euskal Herriaren egoerarekin alderatu daiteke: izotzak estalita egon arren, etorkizuna dator, gazteak goraino helduz. Eguzkiak Euskal Herria askatuko du estaltzen duen izotzetik.

Lauaxetaren Biografia Laburra

Esteban Urkiaga Basaraz, "Lauaxeta" ezizenez ezaguna, Laukizen jaio zen. Kazetari eta idazle lanak egin zituen. Antzerki lan laburrak ere idatzi zituen. 1937an, Gernikan atxilotu, Gasteizera eraman eta bertan fusilatu zuten.

Lauaxetaren Obra Nagusiak

  • Bide Barrijak (1931): Europatik zetozen azken joera literarioak plazaratu nahi zituen.
  • Arrats Beran (1935): Iturri herrikoiagoak hautatzen ditu. Momentu horretako kezka eta amets politikoak kanporatzen saiatzen da.

Bertsolaritzaren Susperraldia XX. Mendearen Hasieran

XX. mendearen hasieran, bertsolaritzak ez zuen jendearen arreta handirik jasotzen. Egoera hau 1930ean aldatu zen, Manuel Lekuonak Bergarako Eusko Ikaskuntzaren V. Biltzarrean ahozko literaturari buruz eman zuen hitzaldiarekin. Sei urte beranduago, "Literatura Oral Euskérica" liburua argitaratu zuen, harrera ona izan zuena. Lekuonak, neurri eta tekniken zehaztasunez, zenbait bertso motaren ezaugarriak azaltzen ditu eta bertsolaritzaren historiari buruzko hainbat albiste eskaintzen ditu.

Antonio Makazaga ez zen bertsolari ona, baina asko egin zuen bertsolaritzaren alde. Inprimatzailea zenez, "Bertso Berriz" Oñatiko sortak kaleratzeari eta idazle batzuen lanak bere kabuz inprimatzeari ekin zion. Hiru orrialdeko "Bertsolaritza" izeneko bertso aldizkari bat ere argitaratu zuen astero. Amaitzean, orri guztiak batu eta bertso bilduma bat egin zuen.

Euzko Gogoa: Erbestealdiko Euskal Kultur Aldizkaria

Euzko Gogoa 1950ean Jokin Zaitegik Guatemalan sortu, zuzendu eta kaleratu zuen kultura aldizkaria da. Frantziatik Amerikara iritsi berriak ziren Zaitegi eta Ibinagabeitiaren laguntzarekin, Zaitegik hainbat idazle erakarri zituen bere proiektura. Guatemalan eta Biarritzen euskaraz taxututako aldizkari hartan, autore zahar zein gazteek hartu zuten parte. Astean behin kaleratzen zen euskaldun aldizkaria, liberazio egunera arte jarraitzea lortu zuena.

Kudeatzaileak oso kontserbadore eta aleman zaleak ziren. Orixe zen euskaldunen zuzendaria. Euskal idazle guztiak ez ziren pentsamolde berekoak; alemanen aurka aritutakoak eta preso egondakoak ere bazeuden, adibidez, Salaberri, Etxahun eta Iratzabal.