Nire aitaren etxea: Gabriel Arestiren poesiaren analisia
Enviado por Comunidad Wikiteka y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,31 KB
Nire aitaren etxea
1. Kokapena
Poesia hau 1964. urtean argitaratu zen, Harri eta Herri poema bildumaren barruan. Egilea, Gabriel Aresti (1933-1975), Euskal Literatura Berriaren sortzaile eta eragileetako bat izan zen poesia arloan, garrantzi eta oihartzun handia lortu zuena. Euskara bere kabuz ikasi zuen. Euskalkiak ikasiz eta klasikoak landuz, bere lanetan finkatu gabe zegoen hizkuntza erabili zuen, geroago euskara batuaren antz handia zuena. Arestiren lehenengo emaitza Maldan Behera izan zen, baina ez zuenez arrakastarik izan, bere poemen tankera erabat aldatzea erabaki zuen, herriarengana iristeko asmotan "poesia sozialari" ekinez.
2. Argumentua eta gaia
Nire aitaren etxea hasiera duen poeman, idazleak bere ideien eta asmoen azalpen sutsua egiten du lehen pertsonan, jarrera eraginkorra eta tonu irmoa erabiliz. Euskaldunen eskubideak, askatasunak eta Euskal Herria bera kolokan ikusten ditu, eta era guztietako galderei aurre egiteko prest ageri zaigu, bere herria (Aitaren etxea) defenditzearren.
3. Egitura
- (1-2) Poemaren tesia, sarrerako agerpen nagusia, asmoen eta jokabidearen azalpena.
- (3-9) Bidegabekeria guztien kontrako defentsa.
- (10-18) Galera materialei eusteko asmoa.
- (19-30) Heriotzarainoko eskubideen defentsa.
- (31-36) Heriotzaren ondoren ere, aldarrikapenaren iraupena.
Zati bakoitzaren egiturak (1.ak ezik) halako bikoiztasuna du bere barnean, denek azaltzen baitute hasierako oztopo bat, amaieran gainditzen dena, horren seinale Nire aitaren etxea defendatuko dut esaldia. Egitura gardena ageri zaigu: tesi nagusitik abiatuta, tesiaren garapen desberdinak egiten dira, berriro ere tesira itzultzeko. Aipagarria da tesiaren garapenen progresioa: galera materialak, gorputzeko atalak, bizitza, arima.
Poesiatzat hartzen den arren, ez du errimarik eta ez neurri eskema finkorik betetzen, neurri libreko poema bat da.
4. Eduki eta adierazpen mailako lotura
Aipagarriak dira lehenengoan agertzen zaizkigun paralelismoak. Bukaera beti da aitaren etxea defendatuko duela.
Nire aitaren etxea --> gure arbasoen herria. Euskal Herriak, garai horretan, zapalkuntza eta bidegabekeria ugari pairatzen zituen. Egoera hau salatzeko bide sinbolikoa erabiltzen du.