Aro Modernoa: Monarkia Autoritarioak eta Inperioak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Intolerantzia eta Errepresioa
Europa banatu egin zen:
- Intolerantzia nagusitu zen: Herrialde katolikoetan protestanteak jazartzen ziren eta herrialde protestanteetan, katolikoak.
- Inkisizioa indartu zen: Dogma katolikotik urruntzen zen guztia jazartzen zuen. Espainian odol garbitasunaren estatutuak ezarri ziren.
- Mistizismoa: Herrialde katolikoetan, mistizismoa (Santa Teresa eta San Juan de la Cruz) eta debozio herrikoia biziagotu ziren.
Monarkia Autoritarioak
Aro modernoaren hasieran sortutako monarkia boteretsuak dira. Nobleziaren, Elizaren eta udalerrien boterea mugatu eta beren agintaritza inposatu zuten.
Tresnak
- Burokrazia: Funtzionarioak, lurralde handiak kontrolatzeko.
- Armadak: Oso handiak, boteretsuak eta finkoak ziren.
- Diplomazia: Enbaxadoreak, beste herrialdeekin harreman baketsuak izateko.
- Zergak: Oso garrantzitsuak ziren funtzionarioei eta armadei ordaintzeko.
Dinastia Batasuna
Fernando (Aragoi) eta Elisabet (Gaztela) ezkondu zirenean, Gaztelako Koroaren eta Aragoiko Koroaren bateratzea gertatu zen. Batasun hori pertsonala baino ez zen, erresuma bakoitzak bere lege eta erakunde propioak mantentzen zituelako. Karlos I.ak, Errege Katolikoen bilobak, finkatu zuen batasun hori.
Erlijio Batasuna
Errege Katolikoak erlijio-batasuna inposatzen saiatu ziren, judu eta mudejarren egoera zailduz:
- Inkisizioa: 1478an sortu zen heretikoak jazartzeko.
- Juduen kanporaketa: Kristau bihurtu nahi ez zutenak kanporatzeko agindua eman zuten.
- Musulmanen kanporaketa: Era berean, musulmanak kanporatu zituzten.
Espainia Inperioaren Garaia
Karlos I.aren lurraldeak:
- Amaren aldetik: Gaztelako Koroa, Aragoiko Koroa, penintsula, Kanariak eta Afrikako iparraldeko plazak. Aragoitik: Napoles, Sizilia eta Sardinia.
- Aitaren aldetik: Alemaniako Inperioa, Austria, Herbehereak eta Europako beste lurralde batzuk.
Felipe II.a
Karlos I.ak koroari abdikatu egin zion. Fernando anaia enperadore bihurtu zen eta Austriako lurrak jaso zituen; gainerako jabetzak Felipe II.arenak izan ziren. Felipe II.ak Portugalgo erresuma, Afrika, Asia eta Brasil zituen bere jabetzan. Haren inperioa garaiko boteretsuena izatera iritsi zen, eta erregeak Madrilen ezarri zuen gortea.